Topological Matter School 2019 (TMS19)
Azalpena
2019ko Materia Topologikoaren Eskolak sailkapen topologikoari, isolatzaile topologikoei, supereroaleei eta erdimetalei, Hall Kuantiko Osoaren eta Frakzionatuaren egoerei, anioei eta ordena topologikoari buruzko hitzaldiak bilduko ditu. Astebetez, eskolak gai zirraragarri horiei buruzko hitzaldi zabalak eskainiko ditu arlo esperimentalean zein teorikoan nabarmendu diren adituen eskutik. Honako gai hauek jorratuko dira:
- Sailkapen topologikoa.
- Kimika kuantiko topologikoa eta simetria adierazleak.
- Teknika esperimentalak, esaterako hazkuntza, garraio neurketak eta ARPES.
- Irismen handiko interakzio indartsuak, esaterako Hall Efektu Kuantiko Frakzionatua, konferentzia teorikoak eta esperimentu nagusiei buruzko hitzaldiak barne.
Eskolaren ostean aukerako ikastaro bat egongo da ikasleak Materia Kondentsatuaren Fisikaren arloko ikaskuntza automatikoaren arloan trebatzeko.
BATZORDE ANTOLATZAILEA:
- Maia García Vergniory, Ikerbasque Research Fellow at DIPC, Donostia-San Sebastian (chair).
- M. Reyes Calvo, Ikerbasque Research Fellow at CIC Nanogune, Donostia-San Sebastián.
- Fernando de Juan, Ikerbasque Research Fellow at DIPC, Donostia-San Sebastian (chair).
- Adolfo Grushin, Institut Néel , Grenoble, France.
- Barry Bradlyn, University of Illinois Urbana-Champaign, Urbana, USA.
- Erwan Bocquillon, CNRS Researcher at Laboratoire Pierre Aigrain, Paris, France.
Helburuak
Astebeteko iraupena duen ikastaro honen helburua ikertzaile gazteei, eta master eta graduko ikasleei zuzenduriko topaketa bat antolatzea da, parte hartzaileei materiaren egoera topologikoaren eremu berria aurkezteko, baita eginiko azken aurrerabideak ere.
Helburu nagusia arlo horren oinarrizko alderdiak eta alderdi aurreratuak estaltzea da, hain interesgarriak diren irismen handiko interakzio topologiko indartsuak barne.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
Kolaboratzaileak
Zuzendariak
Maia García Vergniory
Donostia International Physics Center
Fernando de Juan Sanz
Donostia International Physics Center
Matrikula prezioak
Fee Waiver | 2019-08-19 arte |
---|---|
0 EUR |
TMS2019 School + SATELLITE course | 2019-08-19 arte |
---|---|
550,00 EUR |
TMS2019 school only | 2019-08-19 arte |
---|---|
350,00 EUR |
Satellite Course only | 2019-08-19 arte |
---|---|
200,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia eta Donostia International Physics Center
Miraconcha pasealekua 48, 20007 Donostia/San Sebastián eta Manuel Lardizabal Ibilbidea, 4, 20018 Donostia/San Sebastián
Gipuzkoa