TopaGune: NAHI: Parte hartu ala ez parte hartu, hori da gakoa

Urt. 26 - 26. Urt, 2023 Kod. G01-23

Parte hartzeko ezinbestekoak diren motibazioaren eta konfiantzaren gaian sakonduko da: zeintzuk dira parte hartzeko borondate eta motibazioan eragiten duten gakoak? Zerk laguntzen/errazten du eta zerk, berriz, oztopatu?

Azalpena

Parte hartzeko; aukerak, baldintzak eta gaitasuna izan behar dira. Baina baita nahia eta gogoa. Azken garaian, geroz eta leku handiagoa hartzen ari da motibazioan dagoen galera. Dela sistema politiko eta alderdi politikoekiko dagoen desatxekimendua, dela Erakundeen ekimenez abiatutako partaidetzarekiko somatzen den konfiantza falta. Hori dela eta, deskonfiantza horren atzean dauden arrazoietan sakondu eta partaidetzan esku-hartzen dugun aktore ezberdinen aldetik, ikuspegi kritiko eta auto-kritikoa zorroztuz, egoera hau gainditze bidean ipintzeko urratsak emateko baliagarria izan daitekeen espazioa sortu eta eskaini nahi dugu. Ez formula majikoen bila, baina bai, partaidetza ekosistemako subjektu ezberdinak elkarrekin mahai berdinean eseraraziz. Funtsean partaidetza nahien moteltzea komunean dugun arazoa da eta beraz, egunerokoan elkarri hitz egiteko eta elkar entzuteko aukera eta tarterik hartzen ez dutenak horretan jarri nahi ditugu. Beti ere, parekoa txikitu eta arrazoia izatea bilatzen duen jarreraz baino; aurrera begira modu eraikitzailean aritzeko prestutasunez.

Ikastaro hau Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin solasaldi zikloaren lehen Saioa da. Zikloa “Ahal: parte hartu, nahia eta ezina” eta “Jakin: partaidetza-on” saioekin osatzen da.

Irakurri gehiago

Helburuak

-Parte hartu nahi izatean eragiten ari diren gakoez elkarrekin hausnartzea, besteak beste motibazioan eta konfidantzan sakonduz.

-Gako hauen inguruan elkarrizketa zintzo dat bideratzea, kritiko eta autokritikoa: zerk ez du laguntzen? Eta, zerk laguntzen du? Elkarrizketa kritiko eta autokritikoa sustatzea.

-Gogoeta partekatu hauetatik abiatuta praktika berriak irudikatu.

-Parte hartze politika eta ekimen desberdinetako aktoreak elkartu gogoeta partekatzeko: politikariak, teknikariak eta herritarrak.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Partaidetza inguruan ari diren aktore desberdinei: norbanako zein kolektibo

Metodologia

Teoriatik bakarrik ez, esperientziatik ere landu nahi dugu, praktika zehatzen gainean bultzatuz hausnarketa eta gogoeta horretatik praktika berriak sortzeko.

Hitz egin eta entzuketa aktiborako ahal den eta espaziorik seguruena eta libreena eraiki nahi dugu.

Hizlari bat, bi mahai inguru labur eta tartean, eztabaidarako talde txikiak hausnarketaren gakoak elkarrekin hausnartzen eta definitzen.

Kolaboratzaileak

  • Gobernantza Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2023-01-26

15:30 - 16:00

Erregistroa / Registro

16:00 - 16:15

Aurkezpena / Presentación

16:15 - 16:30

Konfidantza eta konfidantza-eza arakatuz, girotze dinamika

16:30 - 16:50

“Partaidetzan eragiten duten konfidantzarako gakoak / Claves para la confianza en la participación“

  • Igor Ahedo Gurrutxaga | UPV/EHU
16:50 - 17:45

Mahai ingurua: “Esperientzien mahaingurua I: Zerk ez du lagundu izan? Mesa redonda de experiencias I: ¿Qué no ha ayudado?“

    Ikuspegi politiko batetik / Desde la política

    • Joseba Koldo Ormazabal Lopez | Tolosako Udala / Ayuntamiento de Tolosa - Komunitate eta Gobernantza sailetako zinegotzia / Concejal de Comunidad y Gobernanza
    • Itziar Ostolaza Galdos | Errenteriako Udala / Ayuntamiento de Errenteria - Parte-hartze zinegotzia / Concejala delegada de Participación ciudadana
    • Ana Telleria | Eibarko Udala / Ayuntamiento de Eibar

    Ikuspegi tekniko batetik / Desde la experiencia técnica

    • Olatz Estensoro Garcia | Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia / San Sebastian - Partaidetza teknikaria / Técnico de participación
    • Nerea Ollokiegi Bengoetxea | Zarauzko Udala / Ayuntamiento de Zarautz - Herritarren partaidetzako eta iraunkortasuneko teknikaria / Técnico de participación Ciudadana y Sostenibilidad

    Herritarren esperientziatik / Desde la experiencia ciudadana

    • Maider Martiarena Arrastua | Herritarra / Ciudadana
    • Jon Lete | Herritarra / Ciudadana
    17:45 - 18:15

    Talde hausnarketa / Reflexionando en grupo

    18:15 - 19:00

    Esperientzien mahaingurua II: zerk lagundu dezake? / Mesa redonda de experiencias II: ¿que puede ayudar?

    19:00 - 19:30

    Ondorio nagusiak eta itxiera / Principales conclusiones y cierre

    Zuzendariak

    Olatz Dañobeitia Ceballos

    Gipuzkoako Foru Aldundia

    Hizlariak

    Igor Ahedo Gurrutxaga

    EHU Partehartuz

    PhD in Political Science and Professor of the Department of Political Science and Administration of the UPV-EHU. He is principal investigator of the Parte Hartuz group and head of the PhD Program Society, Politics and Culture of the UPV/EHU. Among his research highlights: "Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género" (Emakunde, 2022); "Nodos y retos de la reforma de la Ley de Universidades: un proceso participativo" (Ministerio de Universidades, 2021) and "Estudio sobre la relación entre ciencia y sociedad para el diseño de una estrategia de generación de conocimiento para el desarrollo sostenible de la RB de Urdaibai" (Eusko Jaurlaritza, 2020). Among his recent publications are: "When the Cinderellas unite" in International Journal of Action Research (2022); "How can critical deliberative theory help to solve the methodological challenges of evaluating from a gender + perspective?" in Evaluation (2020) or "Desvelando opresiones y resistencias de las mujeres en zumarraga: un análisis interseccional para profundizar la democracia participativa" in Feminismos (2019). He has been responsible for the Qualitative Evaluation of the Basque Equality Law (2016).

    Olatz Estensoro Garcia

    Jon Lete

    Maider Martiarena Arrastua

    Bakeola

    Nerea Ollokiegi Bengoetxea

    ZARAUZKO UDALA

    Joseba Koldo Ormazabal Lopez

    Tolosako Udala

    Itziar Ostolaza Galdos

    Elhuyar-Zubize

    Ana Telleria

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-01-26 arte
    0 EUR

    Kokalekua

    Sanagustin kulturgunea

    Plaza Nagusia Plaza, 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    43.184636435236335,-2.265922884191774

    Sanagustin kulturgunea

    Plaza Nagusia Plaza, 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa

    Gipuzkoa