Unitate didaktiko digitalak: oinarriak, diseinua eta ebaluazioa
Azalpena
Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea da ikastaro honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako didaktikoak, diseinua egiteko; gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.
Helburuak
Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.
Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.
Unitate didaktiko digitalak diseinatzeko eta ebaluatzeko autonomia garatzea.
Lankidetzan aritzea eta ikastea baloratzea.
Programa
2018-07-16
Aurkezpena eta sarrera
Atsedena
“Unitate didaktiko digitalen diseinua“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
Sintesia
2018-07-17
“Unitate didaktiko digitalen prestaketa I“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
“Unitate didaktiko digitalen prestaketa II“
- Izaro Arbizu Aseginolatza IKT on hezkuntza-aholkularitza - Aholkulari pedagogikoa
Atsedena
“Unitate didaktiko digitalen prestaketa III“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
Sintesia
2018-07-18
“Unitate didaktiko digitalen ebaluazio-prestaketa“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
“Unitate didaktiko digitalen aurkezpena eta ebaluazioa I“
- Izaro Arbizu Aseginolatza IKt on hezkuntza-aholkularitza - Aholkulari pedagogikoa
Atsedena
“Unitate didaktiko digitalen aurkezpena eta ebaluazioa II“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
Sintesia
Zuzendariak
Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua (2004), IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012), eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea (2017): Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA) eta Erakundearen Ikas-Alorra (EIA) dira bere ikerlerroak. Hainbat zereginetan ibili izan da: irakasle, aholkulari, editore, ikasmaterial-egile... baina teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea, eta zeregin guztietan ardatz horri eusten saiatzen da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, KoLaborategiko kidea. Gainera, UEUk eta EHUk eskaintzen duten HEZikt graduondokoan irakaslea, koordinatzailea eta Batzorde Akademikoko kidea da.
Hizlariak
Izaro Arbizu Aseginolatza
Aplikazio informatiko garatzailea (2005), HTML5 eta CSS3-n aditua (2014), Lehen hezkuntzako irakasle graduatua (2015). Lan munduan hainbat lanetan ibilia da: administrazio- eta hezkuntza-lanetan aritu da. Hezkuntzarekin zerikusia dutenen artean, dinamizatzailea eta irakaslea izandakoa da. IKTek hezkuntzarengan duten eragin positiboan sinisten du, eta horiek hezkuntzan nola integratu ikertzen ari da, irakasleei formazio egokia eskaintzeko.
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2018-03-01 arte | 2018-05-31 arte | 2018-07-16 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 81,00 EUR | 95,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | 62,00 EUR | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa