Doako jarduera
Uda ikastaroa
TopaGune - Erronka hezkuntzan: hibridazio-estrategiak online eta aurrez aurre ikasteko prozesuetan

TopaGune - Erronka hezkuntzan: hibridazio-estrategiak online eta aurrez aurre ikasteko prozesuetan

Uzt. 22 - 22. Uzt, 2020 Kod. X62-20

Azalpena

UPV/EHUko Uda Ikastaroen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuaren arteko lankidetzari esker, Gipuzkoako eragile sozial, ekonomiko, politikoek eta, oro har, herritarrek gizarteko gai garrantzitsuei buruz eztabaidatu eta ezagutza partekatzeko hainbat TopaGune antolatuko dira Etorkizuna Eraikiz deituriko programaren baitan.

Oraingo honetan, etapa ezberdinetako irakasleen artean egingo dugu TopaGunea, geuri hainbeste arduratzen gaituzten hiru gai garrantzitsuei buruz hausnartzeko,  ideiak partekatzeko eta sortzen diren gomendioekin dokumentu bat sortzeko.

TopaGune honetan hiru gai jorratuko ditugu dinamika parte hartzaileak direla medio:

  • Ikaslegoaren gaia: Elkarlanean eta enpatian oinarritzen den ariketa baten bitartez, ikaslearen azalean jarriko gara etorkizun hurbil batean geure lana eraginkorragoa egiten lagunduko diguten aukerak identifikatzeko.
  • IKTak eta hezkuntza eraldaketaren gaia: Mahai honen helburua da baliabide teknologikoen, metodologiaren, ebaluazioaren eta eraldaketa prozesuaren inguruan hausnartzea. Horretarako, zeharkako ikuspegi batetik abiatuko gara ekosistema guzti horri buruz mintzatzeko.
  • Irakaslegoa gaia: Norberaren esperientziatik, ikasturte honetan ikasitakoatik eta datozen joerak aurreikusiz, “geure burua prestatzeko” ariketa bat egitea. Ariketa honetan, beharrezkoak izango zaizkigun konpetentzia pertsonal eta profesionalen inguruan arituko gar

Amaieran, jakintzen transferentzia egingo da elkarlanean sorturiko gomendioekin eta etorkizunerako partaideen arteko komunikazio bideak eraikiko dira egun dugun hezkuntza erronkari hobeto eusteko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Jakintzen transferentzien bidez, euskal hezkuntza-komunitateari irakasleen esperientziak zein hausnarketak partekatzea online eta aurrez aurreko klaseen estrategiak hobeto bideratzeko.

UPV/EHUko Uda Ikastaroetako ikasleentzat partaidetza-espazioak eta komunikaziorako bideak eraikitzea.

UPV/EHUko Uda Ikastaroetako komunitatearen saretze eta partaidetza eskakizunei  erantzutea.

Etorkizuna Eraikiz programari lotutako TopaGuneak ereiteko lehen urratsak ematea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

Programa

2020-07-22

16:00 - 16:15

Inaugurazio instituzionala

  • Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundia - Gobernantza diputatua
  • Itziar Alkorta Idiakez UPV/EHUko Uda Ikastaroak - Zuzendaria
  • Virginia Lacarra Escorza UPV/EHUko Uda Ikastaroetako hainbat hezkuntza arloko ikastaroen irakaslea eta zuzendaria
  • Ibane Muniategi Etxabe S&F Consultants - TopaGuneko dinamizatzailea
16:20 - 17:10

Dinamikak talde txikietan

17:10 - 17:30

Atsedena eta infusioak, kafea, ….

17:30 - 18:30

Dinamikak talde handian

18:30 - 18:45

Mural kolektiboaren azalpena / Agurra eta itxiera

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Hizlariak

Itziar Alkorta Idiakez

Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica
(Donostia)

Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.

Eider Mendoza Larrañaga

Kargua: Gobernantza diputatua eta bozeramailea. Ikasketak: Enpresan lizentziatua (École de Commerce Européenne, Bordeaux, Frantzia), espezializazioa Nazioarteko Merkataritzan. Hizkuntzak Euskara, Gaztelania eta Frantsesa: hirueleduna. Ingelesa: erdi maila. Ibilbide profesional eta politikoa • 2001 arte: Irungo nazioarteko garraio/logistika enpresa baten lan egin nuen. • 2001-2011: legebiltzarkidea Gasteizen. Taldeko koordinatzaile eta gizarte politiketako bozeramailea. • 2011-2015: Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkide. Talde politikoko koordinatzailea eta erakundeko presidenteordea. • 2015-2019: Batzar Nagusietako presidentea. • Hainbat komunikabidetan kolaboratutakoa, prentsan zein telebistan. Bestelakoak Lau seme-alaben ama.

Ibane Muniategi Etxabe

Matrikula prezioak

MATRIKULA2020-07-22 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa