Doako jarduera
Oria ibaiko ontziolen garrantzia historiatik gaur egun arte

Oria ibaiko ontziolen garrantzia historiatik gaur egun arte

Eka. 07 - 07. Eka, 2018 Kod. J04-18

Azalpena

Lourdes Odriozolak landuko duen gaia honako hau izango da: Oria ibaian historian zehar egon diren ontzioletatik hasi eta Oriako ibaiak historian zehar izan duen garrantzia azpimarratuko du. Mapilen 1200 tonako ontziak eraikitzetik gaur egun arte, Mutiozabal sendiak izan duen ibilbide txalogarria azpimarratuz eta azalduz. Hitzaldia Mutiozabal ontziolaren historia eta nondik norakoak azalduz amaituko da.

Beñat Ibaietak Mutiozabal berritu aurretik zegoen egoerataz, gaur egun arte egindako lanaz eta gerora begira dauden asmoei buruz emango dut hitzaldia . Beste herrietan bizi denj itsas kulturaren zertzelada batzuk eskainiko ditu Beñatek eta itsas ondarea berreskuratu nahian dabiltzen elkarteen nondik norakoak ere landuko ditu. Guzti honek gizarte sozialean duen balioa hausnartuko du, gerora begira Orion eta Mutiozabalen antzeko gauzak egin ahal izateko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gipuzkoako itsas ondoreari buruz informatzea eta egitasmoen berri ematea Oria ibaina zentratuz.

Kolaboratzaileak

  • Orioko Udala

Programa

2018-06-07

18:00 - 19:00

“Oria ibaia,untzigintza eta bere misterioak“

  • Lourdes Odriozola Oyarbide Doktora historian, ikerlaria eta dokumentalista
19:00 - 20:00

“Mutiozabal ontziola: Euskal itsas ondarearen azken altxorra“

  • Beñat Ibaieta Txapartegi Euskal Bateleroen Zuzendaria

Hizlariak

Beñat Ibaieta Txapartegi

Euskal Bateleroen Zuzendaria Beduola Elkarteko kidea Mutiozabal Ontziolaren balio handitzearen proiektuaren idazlea eta Orioko Udaletxearen ordezkaria Mutiozabal ontziolaren inguruan.

Lourdes Odriozola Oyarbide

Doktora historian, ikerlaria eta dokumentalista. Mintegi, kongresu, jardunaldi eta hitzaldi ugaritan parte hartzen du. Aldi berean, kultura erakunde ezberdinekin lanean aritu da (Donositiako Aquarium, Sagardoetxea Museoa, Foru Aldundia, Eusko Ikaskuntza, Aranzadi Zientzi Elkartea, Zumaiako Udala, Irungo Udala, Astigarragako Udala, Usurbilgo Udalan¡, Bergarako Udala, Antzuolako Udala…) etengabe eta hainbat ikerlan burutu ditu. Nahiz eta Gipuzkoa eta bertako herrien historiaren arlo ezberdin asko landu dituen, bere lan ildo nagusiak ontzigintza, itsas historia, sagardoa, ardoa eta pomologia dira.

Kokalekua

Orioko Arraunetxea

Geltoki kalea z/g. 20810. Orio

Gipuzkoa