Zientzia eta Teknologia
Arkitektura eta Hirigintza
Doako jarduera
15 minutuko hiria irisgarritasun ikuspegitik

15 minutuko hiria irisgarritasun ikuspegitik

Ira. 12 - 12. Ira, 2024 Kod. A07-24

Azalpena

15 minutuko hiriaren kontzeptua giza eskalako proposamen bat da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, hirigintza eredu berri bat bilatzen duena. Horrela, pertsona ororen beharrak asetzeko zerbitzu guztiak etxetik abiatu eta 15 minutuko tartean kokatuko lirateke mugikortasun jasangarria erabiliz, hau da, oinez edo bizikletaz.

Baina 15 minutuko ibilaldia edo bizikleta bidezko paseotxoa ez da berdina pertsona ororentzat, badira mugikortasun aktiboa praktikatzeko zailtasunak dituzten pertsonak adin, desgaitasun, gaixotasun edo bestelako faktore mugatzaileengatik eta gure hiriak gai izan behar dira hauen zailtasunak arintzeko. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Mugikortasun urriko pertsonek oinez desplazatzeko dituzten zailtasunak lehen pertsonan bizitzea.

Ikasle, hirigintza aditu, ordezkari publiko eta  eta, oro har herritarrak sentsibilizatzea, hiri inklusiboagoak eta atseginagoak sortzeko.

Mugikortasun urriko pertsonen autonomia mugatu dezaketen hiri-elementuak identifikatzen ikastea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Tailerraren parte-hartzaileek, mugikortasun urriko pertsonek hiri-ingurunean dituzten zailtasunak esperimentatu ahal izatea da helburua. Horretarako, zahartze-simulazioko jantzi bat, itsutasuna simulatzeko kit bat, gurpil-aulki bat eta beste bitarteko batzuk izango ditugu, hala nola makuluak, haurtxoen gurditxoak, etab. Beasaindik zehar ibilbide bat aukeratuko dugu, taldeka, parte-hartzaileek esperientzia hau bizi dezaten.

Lehen pauso bezala, jarduera azaldu eta  parte-hartzaileek inkesta bat bete beharko dute. Ibilbidea egin ondoren, bigarren inkesta bat beteko dute beraien sentsibilizazio-maila baloratzeko, eta  azkenik ondorioak taldean bateratuko dira.

Jarduera hau 15 minutuko hiriaren kontzeptuarekin lotzen da, eredu hauetan ez baitira beti kontuan hartzen erabiltzaile horien beharrak. Benetan funtziona dezaten, hurbiltasunaz gain, ezinbestekoa da hiriek arreta berezia jartzea irisgarritasun unibertsalari, ibilgarritasunari eta bizikletan ibiltzeko baldintzei, biztanle guztiak espazio publikoaz berdin gozatu dezaten.

Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • Beasaingo Udala

Zuzendariak

Adur Ugartemendia Leunda

Beasaingo Udala

Adur Ugartemendia Leunda, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan formatutako Arkitektoa da (2011) eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketing-ean du Unibertsitate Masterra - UDIMA (2016). Halaber, Hirigintza Ekologikoan eta Hiri eta Toki Jasangarritasunaren Estrategian prestakuntza du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2012). Baita Mugikortasun Digitalean ere, Berlingo Unibertsitate Teknikoaren eskutik (2024). Hainbat urtez eraikuntza industrializatuko enpresetako postu komertzialetan aritu ondoren, 2021an jardun publikora egin zuen jauzi Beasaingo alkaterode bilakatuz. Mugikortasunarekin lotutako jardunaldi desberdinen zuzendari izan da 2022tik, UPV/EHU-ko Uda Ikastaroen barruan, baita Europako Batzordearen CIVINET egitasmoaren enbaxadore ere, hiri jasangarrien sustapena bultzatzen duen programa.

Hizlariak

María Teresa Baquero Larriva

Cuencako Unibertsitateko (Ekuador) arkitektoa eta Hiri-berroneratze eta Jasangarritasunean doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun, ABIO ikerketa-taldeko kide da, UPCko Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Sailaren barruan, "Accessibility Planning for the 15-Minute City (ACC < 15 ') proiektua garatzen ari delarik. Hurbiltasun hiri ereduen inklusibotasunean eta ekitatean aztertzean zentratzen da bere lana, bai eta biztanleria-talde guztien beharrak integratzeko moduan ere, adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak barne, hauen beharrak politika eta plangintzen barruan txertatuak izan daitezen. 14 argitalpen baino gehiago ditu, horien artean azpimarratzekoa da "± 15-Minute City: Human-centred planning in action Mobility for more liveable urban spaces", EIT Urban Mobility erakundearentzat garatutako ikerketa-proiektua, Technical University of Munichen egindako egonaldiaren eskutik.

Alba Ramírez Saiz

Alba Ramírez Saiz doktoratu aurreko ikertzailea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta urritasuna duten pertsonen mugikortasun jasangarriaren inguruan garatzen du bere doktore-tesia, hurbileko testuinguruetan. Arkitekto urbanista da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Irisgarritasun Unibertsaleko espezialistaren ziurtagiria lortu zuen Madrilgo Arkitektoen Elkargoan, A+ kalifikazioarekin. Mugikortasunari eta hirigintza inklusiboari buruzko irakaskuntza eman du Rey Juan Carlos Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Municheko Unibertsitate Teknikoan. 22 artikulu zientifikoren egilea edo egilekidea da, 5 ikerketa-proiektutan parte hartu du, nazioarteko proiektuak barne, eta mugikortasun inklusiboko proposamenak dituzten mugikortasun-berrikuntzako bi lehiaketatan lehen saria jaso du (UP4 Hackathon Movilidad Inteligente 1. edizioa eta Ford Fund Smart Mobility Challenge 2024).

Matrikula prezioak

Matrikula2024-09-12 arte
0 EUR

Kokalekua

Igartzako Jauregia

Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain

Gipuzkoa

43.04738362444642,-2.2092355626202256

Igartzako Jauregia

Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza