XV. eta XVI. mendeen arteko trantsizioa Bizkaian. Politika, lurraldea eta eguneroko bizitza Gernikan eta Bermeon

Uzt. 13 - 14. Uzt, 2023 Kod. F02-23

Azalpena

XV. eta XVI. mendeen artean, botereak Europako monarkietan zentralizatzeko prozesu konplexu bat gertatu zen, eta, horren emaitza gisa, gaur egun estatuak deitzen ditugunak sortu ziren. Eta lurralde ezberdinetako estrategia politikoek aldaketa horietara egokitu behar izan zuten. Bizkaian, Foru Zaharra (1452) eta Foru Eraberritu edo Berria (1526) landu eta onartu ziren. Jaurerriak bere botereak formalizatzen ditu. Kaparetasun unibertsalaren unea da. Lurraldean, bandoen arteko borrokaren garaia amaitzen da eta leinuek beren lekua eta zentzua birdefinitzen dituzte. Udako ikastaro honetan, Bizkaiko lurraldeak Europan sortzen ari zen errealitate politiko berri horren aurrean nola erreakzionatu zuen eta birkokatu zen aztertu nahi dugu.

Hiribilduetan beste prozesu sozial eta ekonomiko batzuk bizi izan zituzten, eta horiek ere unean uneko bereizgarriak izan ziren, noski. Eraldaketak merkataritzara, garraiora, arrantzara eta hezkuntzara hedatu ziren, eta Bermeo eta Gernika, adibidez, eskualdeko bi polo nagusi bihurtu, baina bakoitza bere errealitate sozioekonomiko desberdinarekin eta elementu komunekin, aldi berean. Zalantzarik gabe, orduko une garrantzitsuenetako bat 1504ko Bermeoko sutea izan zen, botere-aldaketa eragin zuen-eta horrek eskualdean.

Ikastaro honek, iaz Ertzilatarren familia bere testuinguru historikoan aztertu zuen Uda Ikastaroaren jarraipen gisa, lurraldearen foru-nortasunaren garrantzia -‑politikoa, soziala, kulturala-‑ aztertuko du. Eta aldi berean, ondare historikoaren hedapenari eta hezkuntzari buruz hausnartuko du, gizarte osoan balioaren eta iraunkortasunaren kontzientzia sortzeko elementu bereizgarri gisa. Testuinguru horretan, ondare historikoa funtsezko hezkuntza-baliabidetzat hartzen dugu, izan ere ondare hori osatzen duten ondasunak gure aurreko jarduera baten emaitza direla uste baitugu. Gainera, aberastasun bat dute, denboraren joana orainetik berreraikitzeko eta egituratzeko ez ezik, zientzia eta ezagutza historikorako baliabide gisa ere balio digutelako. Testuinguru horretan, ikastaroa eskualdeko hiru egoitza enblematikotan egingo da: Batzar Etxean, Gernikako Euskal Herria Museoan eta Bermeoko Arrantzaleen Museoan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Nola erreakzionatu zuen eta birkokatu zen Bizkaiko lurraldea Europan sortzen ari zen errealitate politiko berri horren aurrean? Nola bizi izan zen une hori Gernikan eta Bermeon?.

Zein neurritan da beharrezkoa ondare historikoa hedatzea tokiko eta eskualdeko historia ezagutarazteko?.

Nola eraman daiteke eskolako hezkuntzara eskualdeko historia eta ondarea? Eta inguruko museoetara?.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

  • Ayuntamiento de Bermeo / Bermeoko Udala
  • Bizkaikoa
  • Bizkaiko Batzar Nagusiak

Programa

2023-07-13

08:45 - 09:00

Registro / Erregistroa (en la Casa de Juntas de Gernika / Gernikako Batzar Etxean)

09:00 - 09:40

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor
  • Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto - Profesor
  • Eva Ferreira | UPV/EHU - Rectora
  • Ana Otadui | Juntas Generales de Bizkaia - Presidenta
09:40 - 09:55

“Presentación académica del curso“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor
  • Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto - Profesor
09:55 - 10:15

“Acto de entrega del libro FUENTES DEL DERECHO HISTÓRICO DE BIZKAIA (BOE, 2021) a la Casa de Juntas. Entrega el ejemplar: “

  • Gregorio Javier Monreal Cia | UPV/EHU - Catedrático
 

“Palabras de contextualización:“

  • Josu Erkoreka | Gobierno Vasco - Vicelehendakari
 

“Preside el acto, agradece y cierra:“

  • Ana Otadui | Juntas Generales de Bizkaia - Presidenta
10:30 - 11:15

“Contexto histórico y social en la transición entre el XV y XVI en Bizkaia“

  • José Ángel Achón Insausti | Universidad de Deusto - Catedrático
11:30 - 12:15

“Entre el Fuero Viejo y el Fuero Nuevo. Fuentes del Derecho Histórico de Bizkaia“

  • Gregorio Javier Monreal Cia | UPV/EHU - Catedrático
12:30 - 13:00

Atsedena

13:15 - 14:00

“Linajes y casas: del hierro y la lana al mundo “

  • Elena Llorente Arribas | UPV/EHU - Profesora
 

//

 

Sesión de tarde en el Museo Euskal Herria (Gernika) / Arratsaldeko saioa Euskal Herria Museoan (Gernika)

17:30 - 19:00

Mahai ingurua: “Gernika Foral - Gernika Rural“

  • Leire Irazabal Basabe | Euskal Herria Museoa de Gernika-Lumo - Directora
  • José Ángel Etxaniz Ortúñez | Gernikazarra - Historiador
  • Alberto Zarrabeitia Bengoa | Gernikazarra - Historiador
19:00 - 19:30

“Visita guiada al Museo Euskal Herria“

  • Leire Irazabal Basabe | Euskal Herria Museoa de Gernika-Lumo - Directora

2023-07-14

 

En el Museo del Pescador (Bermeo) / Arrantzaleen Museoan (Bermeo)

09:00 - 09:30

“Presentación del libro: Los Ercilla como paradigma de una época“

    Acto presidido por:

    • Nadia Nemeh | Ayuntamiento de Bermeo - Alcaldesa
    • Aixa Gaztelu Argintxona | Arrantzaleen Museoa - Directora
    • Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto - Profesor
    • Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor titular
    09:45 - 10:30

    “La mujer bermeana: motor histórico de un pueblo“

    • Amaia Apraiz Sahagún | Ikusmira ondarea - Consultora
    10:45 - 11:30

    “Bermeo XV eta XVI. mendeetan “

    • Bittor Uriarte Anasagasti | Instituto de Bermeo - Profesor
    11:45 - 12:15

    Atsedena

    12:30 - 13:15

    “De los franciscanos a la cámara del emperador: una cuadrilla que llegó lejos“

    • Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto - Profesor
    13:30 - 14:00

    Sintesia

    17:00 - 19:00

    “Visita guiada: Patrimonio monumental de la Villa de Bermeo: entre el gótico y el renacimiento“

    • Jesús Muñiz Petralanda
    • Asier Romero Andonegui | UPV/EHU - Profesor

    Zuzendariak

    Asier Romero Andonegui

    UPV/EHU

    Hispaniar filologian lizentziaduna (1997) eta doktorea (2005) Deustuko Unibertsitatean. UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatearen irakaslea 2006tik. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea (2011-2013); Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren sailako koordinatzailea (2016-2018). Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa, 2018az geroztik. EUDIA ikerketa-taldea zuzentzen du, talde egonkorra aitortua euskal unibertsitate sisteman, 1 doktorego tesiaren zuzendari izan da. Gainera, 34 GRAL eta 17 MALeko zuzendu ditut. Irakasle bisitari izan da Central Unibertsitatean (Txilen). 8 ikerketa proiektuan aritu da, horietatik 2etan ikertzaile nagusi gisa. Egilekide argitalpen ugaritan: 75 artikulu zientifiko, 8 liburu eta 18 liburu kapitulu. 50 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 (ikerkuntza) eta 1 (transferentzia) seiurteko ditu. Bikain ziurtagiria DOCENTIAZ jaso du.

    Mikel Mancisidor de la Fuente

    Universidad de Deusto

    Mikel Mancisidor Zuzenbidean lizentziatua da, eta Nazioarteko Harremanetan eta Diplomazian doktorea. NBEko DESC Batzordeko Zientzia eta Giza Eskubideei buruzko Iruzkin Orokorraren errelatore izan da (batzorde horretako kide da 2013tik). Nazioarteko Zuzenbideko eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea izan da Deustun, American Universityn eta René Cassin Institutuan. 2013ko Eskubideen Urrezko Domina eta 202ko Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxa Humanitate Saria ditu.

    Hizlariak

    José Ángel Achón Insausti

    Deustuko Unibertsitateko katedraduna da, eta graduko, graduondoko eta doktoretzako hainbat irakasgai eman ditu, batez ere Ideien eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historiaren arloan. Era berean, ardura akademikoko hainbat kargu bete ditu erakunde berean: historia Saileko zuzendaria (1998-2003), Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa (2003-2012) eta Fakultate bereko dekanordea (2015-2020). Bere ikerketa-lana ehundik gora ekarpen zientifikotan gauzatu da, hainbat formatutan, 13 libururen egiletza, egilekidetza edo argitalpena eta 51 liburu-kapituluren edo aldizkari-artikuluren argitalpena nabarmenduz. Era berean, 51 Kongresu eta Ikerketa Mintegitan parte hartu du, eta artikulu eta monografien ebaluazioak egin ditu hainbat argitaletxe eta aldizkarirentzat.

    Amaia Apraiz Sahagún

    Ikusmira Ondarea

    Amaia Apraiz Sahagún Artearen Historian doktorea da, eta kontsultore independente gisa lan egiten du kultura-ondarean, Ikusmira Ondarea enpresaren barruan. Bere ibilbide profesionalean ikerketa-, balioespen-, hedapen- eta interpretazio-lanak egiten ditu. Bere ustez, gizonentzat eta emakumeentzat etorkizun berdinagoa lortzeko ezinbestekoa da emakumeek kultura-ondareari egiten dizkioten ekarpenak ezagutzea eta zabaltzea, eta hori lortzeko aktiboki lan egiten du. 2015etik 2019ra bitartean, Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien edukiak koordinatu zituen, eta nabarmentzekoa da 2018ko edizioa («Patrimonio, herencia de mujer»), emakumeek ondare komunari egindako ekarpenak zabaltzeari buruzkoa. Gaur egun Women 's Legacy programaren edukien arduraduna da, eta Europa osoko profesionalekin lan egiten du kultura-ondarearen interpretazioan genero-ikuspegiarekin aurrera egiteko. Gainera, ondare garaikidean eta paisaia kulturaletan esperientzia du.

    Josu Erkoreka

    José Ángel Etxaniz Ortúñez

    Txato Etxaniz erreferentziazko euskal historialaria da Busturialdea-Urdaibai eskualdean XX. mendearen hasieratik Gernika bonbardatu zen arte izandako gertakarietan. Gernika-Lumoko industrializazioa eta bertan parte hartu zuten familia ekintzaileak aztertzen ditu. 1937an Gernikako bonbardaketaren inguruko gertakarien aholkularitzan erreferentziazko figura da, eta bere lana oso garrantzitsua da bere ikerketarako. Gernikazarra Historia Taldea elkarteko kidea da, eta testuinguru horretan burutu ditu bere ikerketa historiko gehienak. Historia Garaikidearen Elkarteko kide ere bada.

    Aixa Gaztelu Argintxona

    Leire Irazabal Basabe

    BizkaiKOA

    Leire Irazabal Basabe (Gernika-Lumo 1975) Artearen Historian lizentziatua (UPV-EHU); Museoetan masterra: Hezkuntza eta Komunikazioa (Zaragozako Unibertsitatea). Sopuertako Enkarterrietako Museoko hezkuntza eta komunikazio saileko arduraduna (2003-2006); Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoko teknikaria (2006-2018) eta Bermeoko Arrantzaleen Museoko teknikaria (2014-2018), bi museoetako hezkuntza eta komunikazio arloko arduraduna izanik. Komunikazio arloko teknikaria BizkaiKOAn (2019-2021). Gaur egun Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoko zuzendari teknikoa da.

    Elena Llorente Arribas

    Historian lizentziatua eta gizarte-historiako masterra, 2014 eta 2019ko maiatza bitartean historia modernoko doktoretza egin du, Euskal Herriko Unibertsitateak José María Imízcozen babespean kontratatua. 2014tik, J. M. Imízcozek zuzendutako ikerketa-taldeko kidea da, eta Ministerioak taldeari emandako proiektuetan parte hartu du. Horrez gain, Euskal Unibertsitate Sistemako Gizartea, Boterea eta Kultura ikerketa-taldeko kidea da, XIV. eta XVIII. mendeetan. Orain arte, haren ikerketa-ildoak gizarte-mugikortasunarekin eta merkataritza-oinarriko oligarkien eraikuntzarekin lotuta egon dira Euskadin, XVI. eta XVII. mendeen artean.

    Gregorio Javier Monreal Cia

    particular

    Gregorio Monreal Zia (Etaiu, 1942). Zuzenbidean lizentziaduna eta Ekonomian diplomaduna, Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbidean doktore, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Unibertsitate ugaritan izan da irakasle: Deustuko Unibertsitatean (1967-1968/1971-1972); Valladolideko Unibertsitatean (1972-1976); Extremadurako Unibertsitatean (1976-1977); Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1977-1978); Euskal Herriko Unibertsitatean (1978-1995), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 1995etik. Visiting scholar, Renoko eta Berkeleyko unibertsitateetan (1985-1986). Eusko Ikaskuntzako presidentea (1992-1996); Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkariaren, RIEV, zuzendaria (1997-2005); Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa, 2003tik. EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde (1979-1980); aipatu unibertsitateko errektore (1981-1984/1984-1985). Baditu eginak berrogeita hamar bat argitalpen: Euskal Herriko iturri eta erakunde historiko-juridikoez; foraltasunaren krisiaz; euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historiaz, eta unibertsitate-erakundearen iraganeko eta oraingo arazoez, Euskal Herrian bereziki. Monreal jauna Euskadi Saria (2013).

    Jesús Muñiz Petralanda

    Facultad de Letras

    Jesús Muñiz Petralanda (Galdakao, 1965). Licenciado en Historia del arte (Salamanca. 1988) y Diplomado en Gestión del Patrimonio (Deusto, 1999). Fue Conservador del Museo de Arte Sacro de Bilbao entre 2002 y 2013. Su atención como investigador se ha centrado en el estudio del arte mueble de la Baja Edad Media en el País Vasco. Es autor de diversos libros al respecto: el Legado de Flandes (escultura tardogotica en Bizkaia), imágenes del Arcángel San Miguel en Bizkaia, El arte en la cruz (sobre los cruceros de Elorrio), San Martín de Arrieta, El retablo recuperado y algunas monografias sobre la Basílica de Begoña, la Parroquia de San Miguel de Basauri o el Patrimonio religioso de la villa de Lekeitio o el Casco Viejo de Bilbao, entre otros, además de dos páginas web sobre Retablos Flamencos esculpidos en España y Retablos Tardogoticos en Euskadi. Actualmente culmina su tesis doctoral sobre El retablo Tardogotico esculpido en el País Vasco Atlántico, que será defendida este próximo otoño.

    Nadia Nemeh

    Ana Otadui

    Bittor Uriarte Anasagasti

    Historia eta Geografian lizentziatua. Bermeoko institutuan Historiako irakasle zen eta urte batzuetan zuzendaritza karguak izan zituen. Elkar lanean, Bermeoko udal artxiboa aztertu eta antolatzen ibilia. Argitalpen artean hauek azpimarra daitezke: elkar lanean, Bermeoko udal artxiboaren indizea (Bermeoko udala, 1982); elkar lanean, Bermeo eta Mundaka (2006); Irune Allikarekin, Bermeoko toponimia (Bermeoko udala, 2007); elkar lanean, Rober Garayen Canterburyko paperen misterioa komikia (2012); Euskal Herriaren Historia (sarean eskuragarri) (2017); Fernando Hierro eta A. Astuirekin, Bermeoko Historia iruditan (argitaratu gabe). Gainera, Bermeoko historiari buruzko zenbait hitzaldi eman ditut.

    Alberto Zarrabeitia Bengoa

    Gernikazarra Historia Taldeko kidea.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-07-13 arte
    10,00 EUR

    Kokalekua

    Gernikako Batzar Etxea

    Allende Salazar Kalea, s/n, 48300 Gernika-Lumo

    Bizkaia

    43°18′47″N,2°40′47″O

    Gernikako Batzar Etxea

    Allende Salazar Kalea, s/n, 48300 Gernika-Lumo

    Bizkaia

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza