Zinema Ipar Euskal Herrian. Urrats bat aurrera?
Ikastaroko hizkuntza ofizialak euskara eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua eskuragarri izango da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitzeko.
Azalpena
Ikastaro honen helburu nagusia Ipar Euskal Herrian zinemagintzaren alorrean lan egiten duten eragile nagusiak elkartu eta hurrengo urteetan sektorea pizteko aukera eta erronka nagusiei buruzko gogoeta partekatua egitea da. Eragile hauek, sektoreko profesionalak (zinemagileak, ekoiztetxeak, zinema-gelak), Iparraldeko instituzioak eta unibertsitatea dira. Azken urteotan aurrerapen handiak izan dira Ipar Euskal Herrian zinemaren eremuan: historian lehen aldiz, lurraldean ekoiztetxeak sortu dira, zinemagile gazte belaunaldi bat agertu da, eta sektorea egituratzeko bidean jarri da. Dinamika horrez oharturik eta Hegoaldean zinemak hartu duen pisuak akuilaturik, Iparraldean konpetentziak dituzten 7 instituzio publikok, 2022an, EHUko NOR ikerketa taldeari informe bat eskatu zioten, lurraldean zinema eta ikus-entzunezko egoerari buruz; hondarrean, sustapenera bideratutako politika publikoak inplementatzeko prekonizazioak eskatuz.
Orain arteko bidea norbanako eta eragile kementsu batzuen lanari zor zaio gehiago, aldez aurretik diseinatutako estrategia bati baino. Unea heldu da aurrera begira jarri, eta gogoeta partekatua egiteko, hurrengo urteetan, Iparraldean zinemak jauzi handi bat eman dezan. Mundu osoan ikus-entzunezkoen arloan ematen ari diren joerek, mugaz gaindiko harremanek, eta lurraldeak eta euskarak egun dituzten aukera eta beharrizanek horretara bultzatzen gaituzte.
Helburuak
Iparraldean zinema arloan zeresana duten eragile nagusiak elkartzea, gogoeta partekatua egiteko: profesionalak, administrazioa eta unibertsitatea.
Datozen urteetan zinemagintza Ipar Euskal Herrian garatzeko dauden aukera eta erronka nagusiak aztertzea.
Beste eskualde batzuetan eramaten diren ekimen, esperientzia eta politikak ezagutzea
Eragileen arteko lankidetzarako giroa indartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Kolaboratzaileak
Zuzendariak
Josu Martinez Martinez
UPV/EHU
JOSU MARTINEZ, EHUko Ikus-entzunezko eta publizitate saileko irakaslea da, NOR ikerketa taldeko kidea. Zinemagile gisa ere ezaguna, 9 film dokumental luze eta dozena erdi fikzio labur zuzendu ditu. Bilbo eta Baigorri artean bizi da. Aurten, Ipar Euskal Herrian kultura, hizkuntza edo zinema arloetan arloan eskumenak dituzten sei instituzio publikoen enkarguz (Euskal Hirigune Elkargoa, EEP, EKE, Departamentua, ALCA, Euroeskualdea), Iparraldeko zinemagintzaren diagnostikoa eta politika publiko bat ezartzeko gomendioak biltzen dituen 200 orrialdeko ikerketa burutu du, Graxi Irigarai, Ramon Zallo eta Patxi Azpillagarekin batera (Ikus-entzunezkoa eta zinema Ipar Euskal Herrian, UPV/EHU, 190 orrialde).
Graxi Irigaray ---
UPV/EHU
GRAXI IRIGARAI, NOR ikerketa taldeko kidea. Bordele eta EHUren artean burutzen ari den bere doktore tesiak "Iparraldeko zinema" du gaitzat. Halaber, aurten, Ipar Euskal Herrian kultura, hizkuntza edo zinema arloetan eskumenak dituzten sei instituzio publikoen enkarguz (Euskal Hirigune Elkargoa, EEP, EKE, Departamentua, ALCA, Euroeskualdea, ), Iparraldeko zinemagintzaren diagnostikoa eta politika publiko bat ezartzeko gomendioak biltzen dituen ikerketa burutu du, Josu Martinez, Ramon Zallo eta Patxi Azpillagarekin batera (Ikus-entzunezkoa eta zinema Ipar Euskal Herrian, UPV/EHU, 190 orrialde).
Hizlariak
Patxi Azpillaga Goenaga
UPV/EHU
Eñaut Castagnet
Enaut Castagnet (Bidarte, 1986). Non film luzea zuzendu zuen 2016an, Ximun Fuchs-ekin batera eta ondotik, Nire eguneroko maitea (2020) eta Muga (2022) film laburrak zuzendu ditu. Gastibeltza Filmak ekoiztetxeko sortzaile da.
Eugene Green
Eugène Green, mundu mailan sona lortu duen zinemagile paristar-estatubatuarra da, autore zinemaren barnean kokatzen den begirada berezia duena. Bere filmak Berlin, Toronto edo Locarnoko festibaletan aurkeztuak izan dira. Ipar Euskal Herriari atxikia, euskaraz filmatuak ditu dokumental bat (Hitza egin) eta fikzio luze bat (Atarrabi eta Mikelats). Beste film bat euskaraz egiteko proiektua du esku artean.
Maia Iribarne-Olhagarai
Maia Iribarne-Olhagarai (Lasa, 1995), musikari eta zinemagilea da. Paxkal Irigoienekin batera, Bañolet film luzea estreinatu du aurten, herrigintzan oinarritutako proiektu parte hartzailea.
Itziar Leemans
Itziar Leemans (Donibane Lohizune, 1983). Parque Lenin (2015) eta Boca Ciega (2021) dokumentalak zuzendu ditu, bai eta ere Bainera (2018) eta Ximinoa (2023) fikzio laburrak.
Safy Nebbou
Safy Nebbou (Baiona, 1968). Bere karreraren hastapenean, euskarazko bi film labur zuzendu zituen Euskal Herrian (Lepokoa eta Bertzea). Geroztik, Parisen ibilbide arrakastatsua lortu du. Bere film batzuk Cesar sarietan sarituak izan dira eta Berlinale bezalako festibaletan hautatuak.
Elsa Oliarj-Ines
Elsa Oliarj-Ines (Aloze, 1988). Parisetik, hainbat dokumental zuzendu ditu, sorleku duen Xiberoarekin loturik. Dans leur jeunesse il y a du pasé (2014) eta Basahaireak (2017) dira bere lanik ezagunenak. Egun, Nortarzünak izeneko serie dokumentalean ari da lanean.
Fred Prémel
Fred Prémel, Tita Production bretainiar ekoiztetxearen burua da. Bere filmak Cannes, Berlin eta nazioarteko beste hainbat festibaletan estreinatu dira. Besteak beste, Fin ar Bed bretoieraz mintzatutako seriea ekoitzi du, bai eta ere Akelarre euskal filma.
Ramón Zallo Elguezabal
Ramón Zallo. (Gernika 1948) Catedrático de Comunicación Audiovisual en la Universidad del País Vasco. Especializado en materias de estructura, economía y políticas audiovisuales, culturales y comunicativas, desde 1978. Aparte de análisis y libros sobre política y sociedad –recientemente publicaba con Txema Garcia “Miradas en torno al procés” (Txertoa 2018)- ha publicado numerosos libros sobre cultura y comunicación [entre ellos "Economía de la comunicación y la cultura" (1987), “Estructuras de la comunicación y la cultura. Políticas para la era digital (2011) y “Tendencias en comunicación. Cultura digital y Poder” (2016)] amén de capítulos de libros y artículos en revistas especializadas y en prensa. Ejerció de Asesor de Cultura del Gobierno Vasco para temas de comunicación, audiovisual y cultura en las legislaturas 2002-2009.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-07-21 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.
Informazio gehiago