1524-2024 - Hondarribiako setioa - 500. urteurrena

Uzt. 12 - 12. Uzt, 2024 Kod. F06-24

Azalpena

1524ko apirilak 29an Hondarribia konkistatua izan zen.

2024. urtean 500. urteurrena betetzen da. 

Gertaerak ondorengoak dira, laburki:

Hondarribiko setioa Nafarroako Erresuma independentea berrezartzeko hirugarren saiakerak porrot egin ondoren gertatu zen. Nafar-gaskoien armada Hondarribia hartu eta bertan gotortu zen 1521eko urritik, eta Karlos V.aren indarrak hiribildua beren eskuetan hartzen saiatu ziren. 1523ko uztailetik, setioa jarri zioten.

XVI. mendeko Hondarribia egun baino handiagoa zen izan ere ia Irun guztia eta Hendaia eta Behobia zatiak barnean zituen. Hiribildua eta gotorlekua muino batean zegoen, harresiz, mendi eta itsasoz inguratuak Bidasoaren bokalean.

 

Mugan izateagatik ez ezik bere ezaugarri orografikoengatik ere Karlos V.ak eta Frantzisko I.a Frantziakoak bereganatu nahi zuten hiribildua. Hori zel eta, errege biek ordezkari hautatu zituzten Hondarribia eta Hendaia artean zeuden uretan mugak jartzeko, lehen hitzarmenen bidez egina.

1523 eta 1524 arteko neguan Karlos V.ak Frantzisko I.a Frantziakoaren aurkako kanpaina antolatu zuen, Tolosa, Nafarroa Beherea, Baiona eta Hondarribia kontrolatu nahi zuena. Kanpainak 24 egunetan kale egin zuen, desertzio eta gaixotasunak jota armadaren lauren bat galdu zuelako. Gainontzeko tropak berriz elkartu eta Hondarribiko setioan zegoen armadari lagundu zion.

Gertaera kate luze baten ondoren, 1524ko otsailaren 2an gotorlekua bonbardatzeari ekin zioten eta laster hasi ziren amore emateko negoziaketak. Otsailaren 27an frantziarrek gaztelua utzi zuten. Nafarrak eta biarnesak baino ez ziren geratu Hondarribian, horietatik nagusiena Petri Nafarroakoa Erresumako mariskala izanik. 1524ko otsailaren 29an, Karlos V.a enperadoreak berari aurka egindako nafarren barkamen partziala agindu zuen, berari leialtasuna zin egin eta haien posizio politikoaren "errua" onartzen bazuten; aukera hori eskaini zitzaion Petri III.a Nafarroako mariskalari ere, artean Hondarribian zegoela, baita Hondarribiko beste setiatu batzuei ere. Apirilaren 29an errenditu ziren.

Oroimen historikoa berreskuratu eta iragana egongo erronkei erantzuteko irakasgai gisa erabili. 

1.- Gertaera historikoak ezagutu.

2.- Gertaeren ondorioak aztertu.

3.- Gaur egungo gizarteak dituen arazoei aurre egiteko tresna erabilgarri bilakatu.

Irakurri gehiago

Helburuak

Oroimen historikoa berreskuratu eta iragana egongo erronkei erantzuteko irakasgai gisa erabili. 

1.- Gertaera historikoak ezagutu.

2.- Gertaeren ondorioak aztertu.

3.- Gaur egungo gizarteak dituen arazoei aurre egiteko tresna erabilgarri bilakatu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

  • Aranzadi
  • Hondarribi

Programa

2024-07-12

09:15 - 09:30

“Erregistroa / Registro“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Eneko Etxeberria Bereciartua | UPV/EHU
  • Jokin Otamendi | Aranzadi

Ongietorria:

  • Ortzi Alonso Murelaga | Hondarribiko Udala - Kultura zinegotziak
09:30 - 10:30

“Hondarribia en la memoria de Navarra y los sucesos de 1524“

  • Aitor Pescador Medrano | Universidad de Navarra - Historiador
10:30 - 10:45

Galderak

10:45 - 11:00

Kafea -Break

11:00 - 11:30

“ Antecedentes a los sucesos de 1524: La batalla de Belate y los cañones del escudo de Gipuzkoa.“

  • Andoni Esparza Leibar | Heraldista
11:30 - 11:35

Preguntas

11:35 - 12:10

“La organización militar gipuzkoana frente a los hechos de 1522-1524“

  • Iñaki Garrido Yerobi | Historiador
12:10 - 12:15

preguntas

12:15 - 12:45

Mahai ingurua: “ Balance final - Debate“

  • Eneko Etxeberria Bereciartua | UPV/EHU (Moderatzailea)
  • Aitor Pescador Medrano | Universidad de Navarra - Historiador
  • Andoni Esparza Leibar | Experto en heráldica
  • Iñaki Garrido Yerobi | Historiador
12:45 - 13:00

“Cierre“

  • Igor Enparan Araneta | Hondarribiko Udala - Alkatea

Zuzendariak

Eneko Etxeberria Bereciartua

UPV/EHU

EHU Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Zuzenbide prozesaleko irakasle agregatua, Zuzenbide publikoa. Zuzenbidean doktorea. Zuzenbide-Ekonomikoan lizentziatua.

Hizlariak

Ortzi Alonso Murelaga

Andoni Esparza Leibar

Eneko Etxeberria Bereciartua

UPV/EHU

EHU Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Zuzenbide prozesaleko irakasle agregatua, Zuzenbide publikoa. Zuzenbidean doktorea. Zuzenbide-Ekonomikoan lizentziatua.

Iñaki Garrido Yerobi

Jokin Otamendi

Aitor Pescador Medrano

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-07-12 arte
0 EUR

Kokalekua

Hondarribiako paradorea

Armas enparantza, 14, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza