Uda ikastaroa
ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Unibertsitatea eta iraunkortasuna: eginkizun itzel baten bidai-lagunak

ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Unibertsitatea eta iraunkortasuna: eginkizun itzel baten bidai-lagunak

Eka. 29 - 30. Eka, 2020 Kod. X28-20

Azalpena

2015eko irailean, Nazio Batuek mundua eraldatzeko agenda berri bat argitaratu zuten: garapen iraunkorrerako 2030 Agenda, 17 helburu eta 169 jomugarekin. Hezkuntza unibertsitarioari erreferentzia egiten dion nazioarteko lehen agenda da, eta zuzenean goi-mailako instituzioetara bideratzen du, misio honetako protagonistetako bat izatera deituak izan baitira.

Agendaren lehen heren horretan (2015-2020), prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpaina ugari jarri dira abian, bai europa bai estatu, eskualde edo herri mailan. Ohikoa da ibilbide-orri berri honi buruzko hitzaldiak, jardunaldiak eta topaketak egitea eragile sozial, ekonomiko, kultural edo politikoekin. Unibertsitateetan eta komunitate zientifikoan ere kezka bera dago agendak emandatu nahi dituen arazoekiko. Inork ez ditu bistatik galtzen pertsonen eta kolektibitateen pauperizazio- eta diskriminazio-prozesu dramatikoekin, planetaren narriadura ekologiko eta berotze globalak edota planeta kolapsora daramaten gizarte-bizimoduekin zuzenean lotutako ondorio negatibo ugariekin lotutako larrialdi-egoerak. Denok uste dugu hau dela bidea, baina hasi al gara ibiltzen? Erritmo ona daramagu 2030ean helmugara iristeko?

Unibertsitate publikoek agendaren 169 helburu operatiboak lortzeko erritmoa markatu behar dute hainbat mailatan:

  • Ikerketaren esparruan, arlo problematiko horietan ezagutza sortzen modu konprometituan lagunduz. Cambridgeko Unibertsitateko Iraunkortasunerako Lidergoaren Institutuko zuzendari den Polly Courticek adierazi bezala, "Unibertsitateak iraunkortasunari egin diezaiokeen ekarpenik handiena ebidentzia sendoa dela ziurtatzea da".
  • Prestakuntzaren arloan, garapen iraunkorraren ikuspegia bere ikusmolde zabalenean txertatuko duten mekanismoak ezarriz, bai titulazioen curriculumetan, bai unibertsitatearen hedapenean.
  • Barne-kudeaketaren arloan, esperimentazio arduratsuko ingurune pribilegiatutzat joz, bere barne-funtzionamenduaren bidez: kontsumo-, osasun- eta zaintza-ohiturak, jokabide inklusiboa, berdintasunezkoa eta etikoa aldatzea, eta beste erakunde batzuk inspiratzen eta motibatzen dituen eredu bihurtzea.

Udako ikastaro honen bidez, unibertsitateak agendaren aginduaz egiten ari diren egikaritzeak ezagutu eta aztertu nahi dira,  jarduera isolatu eta puntualetatik haratago, emaitza nabariak eta egiaztagarriak izan dituzten politika koherente eta globalei dagokienez.

Irakurri gehiago

Helburuak

Unibertsitateen esparruan garapen iraunkorrerako 2030 Agenda diseinatu eta garatzeko politikak aztertzea nazioarteko ikuspegitik.

2030 Agendaren garapen global eta integratuaren estrategia eta praktika onak aurkeztea, unibertsitateen ikerketa, prestakuntza zein barne-kudeaketaren arloetan.

Tokiko guneko agenda garatzeko gako metodologikoak aurkeztea, baita horren emaitzen jarraipenerako moduak eta lorpen hautemangarriak argitaratzeko moduak ere, ikastaroaren parte-hartzaileek beren laneko testuinguruetan edukia eta diskurtsoa txertatzeko gaitasuna izateko.

Ikertzea zerrenda bereziek jarraitutako prozedimentuak, unibertsitateen ulermena errazte aldera. 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Instituzioetako arduradunak

Kolaboratzaileak

  • Euskampus

Programa

2020-06-29

09:20 - 09:30

Registro y entrega de documentación / Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registration and material distibution

09:30 - 09:40

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Itziar Alkorta Idiakez Cursos Verano UPV/EHU - Directora
  • Estibaliz Saez de Camara Oleaga UPV/EHU - Directora. Dirección de Sostenibilidad de la UPV/EHU
09:40 - 10:20

“Six key transformations to achieve the sustainable development: reflections for public universities / Seis transformaciones clave para el desarrollo sostenible: reflexiones para las universidades públicas“

  • Kate Roll Institute for Innovation and Public Purpose (IIPP). University College London) (UCL) - Head of Teaching and Assistant Professor in Innovation, Development and Value
10:20 - 11:30

Mahai ingurua: “Academia and Sustainable Development. University plans and good practices for the implementation of 2030 Agenda / Academia y Desarrollo Sostenible. Planes y buenas prácticas universitarias para la implementación de la Agenda 2030“

  • David Alba Hidalgo Universidad Autónoma de Madrid y Transitando - Profesor e Investigador (Moderatzailea)
  • Idoia Fernández Fernández Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea
  • Rafael MIñano Rubio Universidad Politécnica de Madrid (UPM) - Profesor e Investigador
  • Pietro Ceciarini Universitá de Bologna - Research fellow – AlmaGoals. ARTEC - Area Rapporti Imprese, Terza Missione e Comunicazione
11:30 - 12:15

“ 17+1 Garapen Iraunkorrerako Helburua. Hizkuntza eta kultura aniztasunaren ekarpena iraunkortasunari / Objetivo de Desarrollo Sostenible 17+1. Aportación de la diversidad lingüística y cultural a la sostenibilidad.“

  • Itziar Idiazabal Gorrotxategi Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra - Zuzendaria

2020-06-30

09:30 - 10:15

“THE developing ranking based on Sustainable Development Goals as an external audit / El ranking THE basado en los Objetivos de Desarrollo Sostenible como auditoría externa“

  • Duncan Ross Times Higher Education (THE) World University Rankings - Chief Knowledge Officer
10:15 - 11:40

Mahai ingurua: “Alianzas entre universidades para el desarrollo sostenible: Redes / Unibertsitateen arteko aliantzak garapen iraunkorrerako: sareak“

  • Miren Onaindia Olalde Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsiatea - Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU (Moderatzailea)
  • Ingrid Mulà Pons de Vall Copernicus Alliance - Executive Director
  • Josep Maria Vilalta Verdu Global University Network for Innovation (GUNi) - Director of GUNI and Executive Secretary of the Catalan Association of Public Universities (ACUP)
  • Igor Campillo Euskampus - Director
  • Marta Garcia Haro Red Española para el Desarrollo Sostenible - Directora
  • Javier Benayas del Alamo Universidad Autónoma de Madrid (UAM) - Catedrático de Ecología
11:40 - 12:00

Sintesia

Zuzendariak

Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga

Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria da. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeatzatik iraunkortasuna eta gizarte konpromisoa bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Ekonomia Zirkularra: aplikazioa enpresan masterraren batzorde akademikoaren kidea da. Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) lehendakariordea da ere.

Hizlariak

David Alba Hidalgo

Ambientologoa eta Doktorea Ingurumen Hezkuntzan, iraunkortasunaren ebaluazioan espezializatua tokiko eta unibertsitateko esparruetan. Transitando izeneko Hiri Iraunkorrerako Ekologia eta Hezkuntza Elkartean lan egiten du. Bertan hiri ekologiarekin, iraunkortasun politikekin eta ebaluazioarekin lotutako ikerketa eta hezkuntza eta parte-hartze jarduerak garatzen ditu. Aurrekoaz gain, Irakasle eta ikertzaile atxikia da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM) Irakasleen Prestakuntza eta Hezkuntza Fakultatean, hain zuzen ere Didaktika Espezifikoko Sailean.

Itziar Alkorta Idiakez

Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica

Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.

Javier Benayas del Alamo

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekologiako katedraduna. 1995etik 2003ra Ingurumeneko errektore delegatua izan zen eta 2003tik 2009ra Campuseko eta Ingurumen Kalitateko errektoreordea. 2003an Ingurumena eta Iraunkortasunari buruzko CRUE lantaldea bultzatu zuen. 2011n "Unibertsitatearen erantzukizun soziala eta garapen iraunkorra" txostenaren Batzorde Teknikoan parte hartu zuen. Espainiako unibertsitateetako iraunkortasun politiken ebaluazioa "lanaren arduraduna, Latinoamerikako Unibertsitateetan iraunkortasunaren adierazleen definizioaren proiektuaren koordinatzailea izan zen ere. 2000 - 2012 artean ingurumen-hezkuntzako doktorego programa bat koordinatu zuen. "Milurteko Ekosistemen eta Espainiako Biodibertsitatearen Ebaluazioa" proiektuaren zuzendaria izan da. 2015az geroztik alkateordea eta hirigintza eta iraunkortasuneko zinegotzia da Soto del Real eta REDS sareko aholkularia.

Igor Campillo

Euskampus Fundazioa, Director

Euskampus Fundazioko zuzendaria da. Euskampus 2011n sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Tecnalia Korporazioak eta Donostiako Fisikako Nazioarteko Zentroak (DIPC). EHUko Zientzia Fakultateko irakasle laguntzaile, Gamesa Energyko nazioarteko proiektuen zuzendari, LABEIN-Tecnaliako ikertzaile eta proiektu zuzendari, Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroko proiektu eta hedapen zuzendari, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako nanoBasque estrategiaren zuzendari eta DeustoTecheko zuzendari izan da. Fisikan doktorea da UPV/EHUn, eta Kazetaritzan eta Zientziaren Komunikazioan masterra egin du Espainiako Unibertsitate Irekian. Ezagutzaren webean indexatutako nazioarteko 70 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da, eta nazioarteko 3 patenteren egilea. Unibertsitateko Enpresa Lankidetzarako "Boundary Spanners" -eko munduko liderretako bat bezala saritua izan da Unibertsitate Industriaren Berrikuntza Sareagatik.

Pietro Ceciarini

Boloniako Unibertsitateko ikerlaria 2018az geroztik, bere ikerketa egiten du Garapen Iraunkorrerako Helburuen, ekonomia zirkularraren eta hiri-trantsizioaren arloan. Ikerketen interesak bereziki, unibertsitateetan, hirietan eta enpresetan GIHak ezartzera bideratzen dira, berrikuntza iraunkorrerako eta hirigintzako erresistentziaren ikuspegitik. Startupetan eta berrikuntza sozialean aditua startup berdea eta diseinu oinarriak ditu.v

Idoia Fernández Fernández

UPV/EHU, Irakaslea

Idoia Fernández Hezkuntzaren Zientzien Saileko irakasle titularra da. UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) zuzendaria (2010-2017) izan da, baita , Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordea (2017-2021) ere. Berrikuntza, garapen eta ikerketa proiektudesberdinen buru izan da goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan. International Society for the Scholarship of Teaching and Learning (ISSOLT) elkarteko Europarako lehendakariorde izan da 2016-2017an. 2014tik Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sareko (REDU) kidea da, baita izen bereko aldizkariko argitalpen taldeko kidea ere. Une honetan Unibasq Kalitate Agentziako Gobernu Kontseiluko kidea da.

Marta Garcia Haro

Garapen Iraunkorrerako Soluzioen Sarearen (SDSN) sareko bulego espainiarraren (REDS) zuzendaria da. Aurretik, bere karrera profesionala garatu du kultur arloan, eta bertan proiektuak zuzendu eta koordinatu ditu Museo Picasso Málaga Fundaziorako eta Museo Nacional Reina Sofíarako, beste erakunde batzuen artean. Era berean, INTRA Fundazioarekin lankidetzan aritu da, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak txertatzeko lan egiten duen GKE bat, eta "Iraunkortasuna eta kultur erakundeak" urteko hitzaldiak zuzentzen ditu. Zientzia Ekonomikoen eta Artearen Historian lizentziatua da Valentziako Unibertsitatean eta kultur politiken kudeaketan eta komunikazioan masterra LUMSA Unibertsitatean (Italia).

Itziar Idiazabal Gorrotxategi

UPV/EHU

Euskal Filologian katedraduna (1992), Hizkuntzalaritza eta UPV/EHUko Euskal Ikasketak saileko Ohorezko Kolaboratzailea da. Genebako Unibertsitatean doktorea (1983) psikolinguistika alorrean. ELEBILAB ikertaldeko kide da (https://www.ehu.eus/eu/web/elebilab) eta bertan hainbat ikerketa zuzendu ditu haur elebidunen hizkuntza jabekuntzaz, euskararen azterketa diskurtsiboaz, eta irakaskuntza elebidun eta eleaniztunaren inguruan, beti ere hizkuntza gutxitu bat ardatz izanik (ikus Garcia-Azkoaga & Idiazabal, 2015). Alor horietan 15 doktorego tesi zuzendu ditu. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren sortzailea eta kidea da https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unesco-katedra. Bertan, Hizkuntza aniztasuna eta garapen iraunkorrari buruz argitaratu duen azken lana: www.labur.eus/IdiazabalPerezCaurel. Euskaltzaindiako kide urgazlea da.

Rafael MIñano Rubio

Universidad Politécnica de Madrid

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (Sistema Informatikoen ETSI) irakaslea da. Bere ikerketa arloak ingeniaritza ikasketetan erantzukizun soziala, iraunkortasuna eta etika profesionala trebatzeko prestakuntza dira. Doktorego tesian ingeniaritza informatiko eta industrialeko kasuak aztertu zituen. Egungo irakaskuntzan, , "Alderdi etikoak eta sozialak" eta "Zientzia, teknologia eta gizartea" bezalako irakasgaiak daude, besteak beste. "Berrikuntza eta Garapenerako Teknologia Zentroko (itdUPM) kidea da, EDINSOST 2-ODS (Garapen Iraunkorrerako Helburuen Integrazioa Espainiako unibertsitate tituluen iraunkortasun prestakuntzan) proiektuko ikerketa taldeko kidea ere. Horrez gain, CRUE Iraunkortasun Sektoreko Curriculum Iraunkortasunari buruzko taldearekin kolaboratzen du.

Ingrid Mulà Pons de Vall

Es profesora e investigadora Beatriz Galindo en la Facultad de Educación de la Universidad de Girona y directora ejecutiva de Copernicus Alliance. Es Doctora en Sostenibilidad por la Universidad de Gloucestershire, especializada en pedagogía transformadora, aprendizaje social y cambio institucional para el desarrollo sostenible en educación superior.

Miren Onaindia Olalde

Facultad de Ciencia y Tecnología. UPV/EHU

Catedrática de Ecología y directora de la Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental en la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). Profesora en la titulación de Biología así como en enseñanzas de Master y Doctorado. Es miembro del Consejo Científico del programa MaB-UNESCO de Reservas de Biosfera Es responsable del Master en Medio Ambiente y Sostenibilidad de la UPV/EHU y ha dirigido 14 Tesis doctorales y 25 Tesis de Master. Ha sido profesora visitante en varias universidades europeas (Universidad de Oxford, U.K.), así como en: Universidad de Veracruz, México; Universidad de Santo Domingo, República Dominicana, Universidad de Nevada-Reno, USA. La temática de investigación se centra en el estudio de la biodiversidad y en la evaluación los ecosistemas, con aplicación a la ordenación sostenible del territorio. Ha publicado diversos artículos en revistas científicas, libros y capítulos de libro, así como publicaciones de carácter docente y divulgativo.

Kate Roll

Kate Roll doktorea ahultasunean interesa duen zientzialari politikoa da. Pobrezia duten pertsonek segurtasun sozial eta ekonomiko handiagoa lortzea ahalbidetzen duten faktoreetan arreta jarri du. IIPP-n, Dr Roll-a irakasle laguntzailea da Berrikuntza, Garapena eta Helburuak. Dr Roll-en ikerketak bi korronteetan banatuta daude, lehenengoa bakearen ekonomiei buruzkoa, eta borrokalari ohien onura programen politikari arreta jarriz. Bigarren korronteak kritikoki inplikatzen du sektore pribatuaren garapenarekin, bereziki "piramidearen oinarria" ibilbidea merkaturatzeko programekin. Dr Roll-ek DPhil in Politics (2015) eta MPhil Nazioarteko Garapen Ikasketetan (2011) du Oxfordeko Unibertsitatean. Dr Roll-en doktore-lanek 1.000 km baino gehiagoko motorra egitea lortu zuten Timor-Leste zeharkatzen. Inkestako 220 borrokalari ohirekin egindako inkesta adierazgarriak egin ahal izateko. Gaur egun, mota horretako handienetakoa da.

Duncan Ross

TES Global enpresako Datu eta Analisi Zuzendaria da. bertan, hezkuntza eta bereziki Goi Mailako Hezkuntza sektoreetan datu produktu berritzaile eta berriak sortzen laguntzen du. Informazio Aroaren arabera, Erresuma Batuko 50 datu nagusien zerrendan dago, eta DataIQ-en big data 100. THE Impact Rankings-en sortzailea izan zen, SDGetan oinarrituta. Gainera, negozio jardunaldietan aldizka hitz egiten du eta datuen meatzaritzaren inguruko hainbat artikulu argitaratu ditu negozioetarako. Data Miners elkartea sortu zuen taldeko kide zen.

Josep Maria Vilalta Verdu

Berrikuntzarako Unibertsitate Sare Globalaren (GUNi) zuzendaria eta Unibertsitate Publikoen Kataluniako Elkarteko (ACUP) idazkari exekutiboa. Espezializatutako kudeaketa publikoetan eta politika publikoetan eta goi mailako hezkuntza eta ikerketen kudeaketan. Hogeita hamar urteko esperientzia du sektore publikoko erakundeetan eta goi mailako hezkuntzako erakundetan puntako kargu desberdinetan. Kataluniako eta Espainiako Gobernuko, Europako Batzordea, ELGA, UNESCO eta hainbat herrialdetako hezkuntza eta unibertsitateetan, zientzia politikoetan eta politika publikoen kudeaketan adituak diren proiektuetan eta taldeetan sustatu eta parte hartu du.

Estibaliz Saez de Camara Oleaga

Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun Zuzendaria da. Berrikuntzaren Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeatzaren testuinguruan iraunkortasuna bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. EHUko 2030 agendaren plana koordinatzen du, baita dagokionez, garapen jasangarria da, beraz, garapen iraunkorraren jarraipenerako adierazleen panela. Gainera, Euskal Garapenerako Lankidetzaren euskal batzordearen kidea da eta Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) aholkularia ere.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2020-03-02 arte2020-06-30 arte
0 EUR -
- 65,00 EUR
- 55,00 EUR
- 20,00 EUR

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza