Smart Mobility: Mugikortasun adimentsu eta jasangarri bateruntz
Azalpena
Gipuzkoako Goierri bailara, mugikortasunaren arloan abangoardian egon da historikoki. Badira 100 urte baino gehiago CAF Beasainen trenak fabrikatzen hasi zela eta Irizarrek 1929tik dihardu azken teknologiadun autobusak merkaturatzen. Erreferentzia diren enpresak ardatz bilakatuta, mugikortasun sektoreko ikerkuntza eta garapen ekosistema indartsu bat osatu da eskualdean.
XXI. mendean sartzearekin bat, sektore guztiak astindu dituen paradigma aldaketa bat gertatu da: digitalizazioan eta konputazioan eman diren aurrerapausoak eragin duten iraultza teknologikoa. Mugikortasunean, Smart Mobilty kontzeptua sortu da Big Data eta azpiegitura digital berrien eskutik. Pixkanaka, lagundutako gidatzedun ibilgailuak, ibilgailu autonomoak, logistika adimentsua, Smart-Parking-a eta ibilgailu partekatu sistemak ezagunagoak zaizkigu.
Eszenatoki berri honetan, mugikortasuna ulertzeko modu berri bat azaleratu da eta nahitaez, merkatuan eragina duten enpresa, ikerkuntza zentru, unibertsitate eta beste agenteek erronka berri honi heldu beharko diote.
Helburuak
Erkidegoan mugikortasun adimentsuan aplikagarriak diren teknologiak garatzen ari diren ikerkuntza talde, enpresa eta erakundeen topaleku izatea.
Bailarako enpresek Smart Mobility-aren inguruan dituzten etorkizuneko erronka eta lan-ildoak ezagutzea.
Herritarrak Smart Mobility kontzeptura gerturatu eta mugikortasun jasangarrirako garraiobide berrien pedagogia egitea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2022-09-15
Erregistroa / Registro
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Leire Artola Ugalde | Beasaingo Udala - Alkatea
- Maider Kortaxarena Rubio | Uda Ikastaroak Fundazioa - Idazkari Akademikoa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea saileko lehendakaria
“Inteligencia artificial para una movilidad más inteligente“
- Antonio David Masegosa | Deusto Smart Mobility - Ikerketa Zuzendaria
“Retos para el futuro del CCAM - Connected, cooperative and automated mobility“
- Oihana Otaegui Madurga | Vicomtech - Zuzendaria
“Tecnologías digitales para la mejora de la seguridad y el confort en la transición hacia la conducción autónoma“
- Inés Juliana del Campo Hagelstrom | EHU - Ikerketa Zuzendaria - Diseño en Electrónica Digital
“Digitalización de la movilidad: retos tecnológicos para la futura movilidad conectada, cooperativa y automatizada“
- Ray Alejandro Lattarulo | Tecnalia
Atsedena
Mahai ingurua: “Ikerkuntza Agenteen Mahai ingurua“
- Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurralde saileko lehendakaria (Moderatzailea)
- Antonio David Masegosa | Deusto Smart Mobility - Zuzendaria
- Ray Alejandro Lattarulo | Tecnalia
- Inés Juliana del Campo Hagelstrom | UPV/EHU - Ikerketa Zuzendaria - Diseño en Electrónica Digital
- Oihana Otaegui Madurga | UPV/EHU - Ikerkuntza Zuzendaria - Computer Vision & Pattern Discovery
“Errepideko garraio kolektiboaren mugikortasun joerak“
- Joxean Etxebeste | Irizar - Ingenieritza arduraduna
“La nueva movilidad, sostenible y autónoma“
- Aitor Gaztañares | CAF
Itxiera
- Irakaslea zehazteke | Eusko Jaurlaritza
“Arratsaldeko Saioko Aurkezpena“
- Leire Artola Ugalde | Beasaingo Udala - Alkatea
“Introducción a la movilidad sostenible y digital“
- Héctor Cañas | Babel Smart Cities - Smart City Kontsultorea
“Movilidad Compartida y Movilidad Como Servicio (MAAS) “
- Héctor Cañas | Babel Smart Cities - Smart City Kontsultorea
“Presentación de "ParteCar", la nueva APP de carpooling para Beasain“
- Alexis Atalaya Cerna
Itxiera
- Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea saileko lehendakaria
Zuzendariak
Adur Ugartemendia Leunda
Beasaingo Udala
Adur Ugartemendia Leunda, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan formatutako Arkitektoa da (2011) eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketing-ean du Unibertsitate Masterra - UDIMA (2016). Halaber, Hirigintza Ekologikoan eta Hiri eta Toki Jasangarritasunaren Estrategian prestakuntza du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2012). Hainbat urtez eraikuntza aurrefabrikatuko eta arkitekturako start-up 'etan nazioarteko komertzial gisa aritu ondoren, enpresa pribatuan egin zuen azken denboraldian, LANIK ingeniaritza donostiarraren arduradun komertziala izan zen Ekialde Hurbilerako. 2020ko abendutik, Beasaingo Udaleko alkateorde eta Lurraldea Batzordeko Lehendakaria da.
Hizlariak
Leire Artola Ugalde
BEASAINGO UDALA
Leire Artola Ugalde, Zuzenbidean lizentziatua da eta Ekonomian du espezializazioa, Deustuko Unibertsitatea (1999). Komertizial gestore bezala esperientzia zabala du, 15 urtez Nafarroako Rural Kutxan aritu zen ardura hauekin. 2011 eta 2015 bitartean bere jardun profesionala politikarekin uztartzen hasi zen, Beasaingo Udaleko zinegotzi bezala. 2015etik politikari profesionala da, lehen urteak alkateorde eta Lurraldea saileko lehendakari bezala egin zituelarik, 2020ko abenduan Beasaingo lehen alkate andere izendatua izan zen. Aldi berean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ere bada.
Alexis Atalaya Cerna
Ingeniero industrial por la Universidad Católica de Lima y por la Politécnica de Madrid, y es el responsable de carpooling en organizaciones en Hoop Carpool.
Héctor Cañas
Bable Smart Cities
Hector ingeniari zibila da, Stuttgarteko Unibertsitatean Ingurumen Prozesuen Ingeniaritzan masterra egin zuen. Bere lan- eta ikerketa-esperientziari esker, gaitasun teknikoak ditu azpiegituren garapenean, ingurumen-ingeniaritzan eta energia berriztagarrietan. BABLE GmbH enpresan lan egiten du, energia ardatz duten proiektuetan aholkulari gisa, ibilbide-orriak, bideragarritasun-azterlanak eta inplementazio-estrategiak garatuz.
Inés Juliana del Campo Hagelstrom
UPV/EHU
Inés del Campo Buenos Airesen jaio zen, Argentinan, 1961ean. Fisikako lizentziatu titulua jaso zuen, Elektronika eta Automatika espezialitatean, 1987an, eta Ph. D. Fisikan lizentziatua 1993an, biak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitate eta Elektronika Saileko irakasle titularra da. Artikuluak argitaratu ditu nazioarteko aldizkari eta kongresuetan elektronika, adimen konputazionala, kontrol adimenduna, ingurumen-adimena eta patroien ezagutza arloetan, besteak beste. Bere ikerketa-interesak nagusiki txip-sistemen diseinuan (SOC), hardware/software kodiseinuan, hardware birkonfiguragarrian, konputazio orokorrean, sare neuronal artifizialetan (ANN), sistema lausoetan eta algoritmo genetikoetan oinarritzen dira. Era berean, interesa du gauzen internetean eta horiek nonahiko konputazioaren eta ingurumen-adimenaren testuinguruan duten aplikazioetan.
Joxean Etxebeste
Irizar
Joxean Etxebeste Industria Ingeniari Teknikoa da Mondragon Unibertsitatean (1991), eta Goi Mailako Ingeniaria Mekanikan, Parisko Institut Supérieur des Matérieux et de la Construction Mécanique erakundean (1993). Halaber, Enpresa Zuzendaritzako MBA bat du Deustuko Unibertsitatean egina (2005). 1988 eta 1991 artean, Mondragon Unibertsitateko fabrikazio saileko irakasle izan zen eta 2003an Mondragon Assembly-ko zuzendari izendatu zuten. 2008tik Irizarreko Ingeniaritzako arduraduna da. Aldi honetan, karrozeria berrien garapenaz gain (i6, i8 eta i3), gasez bultzatutako (GNC eta GNL) eta ibilgailu hibrido integralen karrozeria eta powertrain soluzioak kudeatu ditu.
Aitor Gaztañares
CAF-eko Ikerketa saileko Teknologien arduraduna da Aitor Gastañares Etxezarreta, sailean 1990-tik aritu delarik. Horretaz gain, 2003-2008 tartean Ingenieritzako Sistemen Arduradun ere izan zen. Hiru hamarkada hauetan CAF-en bilakaera teknologikoaren testigu eta partaide izan da.
Ray Alejandro Lattarulo
Ray Alejandro Lattarulo-k 8 urte baino gehiagoko esperientzia du automatizazio, kontrol eta robotikan. Simon Bolivar Unibertsitatean (Venezuela) Ingeniari Elektroniko titulua lortu zuen 2014an, eta UPV/EHUko Kontrol Ingeniaritza, Automatika eta Robotikako doktoretza egin zuen 2019an. Ia 7 urteko esperientzia du gidatze automatizatuan ikertzaile gisa lan egiten. Hainbat algoritmo inplementatu ditu, hala nola erabakiak hartu, kontrol edo ibilgailuaren pertzepziorako. Gainera, tokiko, Espainiako eta Europako proiektuen lidergo teknikoa eraman du. Tecnalian lanean ari da 2016ko apirilaz geroztik, eta aurretik MCL Control (Venezuela) enpresarentzat lan egin zuen automatika industrialean. 35 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu.
Antonio David Masegosa
Deusto Smart Mobility
Antonio D. Masegosa Informatika Ingeniaritzan lizentziatu zen 2005ean eta Konputazio Zientzietan doktoratu zen 2010ean, biak Granadako Unibertsitatean. 2010eko ekainetik 2014ko azarora arte, doktoratu ondoko ikertzaile gisa lan egin zuen unibertsitate horretako IKTen Ikerketa Zentroan. 2014an IKERBASQUE Research Fellow ikerketa-beka bat jaso zuen DeustoTechen, Deustuko Unibertsitateko Teknologia Institutuan, lan egiteko. 2019an IKERBASQUE Research Associate aipatu zuen, eta gaur egun Deusto Smart Mobility taldeko ikertzaile nagusia da. Lau liburu, JCR 22 artikulu eta 30 lan baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko zein nazioko kongresuetan, eta bi doktore-tesi zuzendu ditu. Gaur egun, H2020 (TANGENT) proiektu baten koordinatzaile teknikoa, beste H2020 (MOMENTUM) proiektu baten lan-paketearen liderra eta proiektu nazional baten ikertzaile nagusia da. Ikerketa-interes nagusiak Adimen Artifizialeko tekniken diseinuarekin lotuta daude, pertsonen eta ondasunen mugikortasunaren hainbat eremutan aplikatzen baitira.
Oihana Otaegui Madurga
Vicomtech
Oihana Otaegui Automatika eta Elektronikako Ingeniaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, ohorezko matrikula lortu ondoren, «Specific ASIC design based on PWM techniques for high performance Motor controller» proiektuaren defentsan. 2005ean, Unibertsitate horretan bertan, Automatika eta Elektronikako Ingeniaritzako Europako Doktoregoa – Suma Cum Laude lortu zuen, Fraunhofer Institutuarekin lankidetzan. Bere tesia Europako Espazio Agentziak gainbegiratu zuen eta bere bikaintasun zientifikoa bermatu zuen. 1999an Fraunhofer IIS Institutuan (Alemania) sartu zen. Bertan, 2007ra arte, ikertzaile elkartua, ikertzaile bisitaria eta Senior Engineer izan zen, GPS hargailuen seinalearen tratamendu digitalean, lokalizaziorako hargailu multiseñalen diseinuan – CEITekin lankidetzan – Eta kontsumo optimizatu eta txertatuko sistemetan lan eginez. 2007an Vicomtechen sartu zen Garraio Sistema Adimendunen arloa bultzatzeko. Bertako zuzendaria da 2010etik.
Irakaslea zehazteke
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-09-15 arte |
---|---|
45,00 EUR | |
38,00 EUR | |
32,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR |
Online zuzenean | 2022-09-15 arte |
---|---|
45,00 EUR | |
38,00 EUR | |
32,00 EUR | |
38,00 EUR | |
38,00 EUR |
Kokalekua
Igartzako Jauregia
Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain
Gipuzkoa
Igartzako Jauregia
Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
7 - Energia irisgarria eta ez kutsagarria
Pertsona guztiek energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa izango dutela bermatzea. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala, energia garbien proportzioa handitzea, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia azpiegituretan eta teknologia garbietan inbertsioa sustatzea, energia zerbitzu moderno eta jasangarriak.
Informazio gehiago9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago