Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago
Azalpena
Pazienteen hizkuntzan ematen diren zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa da, bai Euskal Herrian bai nazioartean. Eskaera horrek indarrean dagoen ebidentzia zientifikoaren babesa dauka (arretaren kalitateari pazienteen segurtasun zein ongizate eta gogobetetzeari lotuta), eta tokiaren arabera, baita legearen babesa ere. Testuinguru horretan, osasun langileek hizkuntza gutxituko pazienteei kalitatezko arreta bermatzeko xedez bete behar dituzten hizkuntza eskakizunen gaineko eztabaida puri-purian dago Euskal herrian, hala nola, Galesen, Kanadan, Finlandian, AEBetan eta beste herrialdeetan.
Helburuak
Osasun arloko hizkuntza plangintzaz eztabaidatzea.
Hizkuntza eskakizunez harago osasungintzan euskararen erabileraren determinatzaile diren beste zenbait gako mahai gainean jartzea.
Euskal Herritik kanpo hizkuntza eskakizunez harago duten begirada ere ekarri nahi izan dugu.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Antolakuntza
Lankidetza
Programa
2024-09-13
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jon Zarate Sesma | EHU - Uda Ikastaroaren Zuzendaria
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Uda Ikastaroaren Zuzendarikidea
- Martin Aramendi | UEMA - UEMAko lehendakaria
“Hizkuntz eskakizunez harago“
- Miren Mujika Garate | Zumarragako Ospitala, Osakidetza
“Hizkuntza eskakizunen plangintza Osakidetzan“
- Gontzal Lopez Lopez | Osakidetza - Euskara Zerbitzuburua
“Hizkuntza eskakizunen dekretu berriaren eragina osasungintzan eta euskararen erabilera sustatzeko politikei emandako erantzun judiziala“
- Iñigo Urrutia Libarona | EHU - Aldezlea
Atsedena - kafea
“Osasun arreta euskaraz jasotzeari buruzko pertzepzioen ebaluazioa EHUko Medikuntza graduan“
- Jon Zarate Sesma | EHU - Ikertzailea
Mahai ingurua: “Lan eskubidea vs hizkuntza eskubidea, eta kalitatezko osasun arreta? Eztabaida sindikal-instituzional-soziala“
- Irati Irazabal Urizar | Osakidetza - Erizaina (Moderatzailea)
- Pello Igeregi | ELA sindikatua - Euskara arduraduna
- Sugoi Etxarri Zabaleta | Euskal herrian Euskarazeko kidea
- Sabin Zubiri Rey | Euskara Denontzat, Donostia
Atsedena
“Hizkuntza politikak kataluniako osasungintzan“
- Iker De luz Colás | Omniun Cultural - Hizkuntza arduraduna
“Herrialde kurduak jasaten duen opresioa osasun arretaren irisgarritasunean“
- Tevfik Bayram | Montrealko Unibertsitatea - Ikertzailea
“Osasun arreta palestinarrentzat eta Israeldarrentzat“
- Shahd Bishara
Zuzendariak
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Hizlariak
Martin Aramendi
Tevfik Bayram
Tevfik Bayram is a Kurdish Medical Doctor and Public Health specialist. He completed his medical education and his Public Health Residency at the Marmara University (Istanbul, Turkey) in 2012 and 2019 respectively. He completed his Master of Public Health at the Hebrew University of Jerusalem in Israel in 2016. His master's thesis was on health behavior inequalities between various ethnic/religious groups in Jerusalem; and his Specialization thesis was on migrant women's access to healthcare services in Switzerland (MIWOCA project, University of Bern). He has also done research on the impact of oppression and internalized oppression on access to healthcare among the Kurdish population in Turkey. He is currently a Public Health (Health Promotion) PhD candidate at the University of Montreal. In his doctoral thesis, he focuses on the structural determinants of empowerment, using the case of unaccompanied refugee minors. His main areas of interest are health inequities, oppression and empowerment.
Shahd Bishara
Iker De luz Colás
Kataluniako Òmnium Cultural elkarteko hizkuntza arduraduna. Òmnium 180.000 kide dituen elkartea da, 60 urte baino gehiagotik hizkuntza, kultura eta herrialdearen alde lan egiten duena. Bertan, katalanaren erabilera sustatzeko kanpainak, proiektuak eta ekimenak koordinatu ditu arlo ezberdinetan: hezkuntza, teknologiak, kirola, ikus-entzunezkoa, legala eta baita osasuna ere. Azken urteotan, katalana osasungintzan normalizatzeko ekimen ezberdinetan parte hartu du, besteak beste, Salut pel Català elkartearen sorreran.
Sugoi Etxarri Zabaleta
Pello Igeregi
Irati Irazabal Urizar
Gontzal Lopez Lopez
OSAKIDETZA
Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboko burua da 2019tik. Euskal Filologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea, 1994), eta HIZNET Hizkuntza-plangintzako graduondokoa (EHU, 2003) eta Terminologia masterra (Pompeu Fabra, 2014) eginak ditu. Helduen euskalduntzeko irakaslea izan zen AEKn (1989-1998), euskara trebatzailea Artez euskara zerbitzuan (1999-2000) eta euskararen normalizazioko teknikaria Ortuellako Udalean (2000-2005), Donostiako Ospitalean (2006-2010) eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian (2011-2019). Euskararen gramatika eta normalizazioari buruzko zenbait artikulu idatzi ditu Aizu, Ele, Mendebalde Alkartea, Administrazioa euskaraz eta Osatuberri aldizkarietan, eta Traumatologia hiztegia (Eusko Jaurlaritza, 2017), Osakidetzaren euskarazko estilo liburua (Osakidetza, 2022) eta Kardiologia hiztegia (Eusko Jaurlaritza, 2023) argitaratu ditu lantaldean. Itzulbide itzultzaile neuronalaren lantaldeko partaidea da.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Miren Mujika Garate
Zumarragako Ospitala, Osakidetza
Erizaintzan gradu ikasketak egin ostean (UAB-2014), kirurgiako, anestesiako eta bizkortzeko eremuan espezializatu zen (UDIMA-2019). Zumarragako ospitaleko erizaina da 2014az geroztik, zerbitzu eta espezialitate desberdinetan aritu izan da; egun, eremu kirurgikoan dihardu lanean. Bestalde, Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa burutu zuen (2022). Osakidetzaren Itzulbide itzulaile neuronaleko sortze prozesuan parte hartutakoa da eta azken urteetan osasungintzako eta osasun prozesuetako genero-alborapena aztertzen dituzten formakuntzetara bideratu du interesa.
Iñigo Urrutia Libarona
TMeLab
Iñigo Urrutia Libarona se licenció en Derecho en 1989 en la Universidad de Deusto, obtuvo un Master en Derecho Público en 1994, y un doctorado en Derecho en 2004 en la UPV/EHU con una Tesis distinguida con el premio extraordinario. En la actualidad ocupa plaza de profesor agregado de derecho administrativo (acreditado profesor Pleno en 2016, acreditado profesor Titular en 2012). En mayo de 2017 fue nombrado Aldezle de la UPV/EHU (defensor universitario) cargo que ostenta en la actualidad. En el ámbito investigador, sus campos de especialización son el derecho administrativo, incluyendo el control de la legalidad de la actividad administrativa, la teoría general sobre los derechos fundamentales, con especial atención al derecho fundamental a la educación, el derecho de minorías, la intervención pública en la economía, y el derecho de la biotecnología y medio ambiente. Es autor de una centena de artículos científicos sobre esas materias y ha participado como autor/coautor/editor de veinticinco libros, cinco de ellos redactados en lengua inglesa. Ha realizado estancias invitadas por varias universidades como Hamburgo (Alemania) en 2017, Moncton (Nueva Brunswick, Canadá) en 2013, Universidad de Illinois (Urbana-Champaign) en 2012
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Sabin Zubiri Rey
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-05-31 arte | 2024-09-13 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 21,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Online zuzenean | 2024-05-31 arte | 2024-09-13 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 21,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Kokalekua
Azoka plazako areto nagusia
Enparantza nagusia 11, 1. solairua, Azpeitia
Gipuzkoa
Azoka plazako areto nagusia
Enparantza nagusia 11, 1. solairua, Azpeitia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago