Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170049 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
- 60 ordu akademikoak
- Hasiera: 2020/02/18 Bukaera: 2020/05/03
Tarifa bakarra: 120 euro
Hizkuntza ofiziala: Euskera
Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 eta LOMCEn oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.
Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.
Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.
Helburuak
XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko.
HH,LH, DBH eta Batxilergoko programazioak aurkezteko gakoak ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2020-02-18 / 2020-02-25
Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa
Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak. Heziberri 2020n oinarritutako programazioaren gakoak landuko dira. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.2020-02-26 / 2020-03-22
Konpetentziak, helburuak eta edukiak
Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko zein diziplinako konpetentziak landuko dira. Bide batez, bakoitzaren gaiari lotuta, helburuak formulatzen ikasiko dugu. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.2020-03-23 / 2020-04-12
Metodologia eta ebaluazioa aniztasuna aintzat hartuta.
Hainbat metodologiei buruz hausnartuko dugu, ikasleak horiei buruzko bisio globala izan dezaten. Metodologia horien artean, PBL, arazoak, erronkak, eta flipped learning-en enfokea ezagutuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, rubrikak aztertuko dira. Gai honetan ez da lanik aurkezten2020-04-14 / 2020-05-03
Unitate didaktikoak eta defentsa
Atal honi buruzko gakoak landuko dira eta gaia amaitzean ikasleak UD bat landuta aurkeztuko du.Matrikula prezioak
Matrikula | 2020-02-21 arte |
---|---|
120,00 EUR |
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago