Programazio didaktikoak sortzeko orientabideak
Urt. 11
- 15. Ots, 2018
Kod. @1-18
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170033 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Irakaskuntzaren metodologia:
Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.
Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.
-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
-Hasiera: 2018/01/11 Bukaera: 2018/02/15
-Tarifa bakarra: 80 euro
-Hizkuntza ofiziala: euskara
Helburuak
- XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
- IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko
- Programazioak duen garrantzia isladatzea, ikaslearen ikaskuntza-prozesuari laguntzeko.
Programa
2018-01-11 / 2018-01-18
Justifikazioa eta testu ingurua
Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak.2018-01-19 / 2018-01-25
Marko juridikoa
Araudiak dira edozein programazioaren oinarria. Horregatik, atal honetan LOE,LOMCE, eta Eusko Jaurlaritzako dekretuak ezagutuko dira. Hots, Heziberri LH,HH eta Bigarren Hezkuntzarako batetik eta bestelakoak lanbide heziketarako.2018-01-26 / 2018-02-02
Konpetentziak, edukiak, helburuak eta unitate didaktikoak aniztasuna aintzat hartuta
Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko konpetentziak, konpetentzi teknikoak eta zeharkako konpetentziei buruz hausnartuko da. Horretarako Heziberri (HH-LH-DBH-Batxilergoa), Lanbide heziketako oinarriak, LOE eta LOMCE aintzat hartuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko.2018-02-09 / 2018-02-15
Metodologia eta ebaluazioa
Hainbat metodologiei buruz hausnartuko dugu, ikasleak horiei buruzko bisio globala izan dezaten. Metodologia horien artean, PBL, arazoak, erronkak, eta flipped learning-en enfokea ezagutuko dira. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, rubrikak aztertuko dira.Hizlariak
Virginia Lacarra Escorza
Matrikula prezioak
Matrikula | 2018-01-15 arte |
---|---|
80,00 EUR |