Gurekin lan egin
Marketin eta komunikazio arduraduna. Kontratu mugagabea
Plaza kopurua | Hautagaitzak jasotzeko hasera epea | Aurkezpen epe amaiera |
1 |
Postua:
Lanpostuaren profila:
- Fundazioaren marketin- eta komunikazio-plana egitea, administratzaile nagusiarekin eta prozesuko taldearekin batera. Plan estrategikoaren aldi bererako plan bat egingo da, eta urteko planetan zehaztuko da.
Marketin- eta komunikazio-estrategian oinarrituta:
- eskaintza konfiguratzeko prozesuan parte hartzea zuzendaritza-taldearekin
- prezio-politika ezartzen laguntzea
- merkaturatzeko bideak eta ekintzak ezartzea
- komunikazio-plana egitea:
- Komunikabideen plana
- Sare sozialen plana
- Publizitate-plana
Planak inplementatzeko, arduradunak, besteak beste, honako hauek egin beharko ditu:
- Komunikazio-agentziaren laguntzarekin, kanpainaren irudia diseinatzea.
- Fundazioaren sare sozialak kudeatzea
- Elkarrizketak egitea ikastaroen zuzendaritzei/hizlariei/ikasleei, estrategiari lagunduko dioten edukiak sortzeko. Elkarrizketa horiek formatu digitalean eta multimedian idatzi ahal izango dira, talde teknikoen laguntzarekin: testuak, argazkiak, irudiak, bideoak eta abar idaztea.
- Fundazioa marketin eta komunikazio harremanetan ordezkatzea eta ekitaldi instituzionalak aurkeztea (Udako Ikastaroen eta/edo antzekoen inaugurazioa).
- Ekintzen emaitzak aztertzea eta neurtzea.
Prestakuntza:
- Kazetaritzako gradua eta/edo masterra edo pareko esperientzia.
- Gradua eta/edo masterra Komunikazioan eta Marketinean edo pareko esperientzia.
- Gradua eta/edo masterra Publizitatean eta Harreman Publikoetan edo pareko esperientzia.
- Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea.
- Frantsesa baloratuko da.
- Marketin digitaleko taktikak ezagutzea, hala nola SEO eta email marketin
- Office paketearen domeinua.
- Sare sozial eta digitaletan estrategiak diseinatzen eta garatzen jakitea.
Esperientzia:
- Esperientzia antzeko lanpostuetan. Esperientzia urteak baloratuko dira.
- Zehazki:
- Fundazioaren jarduera-eremuko harreman-kapitala.
- Kamera atzean eta aurrean elkarrizketak egiten esperientzia izatea.
- Plangintzan esperientzia izatea.
- Komunikazio digitalaren arloko esperientzia.
Eskaintza:
Kontratua: kontratu mugagabe partziala, Lanaldiaren % 70 eta % 60 artean. Eskatutako dedikazioa irregularra izango da urtean zehar. Osorik maiatzetik irailera, eta txikiago urteko gainerako egunetan. Urtero adostuko da beharren arabera egokituko den egutegia.
Oinarrizko soldata: 45.762,72 € gordin urtean, lanaldi osoan.
Interesatuak curriculuma bidali helbide honetara: ggbb@uik.eus