Tradegin: Tradiziozko dantza garaikidea egin 2016
Azalpena
Aiko taldeak hamar urte daramatza dantzaren transmisioaren eta gizarteratzearen inguruan ikertzen eta lanean. Denbora honetan, irakasbide berri propio bat ere sortu du taldeak, dantzazari eta dantzazaleen parte hartzea eta inplikazioa ardatz moduan izanda. Formen transmisiotik harago, dantzaren funtzio eta sustraiei erreparatuta (komunikazioa, harremana, partehartzea, gizarteratzea...), tradizioan eta bere transmisioan, sormenak eta sorkuntzak duten garrantzia azpimarratu nahi du ikastaro honek, eta horren inguruan inguruan diren hainbat esperientzi dantzari, dantzazale eta dantza maisuekin konpartitu. Dantza tradizionalean sormena hitza aipatzen delarik, ematen du eszenatokiko dantzei buruz ari garela. Hori horrela bada ere, sormena ez da bakarrik ikuskizunei begira isladatzen den prozesu bat, baizik eta tradizioen baitan eta dantzariaren baitan dagoen baliabide bat. Akademizazioak dantza nolabait estandarizatu duela esan daiteke, baina berez, egun ezagutzen ditugun plaza dantzetako moldeak seguraski askoz anitzagoak ziren edo izan zitezken, hain zuzen ere, dantzarien sormenaz baliatuz. Bi sormena mota hauek jorratu nahi ditugu: eszenatokietarako egina dagoena eta dantzari bakoitzak plazan jorratzen duena, bere dantzakera eda bide batez tradizioa bizirik mantenduz.
Programa
2016-06-24
“Tradizio garaikidea: Gelajauziak eta Gelajota“
- Jon Maya Sein Kukai Dantza Konpainia - Zuzendaria
Atsedena
“Bikoaren bidea: Porruak sukaldatzen“
- JOSU GARATE Garate Suinaga
AZKUNA ZENTROA (Alondegiko Atarian - Bilbon) BANDtzaldia (Bilboko Musika Banda eta AIKO taldea) DANTZALDI ERROMERIA
2016-06-25
“Miarritzeko espatadantza eta Miarritzeko Sokadantza“
- Claude Iruretagoyena Uralde Maritzuli Konpainia - Zuzendaria
Atsedena
“Lindy Hopen sistema“
- Jesús Teran Martínez
“Dantza jauziak sortzen / Dantza jauzietan sortzen“
- Patxi Laborda Larrea AIKO Taldea
Atsedena
“Tradizioan sortzen“
- Juan Antonio Urbeltz Navarro ARGIA - Ikerfolk
2016-06-26
“Hirukoaren bidea: mazurka eta baltsarekin sortzen“
- Sabin Bikandi Belandia AIKO Taldea
Atsedena
“Portugaleko balsas mandadas“
- Mercedes Prieto Martínez
Zuzendariak
Sabin Bikandi Belandia
AIKO Taldea kultur elkartea, Presidentea
Donostiako Kontserbatorioko goi-mailaren amaierako ohorezko saria eta Bilboko Kontserbatorioko ohorezko aipamena ganbera-musikan. Joxe Inazio Ansorenaren ikaslea; 1995ean Londresera joan zen graduatuondoko ikasketak amaitzera Sandrini Fundazioaren beka batekin. 1996an Etnomusikologiako Masterra amaitu zuen Goldsmiths’ Collegen. 2000n Doktore egin zen Filosofian Londresko Unibertsitatean, Berrizko (Bizkaia) danbolinteroa izan zen Alejandro Aldekoari buruzko doktoretza-tesiarekin, John Baily Doktorearen zuzendaritzapean. Irakasle aritu izan da zenbait ikastetxe, institutu, musika-eskola, kontserbatorio eta abarretan. Interprete moduan aipatzekoa da Axlor taldeko kide moduan egindako lana eta Bilboko Udal Bandako txistulari moduan egindako 1989az geroztik. Azken urteotan dantza tradizionaleko musika jotzen eta inprobisazioan espezializatu da. Estilo eta genero guztietako konposizioak eta moldaketak egin ditu.Txistulari aldizkariaren zuzendari izan zen 1992tik 1995era. MAX SARIA 2015.
Miren Gabantxo-Uriagereka (Bermeo, 1966). Irakasle eta ikertzaile iraunkorra (UPV/EHU). Kazetaria eta Komunikazioan Doktorea da UPV/EHUn. Interneten Garapenerako Masterra egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Zinegotzia da ere Bermeko Udalean. Campuseko Kultur Zuzendaria izanez EHUkultura programazioa egiteko eta (2008-2013) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Medialab proiektu teknologikoaren Dekanordea. EITBn kazetaria izan zen 90.eko hamarkadan. 1996an hilabetea egin zuen bi atunontzi izoztatzaileetan, Indiako Ozeanoan, Seychelles irlen inguruan, Hilario bere aitaren bizitza dokumentatzeko –Atlantiar eta Indiar Ozeanoetan tunaren arrantza industrialean aurrendaria izan baita bera-. Arrantzaleen artean bizitako esperientzia horren ondoren idatzi zuen “Atuneros congeladores, el cambio generacional y la transmisión del conocimiento tradicional” [Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía (25) : 33-36 (2003)].
Hizlariak
JOSU GARATE Garate Suinaga
Arkitekto dantzaria edo dantzari arkitektoa -eguraldiaren arabera- eta uzten didatenean musikaria Eibarko Kezka Dantza Taldean. Azkenengo urteetan dantza maisu nagusi, gaztetxo eta haurrentzako, behar den leku eta ordutan, molde tradizionaleko dantzetan. Argia Dantza Taldeko dantzaria J. A. Urbeltz antropologo eta folkloristaren gidaritzapean 1997a geroztik. Hamaika ikastarotan osotua dantza tradizionalaren errepertorioa batzutan zein dantza heziketaren pedagogia landuaz bestetan (Ikerfolk, Dantzan Ikasi, AIKO Taldea,…).
Claude Iruretagoyena Uralde
Patxi Laborda Larrea
Dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa. Ikuskizun ezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzen berreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da. Neguko folklorean berzitua, hainbat lanak euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta ihauterietaz egin ditu. Gaur egun Bilboko musika eskolako dantza maisu bezala aritzen da.
6 urte zituela murgildu zen dantza munduan, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere formazio nagusia. Bakarlari gisa, 1997 eta 2005 urteen artean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko Aurreskulari Txapelduna.1999 eta 2001 urteetan artean LAXOK taldeko partaide izan zen, eta proiektu horren ondotik, 2002. urtean, KUKAI Konpainia sortu zuen. Kukai Dantza Konpainian dantzari, koreografo eta zuzendari lanak betetzen ditu orduz geroztik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz. Bertan artista ugarirekin elkarlanean jarduten da. Hezitzaile gisa, 1997. urteaz geroztik Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da, eta Ereintza Dantza Taldean ere eskolak ematen ditu. Horren gain, hainbat tailer koreografiko eskaini ditu Euskal Herrian zein atzerriko jaialdi eta hirietan. Era berean, dantzaren sentsibilizaziorako hainbat proiektu zuzentzen ditu. Errenterian, Kukai Konpainiak eta Udalak kudeatzen duten egitarauaren arduraduna da.
Mercedes Prieto Martínez
Jesús Teran Martínez
Juan Antonio Urbeltz Navarro
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2016-05-31 arte | 2016-06-24 arte |
---|---|---|
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
0 EUR | - | |
- | 40,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia