Transformation, Adaptation and Mitigation for a 1.5 degree Global Warming

Transformation, Adaptation and Mitigation for a 1.5 degree Global Warming

Uzt. 08 - 10. Uzt, 2019 Kod. M04-19

Azalpena

Aurten 2010eko uztailean hasi zen BC3-UPV/EHU Summer School on Climate Change delakoaren 10. edizioa egingo dugu. Lehenengo aldi hartan nazioarteko komunitatea Kyotoko Protokoloaren oinordeko izango zen akordio baten bila zebilen, 2009an proposaturiko Kopenhageko akordio ez loteslearen ostean. Ordutik, Udako Eskolak gai sorta zabala estali du, diziplina arteko ikuspegi batetik, eta hurbiletik jarraitu die klima aldaketari buruzko nazioarteko negoziazioei. Duela bi urteko Udako Eskola azkenik Parisko Akordioa ekarri zuen nazioarteko politiken formulazioan gertaturiko paradigma aldaketaren atzean zeuden faktoreetan zentratu zen. Orduan, AEBetako gobernuak akordioa atzera botatzeko hartutako erabakiak “ziurgabetasun klima” bat sortu zuen, eta hura izan zen iazko edizioaren gai nagusia. Aurten pizgarri bat du eztabaidak, Nazio Batuen Erakundeko Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen (IPCC) txosten historikoa, 2018ko urrian argitaratua, zeinetan argi geratzen den ezinbestekoa dela hurrengo 12 urteetan premiazko neurriak hartzea planetaren berotzeari gehienez 1,5ºC-tan eusteko, ingurumen ondorio eta ondorio ekonomiko katastrofikoak saiheste aldera.

Azken urteetan gero eta argiago ikusi dugu ekoizpen eta kontsumo eredu eta politiken ondorioz munduko ekonomia planetaren muga ekologiko kritikoak zeharkatzen ari dela, eta gizarte, ekonomia eta erakunde trantsizio garrantzitsuak gauzatu beharko direla. Berotzeari heltzeko aldaketa bizkor eta funtsezko baten gero eta behar handiagoak eraldatze kontzeptua jarri du mahai gainean. Erronkaren eskala itzelak Trantsizio handia eta Eraldaketa handia bezalako terminoak sorrarazi ditu, baina gizarte eragile biziki anitzek ez dute oraindik aldaketa horiek ekarriko eta eskatuko dutena ulertzeko modu bakar bat partekatzen. Hala, Udako Eskolaren lehenengo egunak gure pentsaera zabaltzen eta trantsizioei zein pertsonak bizi diren modua eraberritzeak eta klima egonkortzen laguntzeak berekin dakarrenari buruzko elkarrizketa abiarazten lagunduko du.

Nazioarteko komunitate zientifikoak azken urteetan ikasi duen lezioetako beste bat da arreta berezia jarri behar zaiela klima aldaketak hirietan dituen ondorioei, baita arintze eta egokitze arloan planteatzen dituzten erronka eta aukerei ere. Adostasuna hain da zabala arlo horretan, ikuspegi berezi hori IPCCren VI. Ebaluazio txosteneko prozesu guztietan egongo dela, eta klima aldaketari eta hiriei buruzko txosten berezi bat txertatuko dela VII. ebaluazio txostenean (2023-2028). Hala, Udako Eskolaren bigarren jardunaldiak hirietako egokitze estrategiei helduko die.

Azkenik, Udako Eskolaren hirugarren eta azken eguna arintzeko tresnen aukeraketan, eta arintzeko politika azeleratuen diseinuan eta aplikazioan zentratuko da, betiere helburua munduko tenperaturaren igoera 1,5 ºC-ra mugatzeko helburuz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Klimaren egonkortzeak berekin dakarren erronka ulertzea diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Basque Centre for Climate Change- Klima Aldaketa Aztergai (BC3)
  • BBK Fundazioa

Zuzendariak

Alberto Ansuategi Cobo

UPV/EHU, Departamento de Fundamentos de Análisis Económico I

Alberto Ansuategi is Doctor of Philosophy (PhD) in Environmental Economics from the University of York (Department of Environmental Economics and Environmental Management). Currently he is a member of the Institute of Public Economics and Associate Professor in the Department of Economic Analysis I, UPV / EHU and Director of the Low Carbon Programme, joint research initiative between the UPV / EHU and the Basque Centre for Climate Change (BC3) and sponsored by the Repsol Foundation. His main research and publications in international journals include contributions to the analysis of the relationship between economic growth and environmental quality, management of fisheries resources and the use of economic instruments to promote energy efficiency and tackling climate change. As for his participation in research projects and networks at European level on issues related to marine economy it should highlighted his participation in the ELME project between 2012 and 2014.

Ibon Galarraga Gallastegui

BC3, Basque Centre for Climate Change, Senior Researcher

BC3 Basque Centre for Climate Change Ph.D. in Economics (Environmental Economics) from the University of Bath (UK), M.A. Economics at the University of Essex (UK) and B.A. Economics (speciality of International Economics and Development) at the University of Basque Country. He has worked as an environmental consultant for many years for both public and private clients such as the World Bank, the Department for International Development of the British Government or the Basque Government. He was co-founder of a consultancy company. Ibon taught microeconomics and macroeconomics at the University of Bath and Economic Policy at the University of Deusto.

Matrikula prezioak

Matrikula2019-06-15 arte2019-07-05 arte
95,00 EUR125,00 EUR
0 EUR0 EUR
0 EUR0 EUR
0 EUR0 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia