Unitate didaktiko digitalak: oinarriak, diseinua eta ebaluazioa
Azalpena
Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea da ikastaro honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako didaktikoak, diseinua egiteko; gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.
Helburuak
Konpetentzia digitalak ikas - eta irakas - prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.
Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.
Unitate didaktiko digitalak diseinatzeko eta ebaluatzeko autonomia garatzea.
Lankidetzan aritzea eta ikastea baloratzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2019-07-15
Dokumentazio banaketa
“Dokumentazio banaketa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
“Unitate didaktiko digitalen oinarri tekno-pedagogikoak“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on Hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
“Unitate didaktiko digitalen diseinua“
- Izaro Arbizu Aseginolatza IKT on Hezkuntza-aholkularitza - Aholkularia
Atsedena
“Tresna digitalak lantzeko txokoak (birakariak)“
- Izaro Arbizu Aseginolatza IKT on Hezkuntza-aholkularitza - Aholkularia
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
- Txomin Bujanda Bujanda IKT on Hezkuntza-aholkularitza - Aholkularia
- Irati Elorriaga Garmendia IKT on Hezkuntza-aholkularitza - Aholkularia
Sintesia
2019-07-16
Sintesia
“Tresnen erreferentzien bilduma“
- Izaro Arbizu Aseginolatza IKT on hezkuntza-aholkularitza - Aholkularia
“Diseinua eta materiala sortzea“
- Izaro Arbizu Aseginolatza IKT on hezkuntza-aholkularitza - Aholkularia
- Amaia Arroyo Sagasta
Atsedena
“Aurkezpena prestatu“
- Amaia Arroyo Sagasta
- Izaro Arbizu Aseginolatza
“Unitate didaktiko digitalen aurkezpena eta ebaluazioa“
- Amaia Arroyo Sagasta IKT on Hezkuntza-aholkularitza - Arduradun pedagogikoa
Sintesia
Zuzendariak
Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua (2004), IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012), eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea (2017): Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA) eta Erakundearen Ikas-Alorra (EIA) dira bere ikerlerroak. Hainbat zereginetan ibili izan da: irakasle, aholkulari, editore, ikasmaterial-egile... baina teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea, eta zeregin guztietan ardatz horri eusten saiatzen da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, KoLaborategiko kidea. Gainera, UEUk eta EHUk eskaintzen duten HEZikt graduondokoan irakaslea, koordinatzailea eta Batzorde Akademikoko kidea da.
Hizlariak
Izaro Arbizu Aseginolatza
Aplikazio informatiko garatzailea (2005), HTML5 eta CSS3-n aditua (2014), Lehen hezkuntzako irakasle graduatua (2015). Lan munduan hainbat lanetan ibilia da: administrazio- eta hezkuntza-lanetan aritu da. Hezkuntzarekin zerikusia dutenen artean, dinamizatzailea eta irakaslea izandakoa da. IKTek hezkuntzarengan duten eragin positiboan sinisten du, eta horiek hezkuntzan nola integratu ikertzen ari da, irakasleei formazio egokia eskaintzeko.
Txomin Bujanda Bujanda
IKT on Hezkuntza Aholkularitza
Lehen Hezkuntza, Heziketa Fisikoan graduatua (EHU, 2014). Hainbat ikastetxetan irakasle izanik, ikasten eta ikertzen jarraitu nahi zuenez, Berrikuntza didaktiko-metodologiko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan masterra ikasi zuen (MU, 2018). Kirolaria eta kirolzalea da. Azken bi ikasturteetan Eskola Kiroleko entrenatzaileen formatzaile izan zen Lizardi Institutuan Hauspoa proiektuaren baitan. IKTak eta hezkuntza beti izan dira bere pasioa, eta hori da formakuntza saioen bitartez irakaslegoari transmititzen saiatzen dena. Egun IKT on-en aholkularia da.
Irati Elorriaga Garmendia
Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntzan graduatua (MU, 2016). Hainbat ikastetxetan ingelerako irakasle izanik, ikasle guztiei erantzuna eman nahian, Hezkuntza Berezia ikasi zuen (CJC, 2017). Metodologia berritzaileen inguruan ikertzen eta ikasten eman ditu azken bi urteak. IKTak eta hezkuntza dira bere interesgune eta pasio handienak, eta formakuntza saioen bitartez hori transmititu nahi izaten dio irakaslegoari. Egun, aholkularia da IKT on-en.
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2019-05-31 arte | 2019-07-15 arte |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
35,00 EUR | 46,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa