Uda ikastaroa
Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz

Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz

Eka. 29 - 30. Eka, 2017 Kod. L1-17

Azalpena

Gizarte eleanitz honetan, itzulpengintza ezinbesteko prozesua da komunikazio eraginkorrerako. Bizitzaren arlo guztietan da beharrezkoa: eguneroko zereginetan zein esparru zehatzetan. Esparru zehatz horiek, gainera, gero eta berezituagoak dira, gero eta espezializatuagoak. Bada, ikastaro honetan, testu(inguru) orokorra alde batera utzi, eta euskaraz lan egiten duten hizkuntza-arloko profesionalen zenbait espezializazio-eremu aztertuko ditugu, hainbat ikuspegitatik aztertu ere: aukerak, beharrak, oztopoak eta erronkak; nondik gatozen, non gauden eta nora goazen.

Hauek dira ikastaroan jorratuko ditugun esparruak: kazetaritza, publizitatea, bideo-jokoak, zientzia, interpretazioa, azpidazketa, terminologia berezitua eta esparru espezializatuen hizkuntz kudeaketa. Orotara, hizkuntzen sektorean lan egiten dutenentzako ikuspegi zabala eskainiko da eta, amaitzeko, profesionalen prestakuntzaren eta lan-merkatuaren eskakizunen arteko aldea jorratuko da mahai-inguru batean, etorkizunera begira bete beharreko hutsuneak aztertzeko.

Irakurri gehiago

Programa

2017-06-29

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa

09:00 - 09:30

Ikastaroaren aurkezpena

09:30 - 10:15

“Euskara bideojokoetan: etorkizun baten bila.“

  • Julen Zaballa Garcia VascoPress agentzia - Kazetaria, community manager eta digital marketer
10:30 - 11:45

“EHUko Euskara Zerbitzuak kudeaturiko eskuliburuen itzulpenaz“

  • Iñigo Roque Eguzkitza EHUko Euskara Zerbitzua - Zuzentzailea
12:00 - 13:15

“Zer jakin behar luke itzultzaileak terminologiaz?“

  • Antton Gurrutxaga Hernaiz Elhuyar - Elhuyar Fundazioko Hiztegiak+Corpusak ataleko teknikaria eta I+Gko ikertzailea.
16:00 - 17:15

“Publizitatea: joan gabe ezin itzuli“

  • Jose Ramon Garcia Garmendia
17:30 - 18:45

“Itzulpena eta kazetaritza: norenik gabeko lurretan itzultzen“

  • Irene Arrarats Lizeaga Berria egunkaria - Berriako euskara arduraduna

2017-06-30

09:15 - 10:30

“Hizkuntza-zerbitzuen kudeaketa aurreratua: praktikak eta erronkak.“

  • Josu Aztiria Urtaran Elhuyar - Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko arduraduna
10:30 - 11:45

“Bikoizketa eta azpidazketa, jatorrizkotik euskararako bidea “

  • Joseba Etxebarria Uriarte MIXER ikus-entzunezko zerbitzuak - Euskara arduraduna
12:00 - 13:15

“Erronkak interpreteen prestakuntzan: hizkuntza konbinazioak eta gaiak.“

  • Lurdes Auzmendi Ayerbe EHU - EHUko Ingeles eta Aleman eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saileko irakaslea
16:00 - 17:15

Mahai ingurua: “Zer eskaintzen du itzultzaileak eta zer eskatzen du bezeroak? Prestakuntzaren eta merkatuaren arteko arrakala espezializazioaren esparruan.“

  • Josu Barambones Zubiria EHU         - EHUko Aleman eta Ingeles Filologiako eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saileko irakaslea         (Moderatzailea)
  • Lurdes Auzmendi Ayerbe EHU - EHUko Ingeles eta Aleman eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saileko irakaslea
  • Josu Aztiria Urtaran Elhuyar         - Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko arduraduna        
  • Ane López Díez EIZIE     - Itzultzaile autonomoa. EIZIEko Idazkari Nagusia.    
17:30 - 18:00

Sintesia

Zuzendariak

Josu Barambones Zubiria

UPV/EHU

Ane López Díez

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Intepreteen Elkartea

Hizlariak

Irene Arrarats Lizeaga

1967an jaioa, Hernanin (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretako lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko zuzentzaile-itzultzailea izan zen 1991tik itxi zuten arte. 'Berria' egunkariko euskara-arduraduna da, eta estilo-liburuaren zuzendaria. 2007az geroztik, Euskaltzaindiaren zenbait batzordetan dihardu: Hiztegi Batuko lantaldean, Exonomastika batzordean eta Euskaltzaindiaren Hiztegia-Adierak eta Adibideak lantaldean. Era berean, 'Euskara Batuaren Eskuliburua' ondu duen batzordeko kidea da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2018ko uztailean. Hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu unibertsitateetan eta abarretan idazkuntzari, itzulpengintzari eta hizkera sexistari buruz, eta zenbait artikulu idatzi, euskara batuari buruz batik bat. Monique Wittigen 'Pentsamendu heterozuzena'-ren itzultzaileetako bat da.

Lurdes Auzmendi Ayerbe

Josu Aztiria Urtaran

Elhuyar Fundazioa

Humanitateak-enpresa lizentziatuta. Bi master ditu kudeaketan: Antolamendu eta kudeaketa aurreratuan; eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen kudeaketa. Elhuyar Fundazioan Adimen Artifiziala unitateko zuzendaria da, eta adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiekin lotutako I+G proiektu nagusien koordinatzailea. 4 urte eman ditut Hizkuntza eta Teknologia unitateko zuzendari bezala Elhuyarren, 7 urte Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduraduna izan da eta 3 urtez Donostiako Ilazki Euskaltegiko zuzendaria Elhuyarreko zuzendaritza-talde kidea da eta Euskal Herriko Hizkuntzen Industria biltzen duen Languneko zuzendatzitzako kidea ere bada.

Joseba Etxebarria Uriarte

Jose Ramon Garcia Garmendia

Legazpiarra, Filosofian eta Kazetaritzan doktore, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktore, gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoei buruzko tesiarekin (EHU, 1999). Bertsolaritzari buruzko beste hainbat argitalpen ditu, liburu zein artikulu. Tesiaren bigarren zatian, bertsoen bidez ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko metodo bat aurkezten du, gero Bertsozale Elkartearen babesesan zertxobait garatu zena, Esan Ahala izenburupean. Ahozko komunikazioari dagokionez, 2008an Jendaurrean Hizlari eskuliburua argitaratu zuen. Idazle gisa, genero gehienak landu ditu, eta hainbat literatur lehiaketa irabazi. 2009an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia saria eman zion, euskararen alorrean egindako lanarengatik.

Antton Gurrutxaga Hernaiz

Iñigo Roque Eguzkitza

Julen Zaballa Garcia

Periodista, Digital Marketer y Community Manager especializado en el ámbito de las nuevas tecnologías y, en especial, en la creación de videojuegos elaborados en Euskadi. Formado en Agencia VascoPress durante 9 años, actualmente desarrollo mis capacidades en Digital Marketing y PR en Relevo Videogames, Agencia Vals y El Crisol, Ideas y Comunicación. Mi especial interés el sector del videojuego en el País Vasco me llevó a fundar Videojuegosvascos.com, dedicado a la industria del software de entretenimiento digital, Industria 4.0, serious games y e-sports. En esta línea, realizo investigaciones sobre el desarrollo de videojuegos en el País Vasco, publicados por Centro Internacional de Cultura Contemporánea Tabakalera (Donostia-San Sebastián) a través del proyecto 'LOAD"": Historia del videojuego vasco (1985-2009)' y la prestigiosa revista especializada RetroGamer. . Mi pasión es la comunicación y disfruto descubriendo pequeñas historias al gran público.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2017-05-31 arte2017-06-29 arte
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR46,00 EUR
50,00 EUR -
- 35,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa