Doako jarduera
República Centroafricana, un país estratégico para la conquista de la hegemonía en África Central

República Centroafricana, un país estratégico para la conquista de la hegemonía en África Central

Ira. 10 - 10. Ira, 2019 Kod. J27-19

Azalpena

Europaren eta Mendebaldearen ikuspegitik, Afrikaren aniztasun izugarria ideia eta formula oso oinarrizkoetara laburtzen da gehiegitan, eta ideia horiek ez dute Afrikako bizitzaren errealitate zinez konplexua erakusten.

Afrikar kontinenteari "haiek-gu" ikuspuntutik egiten diogu so; dena elkarlotuta dagoela ahazten dugu horrela eta munduko edozein tokitan gertatzen dena zuzen-zuzenean guri dagokigula ere bai. Halaxe da bereiziki Afrikaz ari garenean.

Afrika Erdiko Kontinentearen oraingo egoera da horren guztiaren erakusgarri. Nazioarteko errealitate geopolitikoan pil-pilean dauden gai eta gatazka ugari herrialde horrek duen egoeran islatzen dira, eta era are nabarmenagoan 2013an gertatu zen azken estatu-kolpeaz geroztik.

Aipatu herrialdea giza garapenaren indize guztien azken postuetan dago, eta han gertatzen denaren inguruko albiste guztiak oso gainetik daude kontatuta, ez dira batere zehatzak edo ia beti azalekoegiak dira bertako giza hondamendiaren tamaina ulertu ahal izateko.

Aurkezpen honetan, Afrika Erdiko Kontinentea gehien eta hobekien ezagutzen duten bi pertsonen eskutik, Afrika Erdiko labirintoa hobeto ulertzeko gako batzuk jorratu eta aztertuko ditugu eta, aldi berean, "Los párpados cerrados de Centroáfrica" dokumentala izango dugu ikusgai.

Honako hauek dira aipatu gakoetako batzuk:

  • Zergatik bizi da miseria gorrian bertako populazioa, herrialdea baliabide naturaletan aberatsenetarikoa bada mundu-mailan?
  • Zer ari da gertatzen Afrika Erdian, eta erlijioaren faktoreak zenbateko pisua du horretan guztian?
  • Zein da nazioarteko potentzien rola egoera horretan, eta zer presentzia dute herrialdean?
  • Egoera horretatik zer nolako ondorioak atera daitezke Afrikatik Europarako immigrazioaren fenomenoa hobeto ulertzeko?
Irakurri gehiago

Helburuak

Afrika Erdiko Errepublikaren eguneroko errealitatea erakustea ikuspuntu humanista batetik, eta porrotean murgilduriko estatuaren egoera urteetan aldaezin bihurtu duten faktore garrantzitsuenak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Público en general interesado por profundizar más allá de los titulares informativos y público especializado en el continente africano que desee acceder a una información y análisis actualizados y sin filtros.

Programa

2019-09-10

11:30 - 11:45

Visionado del documental: “Los párpados Cerrados de Centroáfrica”

11:45 - 13:30

“Charla con Juan José Aguirre que explicará la realidad general de Centroáfrica en la actualidad “

  • Juan José Aguirre Premio René Cassin de Derechos Humanos del Gobierno Vasco en 2018 - Misionero comboniano y obispo de la región centroafricana de Bangassou.
  • Berta Mendiguren Antropóloga

Hizlariak

Juan José Aguirre

Berta Mendiguren

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa