Parlamentu irekia eta gobernantza-eredu berriak
Azalpena
Gaur egun, parlamentuek erronka berriei egin behar diete aurre, erritmo bizian aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, politiko eta sozialean, eta horretara egokitu behar dira berehala. Aldaketa horien guztien ondorioz, herritarrek ordezkaritza-erakunde desberdin baten aldetik gehiago eskatzen dute, eta gauza asko lortu nahi dira: informazio gehiago eta Parlamentuko lanean eragiteko gaitasun handiagoa, kontu-emate zehatzagoa eta herritarren eskaeren harrera handiagoa, baita behar zehatzak asetzeko zerbitzu eta emaitza gehiago. Hau da, parlamentuek irekiagoak eta harkorragoak izan behar dute herritarrekiko.
Baina zer da parlamentuen irekiera? Zer esan nahi dugu benetan? Egia esan, parlamentu irekiaren kontzeptua etengabe eguneratzen den kontzeptua da. Testuinguru soziopolitiko baten konbinazioaren emaitza da, informazioaren gizartearen barruan, baina adiera desberdinekin. Bat adierazi behar badugu, esan genezake parlamentu irekiak modu gardenean komunikatzen duela bere jarduera eta informazio guztia, formatu irekietan eta herritarrek ulertzeko moduan, eta parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko espazioak irekitzen dituela, elkarrizketa etengabean, entzute aktiboaren bidez.
Laburbilduz, esan genezake Parlamentua tresna baliagarria izan behar dela gizartearentzat, herritarren beharrak asetzeko, Hans Kelsenek 1920an "Demokraziaren funtsa eta balioa" saiakeran planteatu zuen bezala.
Bada, horri guztiari buruz hausnartu nahi da Uda Ikastaro honetan, gaian adituak direnen eskutik. Legebiltzarra ezin da gelditu, guztiontzat beharrezkoa dela sentiarazteko bideak aurkitu behar ditu. Ikusiko dugu nola lor dezakegun.
Helburuak
Parlamentarismoari eta, bereziki, parlamentu irekiari buruzko esparru teorikoak ezagutzea, nazioarteko testuinguru batean.
Era berean, gobernantza-eredu berrien arloan gaur egun dauden joerak ezagutzea eta aztertzea.
Ganbera legegileak modernizatzeko, irekitzeko eta gardenak izateko neurriak formulatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren tresnak aztertzea.
Legebiltzar irekiko esperientziak eta gobernantza-eredu berriak aztertzea eta alderatzea.
Gai horiek eztabaidatzea eta lantzea, parte-hartzaile guztien artean modu aktiboan.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2024-07-15
Registro / Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Montserrat Auzmendi del Solar | Eusko Legebiltzarra - Azterlanen zuzendaria
- Maider Kortajarena Rubio | Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa - Secretaria Académica
- Bakartxo Tejeria Otermin | Eusko Legebiltzarra
“Moderatzailea / Modera“
- Montserrat Auzmendi del Solar | Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Azterlanen zuzendaria / Directora de Estudios
“Desafíos del Parlamento en la era digital“
- Andoni Iturbe Mach | Eusko Legebiltzarra - Legelari Nagusia
“Experiencias de parlamento abierto en el ámbito regional europeo“
- Francisco Javier López Hernández | Parlamento de Canarias - Letrado
Atsedena
“Engagement between parliament and citizens: drawing from international practice“
- Cristina Leston-Bandeira | Presidenta de IPEN International Parliament Engagement Network - Profesora de Ciencia Política. Universidad de Leeds (Zoom bidez parte hartuko du)
Debate / Eztabaida
2024-07-16
“Moderatzailea / Modera“
- Zelai Nikolas Ezkurdia | Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Legelaria / Letrada
“Cultura de participación y de gobierno abierto“
- Ismael Peña López | Director de la Escuela de Administración Pública de Catalunya y profesor de Ciencia Política de la Universitat Oberta de Catalunya
“Lankidetzazko gobernantza: hitzetatik ekintzetarako ibilbidearen zailtasun eta pozak“
- Miren Larrea Larrea | Orkestra - Ikertzailea
Atsedena
“El parlamento simulativo: lo virtual y lo real en la democracia parlamentaria“
- Eloy García | Universidad Complutense - Profesor de Derecho Constitucional
Debate
Mahai ingurua: “Herritarrei irekitako legebiltzar batek legitimatzen al du erakundea? / ¿Un parlamento abierto a la ciudadanía legitima la institución?“
- Iñaki Guridi | Euskadi Irratia - Radio Euskadi - Kazetaria / Periodista (Moderatzailea)
- Gorka Álvarez Martínez | Euzko Abertzaleak–Nacionalistas Vascos - Legebiltzarkidea / Parlamentario
- Rebeka Ubera Aranzeta | Euskal Herria Bildu - Legebiltzarkidea / Parlamentaria
- Pau Blasi Uribarri | Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak - Laguntzaile / Asistente
- Laura Garrido Knörr | Popular Vasco - Euskal Talde Popularra - Legebiltzarkidea / Parlamentaria
- Sergio "Sergitz" Moreno Rios | Grupo Mixto - Sumar - Legebiltzarkidea / Parlamentario
Zuzendariak
Montserrat Auzmendi del Solar
Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Azterlanen zuzendaritza/Dirección de Estudios
Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1998) Kutxaren saria bere promozioko espedienterik onenari. - Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, Zuzenbide Fakultateko Erromatar Zuzenbideko Sailean 1998-1999 ikasturtean, eta Administrazio eta Konstituzio Zuzenbideko Sailean 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteetan. - Eusko Legebiltzarreko legelari-plaza lortu zuen 2000. urtean, oposizio-lehiaketa bidez, bat zenbakiarekin. - 2004an erakunde horretako Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendari izendatu zuten, eta 2009ra arte bete zuen kargu hori. - Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia 2009ko maiatzetik 2012ko abendura. - Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Aholku Kontseiluko kidea 2010etik. - Eusko Legebiltzarreko Azterlanen zuzendaria 2017tik, gaur egun betetzen duen kargua - Erakunde horretako datuak babesteko ordezkaria eta Parlamentuetako Datuak Babesteko Ordezkarien Elkarteko lehendakaria. - Eusko Legebiltzarreko Aldizkariaren zuzendaria – LEGAL-. - Hainbat kongresu eta jardunalditan hizlari izan da, baita arlo bereko artikuluen egile ere, aldizkari espezializatuetan eta obra kolektiboetan.
Hizlariak
Politika eta administrazio zientzietan lizentziaduna, Analisi Politikoan espezialista (UPV/EHU).Lanbidea: Politologoa eta Komunikazio Politikoan aditua. Hizkuntzak: Gaztelania, euskara, ingelesa, alemana eta italiera. Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko Legebiltzarkidea (2017-04-18 /orain arte) Alderdi politikoetako karguak • Sestaoko EAJko Uri Buru Batzarreko kidea (2014-2015). Beste kargo publiko batzuk • Sestaoko Udaleko Kultura, Euskara eta kirolen zinegotzia (2015etik 2017). Sestaoko Udaleko Euskara eta Kirol arloko zinegotzia (2017etik 2019). Sestaoko Udaleko Gobernu taldeko bozeramailea eta koordinatzailea eta Kontratazio arloko zinegotzia (2019-egun) Interesgarriak diren beste datu batzuk • ASPANOVAS Bizkaiko bazkidea, Movember Foundationeko bazkidea
Montserrat Auzmendi del Solar
Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Azterlanen zuzendaritza/Dirección de Estudios
Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1998) Kutxaren saria bere promozioko espedienterik onenari. - Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, Zuzenbide Fakultateko Erromatar Zuzenbideko Sailean 1998-1999 ikasturtean, eta Administrazio eta Konstituzio Zuzenbideko Sailean 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteetan. - Eusko Legebiltzarreko legelari-plaza lortu zuen 2000. urtean, oposizio-lehiaketa bidez, bat zenbakiarekin. - 2004an erakunde horretako Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendari izendatu zuten, eta 2009ra arte bete zuen kargu hori. - Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia 2009ko maiatzetik 2012ko abendura. - Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Aholku Kontseiluko kidea 2010etik. - Eusko Legebiltzarreko Azterlanen zuzendaria 2017tik, gaur egun betetzen duen kargua - Erakunde horretako datuak babesteko ordezkaria eta Parlamentuetako Datuak Babesteko Ordezkarien Elkarteko lehendakaria. - Eusko Legebiltzarreko Aldizkariaren zuzendaria – LEGAL-. - Hainbat kongresu eta jardunalditan hizlari izan da, baita arlo bereko artikuluen egile ere, aldizkari espezializatuetan eta obra kolektiboetan.
Pau Blasi Uribarri
Leioan jaio zen. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Komunikazio eta Kudeaketa Politikoan Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hainbat komunikabidetan lan egin zuen, hala nola Cadena SER, Canal Bizkaia, Vasco Press eta El Mundo, eta 2009an Eusko Jaurlaritzan sartu zen Patxi López lehendakariaren aholkulari gisa. Ondoren, PSE-EEko komunikazio-aholkulari gisa aritu da, Legebiltzarreko aholkulari gisa edo Idazkaritza Nagusiko kabineteko buru gisa, esate baterako. Irakasle gonbidatu ere izan da Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Politiko eta Korporatiboko Masterrean eta Deusto Business School-eko Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea graduan.
Eloy García
Eloy García (Lugo, 1958ko abuztuaren 12a), Zuzenbideko doktorea da aparteko sariarekin (1985). Gaur egun eszedentzian dagoen XXII. promozioko (1984) 1. zenbakia duen Administrazio Zibileko teknikaria, Konstituzio Zuzenbideko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zuzenbide Fakultatean. Lehenago, Vigoko Unibertsitatean izan zen (1992/2012). Tecnos argitaletxearen Clásicos del Pensamiento bilduma zuzentzen du (182 izenburu), edozein herrialdetan espainieraz argitaratutako arloan ospetsuena eta zabalena, eta UNEDen Zuzenbide Politikoko Aldizkariaren Tribuna Constitucional saileko editorea da. Zuzenbide konstituzionalaren eta pentsamendu politikoaren arloko hainbat lanen egilea.
Laura Garrido Knörr
Laura Garrido Knörrr Zuzenbidean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Zientzia Politikoetako ikasketak ditu. Administrazio Publikoetako Masterra ere egin du (IVAP eta UPV/EHU), eta Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoaren Programan (Deusto Business School) trebatu da. Euskal Talde Popularreko legebiltzarkidea 2006tik. Hasi berri den legealdi honetan, Legebiltzarreko taldearen bozeramaile eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko eta Osasun batzordeetako kide izendatu dute. Aurretik beste kargu instituzional batzuk ere izan zituen: Arabako Batzar Nagusietako lehen presidenteordea (2005-2006) eta Barrundiako (1999-2007), Lizartzako (2007-2011) eta Burgeluko (2011-2015) zinegotzia. Euskadiko Alderdi Popularreko Osasun idazkariordea eta Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi ohia da.
Iñaki Guridi
Irratian aritu da batik bat, nahiz eta idatzizko prentsan edo telebistako erredakzioan ere lan egin duen. Egin Irratian hasi zen praktiketan, eta ondoren Segura Irratian aritu zen. 2003az geroztik Euskadi Irratiko langilea da. 2013 eta 2017 bitartean EITB Irratietako zuzendariordea izan zen. Gaur egun Euskadi Irratiko albistegietan egiten du lan. 2020ko irailetik aurrera Faktoria goizeko albistegi erreferentea aurkezten du.
Andoni Iturbe Mach
Andoni Iturbe Mach Eusko Legebiltzarreko funtzionarioa da 1987ko irailetik. Legelari-plaza bete du 2000ko martxoaren 27tik. Ordutik, besteak beste, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko legelaria izan da. 2002ko azaroaren 12an Azterlanen zuzendaria izendatu zuten eta, beraz, Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio zerbitzuetako arduradun bilakatu zen. Eginkizun horretan, Eusko Legebiltzarrak maiz antolatzen dituen zenbait ikastaro eta mintegiren arduraduna izan da, jarduera parlamentarioari lotutako gai askori buruz. 2016ko abenduaren 20tik erakundearen legelari nagusiaren kargua hartu zuen.
Miren Larrea Larrea
Orkestra- Lehiakortasunerako Euskal Institutua
Ikertzaile nagusia da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan, eta International Journal of Action Research erakundeko erredaktore-burua. Esperientzia du lurralde-garapenerako ikerketa- eta ekintza-prozesuen bideratzaile gisa. Etorkizuna Eraikiz Think Tankeko ikerketa-ekintza taldea koordinatzen du.
Cristina Leston-Bandeira
Leedseko Unibertsitatea, Politikan katedraduna, 2015 – gaur arte. Bere ikerketa-lanean hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu aldizkari espezializatuetan. Bestalde, hainbat argitalpen zuzentzen ditu eta hizlari da foro ugaritan. Hainbat erakundetan aktiboki parte hartzen du. Horien artean, 2020az geroztik Parte-Hartze Parlamentarioaren Nazioarteko Sarearen (IPEN) sortzaileetako bat eta presidentea dela azpimarratu nahi dugu. Komunen Ganberaren Zerbitzuarekin batera sortua, IPENek parlamentuetako eta hirugarren sektoreko profesionalak biltzen ditu, partaidetza publikoan espezializatutako akademikoekin batera, esperientziak partekatzeko eta praktika onenak garatzen laguntzeko.
Francisco Javier López Hernández
Francisco Javier López Hernández Zuzenbidean lizentziaduna da La Lagunako Unibertsitatean (2009-2014), eta ikasketa horiengatik espediente onenaren aparteko saria, 2013/2014 ikasturteko espediente onenaren III. Alumni ULL saria eta 2013/2014 ikasturteko Unibertsitate Hezkuntzako Karrera Amaierako Lehen Sari Nazionala jaso zituen. Aurretik, Lan Harremanetako Diplomatura lortu zuen La Lagunako Unibertsitatean (2006-2009), eta aparteko saria ere jaso zuen. Hainbat titulu ditu: Zuzenbide Parlamentarioko eta Legegintzarako Teknikako Masterra (UCLM); Zuzenbide Prozesaleko Masterra (USAL); eta Zuzenbide Publikoko eta Estatu Autonomikoko Etengabeko Prestakuntzako Masterra (UNED). 2019an Kanarietako Parlamentuko letradu postua lortu zuen, oposizio bidez. 2020an, lehiaketa-oposizio bidez, Goi Mailako Teknikarien Kidegoko plaza (Letraduen Eskala) eta Administratzaileen Goi Mailako Kidegoko plaza (Administratzaile Orokorren Eskala) lortu zituen. Biak Kanarietako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikokoak dira, eta eszedentzian daude. Zuzenbide Publikoari buruzko hainbat argitalpenen egilea da oro har, eta hizlari edo irakasle gisa parte hartu du hainbat ikastaro edo jardunalditan.
Sergio "Sergitz" Moreno Rios
Zelai Nikolas Ezkurdia
Zelai Nikolas Ezkurdia es abogada y empleada de las administración pública vasca, ejerce como Asesora Jurídica y Letrada del Parlamento Vasco, en comisión de servicios. En 2010 realizó en la UPV/EHU un Máster en integración política y unión económica de la Unión Europea, con la tesina titulada Europako estaturik gabeko nazioen biziraupena eta Europako eskualde politika (Supervivencia de las naciones sin estado europeas y la política regional europea). Ha tratado el derecho público y centrando su atención en el/los sistema/s de autogobierno del Euskal Herria. Compagina profesión con docencia y actividad científica, participando en proyectos de investigación sobre la cooperación transfronteriza, la construcción estatal y el derecho a decidir. Destaca el proyecto de redacción del código de resolución de los conflictos territoriales y de soberanía del siglo XXI. Trabaja en su tesis doctoral por la vía del Parlamento Abierto para desgranar las características del Parlamento Ciudadano. Partícipe de diversas iniciativas cívicas y fue una de las portavoces del movimiento popular Gure Esku por el derecho a decidir. Es vocal de Eusko Ikaskuntza. En su actividad le ha preocupado la calidad de la democracia y su componente deliberativo.
Ismael Peña López
Kataluniako Administrazio Publikoko Eskolako zuzendaria (Generalitat de Catalunya). Informazioaren eta Jakintzaren Gizartean doktorea, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (Ekonomia), Ekoauditoriak eta Ingurumenaren Enpresa Plangintza masterra eta Ezagutzaren Kudeaketan graduatu ondokoa. Aurretik, Kataluniako Generalitateko Herritarren Partaidetzarako eta Hauteskunde Prozesuetako zuzendari nagusia eta Universitat Oberta de Catalunyako irakaslea izan da Zuzenbide eta Zientzia Politikoetako ikasketetan, eta Jaume Bofill Fundazioko berrikuntza irekiko fellow zuzendaria. UOCen Garapenerako Lankidetza Programaren sortzaile eta, geroago, zuzendari izan zen. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek garapenean duten inpaktuan espezializatu da. Zehazki, ekonomia digitalen bilakaeran eta digitalaren ezarpen pertsonalean (e-readiness, eten digitala) oinarritzen dira haien interesak, baita IKTek garapenean eta haien erakunde nagusietan duten inpaktuan ere, batez ere IKTen, hezkuntzaren eta IKTen eta demokraziaren esparruan.
Rebeka Ubera Aranzeta
Eusko Legebiltzarra
Heziketa Fisikoan eta Haur Hezkuntzan diplomatua. Psikomotrizista. Ikaskuntzan Erraztea eta Berrikuntza -LIT masterra. Aralar alderdiko kide izan zen bere sorreratik. 2007ko udal eta aldundien hauteskundeetan Ezker Batua Berdeak-Aralar koalizioarekin aurkeztu zen. Ondorioz, Elgetako udaleko zinegotzia izan zen eta 2007ko ekainaren 22tik Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen. Gainera, 2011ko ekainaren 13tik foru parlamentu horretako idazkari ere izan zen. 2014ko azaroaren 15etik Aralargo idazkari nagusi izendatu zuten, Patxi Zabaleta ordezkatuta. Aralar alderdi bezala 2017an disolbatu arte kargua mantendu zuen. 2012tik Eusko Legebiltzarreko parlamentaria da EH Bildu alderditik.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-05-31 arte | 2024-07-15 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR |
Online zuzenean | 2024-05-31 arte | 2024-07-15 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa