ONLINE ZUZENEAN- Adimen artifiziala euskararen erabilera-planetan: aukerak, erronkak eta esperientziak
Azalpena
Adimen artifizialak hizkuntzan izaten ari den garapen disruptiboa eraldaketa handiak ekarriko ditu. Berrikuntza teknologikoen norabidea ongi zehaztea da euskal gizarteak duen erronka handienetako bat, izan ere, aukera handiak ekarri ditzake gizarte-berrikuntzaren alorrean, eta zehazki euskararen garapen-prozesuan. Esaterako, adimen artifizialak eta hizkuntza-teknologiek orain arte pentsaezinak ziren aukera ekarri ditu enpresa eta erakundeen hizkuntzen-kudeaketan nahiz euskararen erabilera areagotzeko estrategietan. Honenbestez, teknologiaren aurrerapenak barneratu, aplikazio-eremu berriak bilatu eta kasu arrakastatsuak ezagutzea berebiziko garrantzia du arlo honetan lanean dabiltzan ikertzaile, aholkulari, kudeatzaile eta ikasleentzat.
Helburuak
Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologien aurrerapenak barneratzea.
Aplikazio-eremuak berriak bilatu eta aukera identifikatzea.
Kasu arrakastasuak ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2020-10-21
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Josu Aztiria Urtaran Elhuyar - Elhuyar Fundazioan adimen artifiziala hizkuntzan unitateko koordinatzailea
“Adimen artifiziala hizkuntzan: aukerak eta erronkak“
- Xabier Arregi Iparragirre UPV/EHU - UPV/EHUko IXA Taldeko koordinatzailea
- Joseba Laka Mugartza Tecnalia - ICT Dibisioko zuzendaria
- Sebastian Zurutuza Mujika Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategikoko zuzendari nagusia
“Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak udal administrazioan erabileraren akuilu“
- Juanjo Pérez Martinez de Lahidalga Elhuyar Fundazioa - Eremu publikoan euskara-planen koordinatzailea
- Anuska Esnal Oliden Orioko Udala - Orioko alkatea
- Itziar Cortés Etxabe Elhuyar Fundazioa - Elhuyar Fundazioan Hizkuntza eta Tekologia unitateko koordinatzailea
- Igor Leturia Azkarate Elhuyar Fundazioa - Hizketa-teknologien koordinatzailea
Atsedena
“Testuen meatzaritza, Big Data eta euskararen erabileraren neurketa: BigDatz proiektua“
- Josune Zabala Alberdi Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
- Maddi Etxebarria Bilbao Elhuyar Fundazioa - Elhuyar Ahokularitzako koordinatzailea eta eremu pribatuan euskara planen arduraduna
- Jesus M. Amasorrain Lizarralde Elay Taldea - Elay Taldeko Ingeniaritza arduraduna eta Euskara Batzordeko kidea
- Xabier Saralegi Urizar Elhuyar Fundazioa - Testuen meatzaritzako zuzendaria
Sintesia
Zuzendariak
Josu Aztiria Urtaran
Elhuyar Fundazioa
Humanitateak-enpresa lizentziatuta. Bi master ditu kudeaketan: Antolamendu eta kudeaketa aurreratuan; eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen kudeaketa. Elhuyar Fundazioan Adimen Artifiziala unitateko zuzendaria da, eta adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiekin lotutako I+G proiektu nagusien koordinatzailea. 4 urte eman ditut Hizkuntza eta Teknologia unitateko zuzendari bezala Elhuyarren, 7 urte Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduraduna izan da eta 3 urtez Donostiako Ilazki Euskaltegiko zuzendaria Elhuyarreko zuzendaritza-talde kidea da eta Euskal Herriko Hizkuntzen Industria biltzen duen Languneko zuzendatzitzako kidea ere bada.
Hizlariak
Jesus M. Amasorrain Lizarralde
Xabier Arregi Iparragirre
Usurbilgo alkate ohia eta IXA-UPV/EHU ikerketa-taldearen koordinatzailea
Xabier Arregi Iparragirre Informatikan doktorea da 1995az gero Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak saileko irakasle agregatua da. Informatikako graduan eta HAP-LAP masterrean jardun ohi da irakasle. EHUko IXA ikerkuntza-taldeko (http://ixa.si.ehu.eus/) eta HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko (http://hitz.eus/) kide da. Ixa taldearen koordinazio-lanak ere egiten ditu. Hizkuntzaren Prozesamendura bideratu du ikerkuntza-lana, eta batez ere honako alorretan aritu izan da: Semantika Lexikala, Lexikografia Konputazionala, Korreferentzien Ebazpena, eta prozesamendu semantikoaren aplikazioak Informazioaren Berreskurapenaren eta Galderak Erantzuteko Sistemen arloan. Lan horiek Euskararen Prozesamendura bideratu dira nagusiki. Errebisioa gainditu duten ehun artikulu inguru ditu argitaratuak nazioarteko aldizkarietan eta kongresuetan. Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, nola herrialde edo nazio mailakoetan hala
Itziar Cortés Etxabe
Elhuyar
Informatika Ingeniaritzako lizentzia (EHU, 2009) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU, 2011) ditu. 13 urte daramatza Elhuyarren lanean, hizkuntza-teknologien alorrean. Gaur egun, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea da.
Anuska Esnal Oliden
Maddi Etxebarria Bilbao
ELHUYAR-ZUBIZE, S.L.U
Joseba Laka Mugartza
Gaur egun, ikertzaile eta teknologo talde zabal bat zuzentzen dut Tecnalian, teknologia digitalak enpresen lehiakortasunerako baliabide bihurtzeko eta gizartearen gaitasun digitalak hobetzeko erronkarekin. Teknologia horiek zerikusia dute sistemen bizi-zikloarekin, gauzen Internetekin, zibersegurtasunarekin, errendimendu handiko arkitekturekin, elkarreragin aurreratuarekin, plataforma digitalekin eta, jakina, adimen artifizialarekin. 25 urteko esperientzia dut industria digitalean, eta urte horietako 10 telekomunikazioen sektorean lan egin dut hainbat tokitan (batez ere Europan eta, neurri txikiagoan, Asian).
Igor Leturia Azkarate
Elhuyar Fundazioa
Errenterian bizi den arrasatearra da, informatikako eta elektronikako ingeniaritza ikasketak ditu (Mondragon Unibertsitatea eta Université Paul Sabatier, Toulouse) eta doktorea da hizkuntza-teknologietan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Elhuyar Fundazioan egiten du lan hizkuntza-teknologien I+G unitatean, non aurretik ikertzaile, proiektu arduradun eta unitateko arduradun izan den. Egun, bertako hizketa-teknologien saileko arduraduna da. Informatika, ofizioaz gain, afizio ere badu, komikiekin batera, eta bi gai horiei buruz idazten du bere blogean eta zenbait mediotan; informatikari dagokionez, software librea, deszentralizazioa eta burujabetza teknologikoa gisako gaiak landu ohi ditu.
Juanjo Pérez Martinez de Lahidalga
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.
Xabier Saralegi Urizar
Sebastian Zurutuza Mujika
Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Guipúzcoa
Cargo: Director general de Estrategia de Gestión. Estudios: Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales (Especialista Universitario en Administración Pública de la EHU/UPV). Idiomas: euskera (alto); castellano (alto); inglés (medio). Trayectoria profesional y política: - Jefe de Servicio de Compromisos Institucionales. Diputación Foral de Gipuzkoa (1993-2015). - Jefe de Sección de Cupo y Aportaciones Financieras. Diputación Foral de Gipuzkoa (1992-1993). - Profesor Asociado. EHU-UPV (Facultad de Derecho) (1988-1994). - Economista. Diputación Foral de Gipuzkoa (1987-1992). - Profesor. Formación Profesional (Elgoibar y Usurbil) (1982-1987).
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2020-10-21 arte |
---|---|
37,00 EUR | |
31,00 EUR | |
20,00 EUR | |
31,00 EUR | |
31,00 EUR |
Kokalekua
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago