Violencia filio-parental: prevención e intervención desde una mirada ecosistémica
Azalpena
Uda ikastaro honetan dinamika praktikoak erabiliko ditugu, parte-hartzaileek, hezkuntzako eta osasuneko profesionalek, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria balioesteko eta esku hartzeko tresnak garatu ahal izan ditzaten. Fenomenoa prebenitzeko eta tratatzeko estrategiak aztertuko ditugu..
Amigó Fundazioak 1996tik haurtzaro eta nerabezarora zuzentzen ditu bere ahalegin guztiak, etapa horietako esparru guztietan. Uda ikastaro hau aukera ona da seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria kasuetan Fundazioak erabiltzen duen metodologia eta baliabideak ikasteko.
Helburuak
Parte-hartzaileak seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeriaz sentsibilizatzea; izan ere, familia askok ez dute beti laguntza eskatzeko biderik aurkitzen.
Parte-hartzaileei seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria-kasuak identifikatzen irakastea, gertatzen ari direnean (tratatzeko helburuarekin), baita arazoa sortu baino lehen ere (aurre-hartzeko helburuarekin).
Parte-hartzaileei seme-alaben eta gurasoen arteko indarkerian esku hartzeko tresnak ematea, ikuspegi ekosistemiko batetik.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Uda Ikastaroak asmo praktiko nabarmena du. Hasiera batean, ereduaren esparru teorikoa eskainiko dugu, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria balioesteko eta esku-hartzeko hainbat tresnarekin batera. Ondoren, kasu praktikoei erreparatuko diegu, parte-hartzaileek taldekako eztabaidaren bidez, beren jarduteko modua diseinatu ahal izan dezaten aurkezten zaien egoeraren aurrean.
Lankidetza
Programa
2024-07-03
Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jon Zabal Larrea | Fundación Amigó - Psicólogo
“Conceptos claves para entender la violencia filio-parental “
Acompañado de un debate entre los participantes.
- Inés Gabriela Pinto Botelho | Fundación Amigó - Directora Fundación en Euskadi
“Identificación de la violencia filio-parental, factores que intervienen en el diagnóstico y la prevención“
Acompañado de un ejercicio práctico sobre la comunicación a/de las familias víctimas de VFP
- Nancy Juape Chamaya | Fundación Amigó - Psicóloga
Atsedena
“Herramientas para el tratamiento de la violencia filio-parental“
- Nancy Juape Chamaya | Fundación Amigó - Psicóloga
- Inés Gabriela Pinto Botelho | Fundación Amigó - Directora Fundación en Euskadi
- Jon Zabal Larrea | Fundación Amigó - Psicólogo
Caso práctico a trabajar por grupos.
Itxiera
- Jon Zabal Larrea | Fundación Amigó - Psicólogo
Zuzendariak
Jon Zabal Larrea
Fundación Amigó
Hizlariak
Nancy Juape Chamaya
Inés Gabriela Pinto Botelho
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-05-31 arte | 2024-07-03 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 0 EUR | |
- | 11,75 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago