SIMULAZIOAK Matematikan eta Fisikan, Kimikan, NNZZetan... STEAMerako

SIMULAZIOAK Matematikan eta Fisikan, Kimikan, NNZZetan... STEAMerako

Api. 27 - 07. Eka, 2020 Kod. @26-20

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170002 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Simulazioak tresna interaktibo indartsuak dira errealitatea ulertzeko eta modelizatzeko eta, baita ere, ikaskuntza sustatzeko jolas-arakatzetik, sorkuntza eta ikerkuntza bultzatuz ikaskuntza-prozesuetan gaur egun osatzen duten STEAM esparruko alorretan: matematika, fisika, kimika eta natur-zientziak, batez ere.

Simulazio tipiko batek fenomeno, lege edo propietate matematiko zein zientifikoa aztertuko du, hura osatzen duten elementuak pantailan erakutsiz, erabiltzaileak parametroak alda ditzan (pultsadore, helduleku, sakatzailea edo elementuren bat sortuz) eragindako aldaketak une-unean ikusteko. Simulazioak ez dute testu asko ezta azalpen zehatzak ere eta azaldutako gaiari lotutako adierazpen grafikoak eskaintzen dituzte.

Ikastaro honen zehar partaide bakoitzak simulazio-portfolio bat eraikiko du site batean, norberak ikasteko edota ikasleekin lantzeko, erabilera-testuinguru ludiko batean.

Irakurri gehiago

Helburuak

Simulazioen aukerak prozesuen ulermenerako STEAM alorreko gaietan ezagutzea, interakzio ludikotik eta aniztasunari erantzunez.

Simulazioen aukeretara hurbiltzea STEAM alorretako sistemen modelizaziorako, konplexutasuna grafikoki adieraziz.

Jarduera interaktiboak sortzeko eta partekatzeko tresnak ezagutzea, HTML5 formatuan nabigatzailetik.

Simulazioak sortzeko eta erabiltzeko laguntzaileen erabilerara inguratzea eta simulazioez aberastutako proposamen didaktikoak lantzea.

Simulazioen erabilera ludikoa gamifikazio-testuinguruetan STEAM bokazioen bultzatzaile moduan indartzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2020-04-27 / 2020-05-03

1.- Sarrera. Aurkezpena eta kontzeptuen definizioak: simulazioa, modelizazioa, portfolioa, sitea, gamifikazioa...

Gai honetan ikastaroaren helburuak eta edukiak aurkeztuko ditugu eta partaideen bideo-aurkezpenak sustatu. Ikastaroan bideoen erabilera aurkezpenak egiteko ohiko modua izango denez hasiera-hasieratik horri eutsiko diogu sortu daitezkeen zailtasun teknikoak ebazteko. Bukatzeko, Moodlearen aukeren aurkezpena egingo dugu Foroen erabileraren onurak mahai gaineratzen eta horrelako plataformek online ikas-irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak aipatuz. Bestalde Simulazioen definizioa eta adibideak landuko ditugu eta norberak site batean bere gustukoak gordetzeko dinamika definituko dugu horrela ikasleek simulazio-portfolioa eraikitzeko bidean abiatzerik izan dezaten.
EMALEAK :
  • Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
  • José Manuel López Irastorza

2020-05-04 / 2020-05-10

2.- Simulazioak prozesuak finkatzeko, algoritmoak errepikatzeko eta trebeziak lantzeko (interakzio eta konplexutasun -): Thatquiz, Educaplus...

Simulazioen artean interaktibitate eta konplexutasun maila desberdinaetakoak egon badaudenez gai honetan algoritmo eta trebeziak lantzeko sortutakoetara hurbiltzen hasiko gara ikaskuntza pertsonalizatua eta ludikorako ematen duten aukerak aztertuz eta gelen kudeaketarako eta ikasleen progresioak jarraitzeko eskeintzen dituzten aukerak ezagutuz.
EMALEAK :
  • Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
  • José Manuel López Irastorza

2020-05-11 / 2020-05-17

3.- Simulazioak sistemak ulertzeko, funtzionamenduak aurreikusteko eta modelizatzeko (interakzio eta konplexutasun +): PhET, Geogebra...

Simulazioekin, interaktibitate eta konplexutasun maila altuagokoekin, sistemak eta modeloak aztertu ditzakegu haien funtzionamendua ulertu eta aurreikusteko. Gai honetan horren adibideak partekatu eta gure beharretara egokituko ditugu.
EMALEAK :
  • Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
  • José Manuel López Irastorza

2020-05-18 / 2020-05-24

4.- Jarduera interktiboak sortzeko tresnak: Google form, Educaplay, H5P...

Simulazioen inguruan dabiltzan tresnak aztertuko ditugu gai honetan, hau da, nola erabili ditzakegun sarean eta ingurune digitaletan, eta nola kudeatu ditzakegun ikasleei formato erakargarrietan aurkezteko.
EMALEAK :
  • Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
  • José Manuel López Irastorza

2020-05-25 / 2020-05-31

5.- Simulazioetarako laguntzaileak: Graspable, Photomath etaUnitate Didaktikoen (UUDDen) adibideak.

Simulazioen inguruan dabiltzan laguntzaileak aztertuko ditugu gai honetan, hau da, zertaz balia gaitezkeen matematika eta zientzia esparruetako kontzeptuak eta prozedurak lantzerakoan irakaslearen lana errazteko eta ikaslearen parte hartzeak errazteko.
EMALEAK :
  • Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
  • José Manuel López Irastorza

2020-06-01 / 2020-03-07

6.- Gamifikazioa: simulazio ludikoak STEAM bokazioak bultzatzeko tresnak.

Aurrez ikasitako aukera guztiak gelako proposamenetan uztartuko ditugu, azkenik, ingurune ludikoak sustatu nahiean gamifikaziorako azkeneko tendentzia didaktikoei erreparatuz eta STEAMerako bokazioak sustatzeko helburuarekin.
EMALEAK :
  • Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga
  • José Manuel López Irastorza

Zuzendariak

José Manuel López Irastorza

Berritzegune Nagusia, Lasarte-Oriako sedea, Matematika aholkularitzaren kolaboratzailea

Prestakuntza: Magisteritza (1980-1983), Biologia (1983-1986) Lan-jardunbidea: Bigarren hezkuntzako irakaslea (1986-2002), hezkuntza-aholkularia (2002-2018). Blog Mateguay blogaren editorea: http://mateguay.blogspot.com.es/ ///// Formación académica: Magisterio (1980-83), Biología (1983-1986) Trayectoria profesional: Profesor de Secundaria (1986-2002) Asesor educativo (2002-2018). Editor del blog: http://mateguay.blogspot.com.es/

Eider Antxustegi-Etxarte Aranaga

Saninazio institutua, Bilbao

Prestakuntza: Fisikaria Lan-jardunbidea: Bigarren Hezkuntzako irakaslea (1998-2018). Prest Gara ikastaroetako tutorea (2010-2018). Youtube kanala: https://goo.gl/Xct1TS //// Formación: Ciencias Físicas Trayectoria profresional: Profesora de Secundaria (1998-2018). Tutora de los cursos PrestGara (2010-2018). Canal de Youtube: https://goo.gl/Xct1TS

Matrikula prezioak

Matrikula2020-04-29 arte
80,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza