Transdiziplinaritaterako bidean: Kriminologiaren Euskal Institutuak 40 urte

Transdiziplinaritaterako bidean: Kriminologiaren Euskal Institutuak 40 urte

Eka. 17 - 05. Uzt, 2019 Kod. J19-19

Azalpena

Kriminologiaren Euskal Institutua Antonio Beristainek sortu zuen 1976. urtean, eta aitortza formala 1978an lortu zuen. Ikuspegi juridikoa delituari lotutako arazoei ekiteko ikuspegi nagusia zen garai haietan, IVAC-KREIk konpromiso bat hartu zuen plataforma bat sortzeko, non elkartu eta elkarreraginean arituko baitziren krimenari, kriminalitateari, delinkuenteari eta haren biktimei buruz askotariko diziplinatatik etorritako ezagutzak.

Kriminologiako ikasketek erabateko onarpen ofiziala ez izatearen ondorioz, ia hiru hamarkadetan, ahalegin handia egin behar izan zen prestakuntza emateko eta kriminologiari nahiz biktimologiari buruzko ezagutzak jardunaldi, topaketa eta hitzaldien bidez hedatzeko, profesionalen artean ez ezik, gizarte osoan ere.

Erakusketa honen bidez, IVAC/KREIren esker ona adierazi nahi diogu gizarteari, eta hainbat galdera partekatu nahi ditugu harekin. Azken lau hamarkadatan galdera horietara hurbiltzen saiatu gara, erantzun aukera ugari planteatuta, zeinak irekiak egon baitira beti etorkizuneko belaunaldientzat ezagutza berriak jasotzeari begira. Gizarte arazoei lotutako gaiez ari gara, eta horiek ulertzeko, haien eraginpean dauden taldeak aintzat hartu nahi izan ditugu beti, ez aztergai gisa, subjektu gisa baizik, ikerketa aplikatuen esparruan, elkarlanean eta eragin neurgarria bilatuta, batzuetan epe ertain eta luzera.

IVAC/KREI aitzindaria izan da arlo askotan, eta erakusketa honetarako aukeratu dugun formatuaren bidez, eskuartean ditugun gaiak gizartearentzat garrantzitsuak direla eta eztabaidarako irekita daudela adierazi nahi dugu. Horregatik, laguntzaile gisa, hainbat giza irudi jartzea erabaki dugu, elkarrizketa patxadatsu eta zientifiko batera gonbidatzen gaituztenak, gure institutuaren historia eratzen duten hainbat gai ardatz hartuta. Ibilbide sigi-sagatsu baten barrena, gogoeta bat egin nahi dugu zuekin batera Kriminologiaren inguruan: zer den (eta zer ez), zertarako balio duen, zergatik behar dira diziplina asko arazoei ekiteko, zer egiteko du IVAC/KREIk, zer ekarpen egiten ditu ikergaietan, irakaskuntzan eta aholkularitzan, zer atal dituen, zer argitalpen dituen, eta zein diren haren mugarri nagusiak. Denboraren lerro batekin batera, irudien aukeraketa bat egingo dugu, eta horien bidez IVAC/KREIren historia laburra partekatu nahi dugu; historia bat, aurrera doana eta gizarteari eta, bereziki, gizarte bazterkeria eta sufrimendu bidegabea jasan duten pertsonei esker gertatu dena, haiengandik beti ikasi dugulako. Amaitzeko, liburu ireki bat eskaintzen dugu etorkizuneko lan lerroak proposatzeko, 40 urte ezer gutxi baitira eskuartean ditugun erronkei ekiteko. Hain zuzen, erantzun errazak, itxiak eta ulergaitzak eskaini beharrean, galderak elkarrekin eta zorroztasunez egiten jarraitzeak gure jarduera pasioz egitera bultzatzen gaitu: irudimena lantzea, paradigmei aurre eginez, diziplinen barruan eta artean.

Irakurri gehiago

Helburuak

-

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa