Kultura eta Artea
Gizartea
Uda ikastaroa
Ateak Ireki Dantzan / Dancing

Ateak Ireki Dantzan / Dancing

Eka. 25 - 26. Eka, 2024 Kod. K04-24

Azalpena

Euskal Komunitate globala egituratzeko diasporako euskal gazteak euskal kulturara hurbildu eta euskal gazteekin harreman sarea josteko tresna bikainak dira euskal kultura eta euskal dantza. Euskal Kulturan komunitatea egituratzeko eta euskal kulturara hurbiltzeko tresna eraginkorra da euskal dantza, baina oraindik indartsuago eta eraginkorragoa da diasporako euskaldunen artean, beraz, bi komunitateak saretzeko eta euskal kultura sustatzeko aukera bikaina eskaintzen du gorputz hizkuntzak.

Hain zuzen, Euskal Komunitate sendo bat behar dugulako, munduko plazan dagoena, abiatu zen iaz Ateak Ireki egitasmoa (www.ateakireki.eus ). Diasporako gazteen eta Euskal Herriko gazteen arteko harremanak sendotzen laguntzea du helburu programa honek. 2023an euskal jatorria duten 37 gazte ekarri ziren Goierrira eta hiru asteko egonaldia egin zuten hango familiekin. Maizpide Euskaltegiarekin batera euskara eta euskal kultura ikasteko ikastaro berezi batzuk antolatu ziren.

Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako gazteek euskal dantza eskolen eskaintza indartzeko interesa agertu zuten. Izan ere haientzat euskal dantza beraien euskal nortasunaren adierazlerik garrantzitsuenetakoa da. Eskaera horri, eta dantzak gazteen formazioan dituen onurak eta euskal kulturara sartzeko eskaintzen dituen aukerak aintzat hartuta antolatuko da Uda Ikastaro hau.

Euskal Dantzaren irakasleen etengabeko formakuntzan aritzen den Dantzan Ikasi programarekin batera antolatuko da Ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da Dantzan Ikasi, 15 urteko ibilbidea duena alor horretan eta horren bidez Euskal Herriko dantzariak erakarriko dira ikastarora, era horretan diasporako eta bertako gazteak Ikastaroa batera egin eta harreman sarea eraikitzeko aukera eskainiz.

Ikastaroan alde teorikoa eta alde praktikoa jorratuko dira eta ingelesa eta euskara erabiliko dira nagusiki. Euskal dantzaren alorreko irakasle adituek eskainiko dituzte saio nagusiak eta dantzak euskal festa baten testuinguru erritualean bizitzeko aukera ere emango die.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal kultura eta euskal dantzaren bidez munduko euskal komunitatea sendotzen laguntzea.

Euskal dantzaren ezagutza teoriko eta praktikoan sakontzeko aukera ematea.

Euskal dantzak gizarte antolaketan, euskal kulturan eta komunitatearen kohesioan jokatzen duen funtzioa agerian jartzea.

Gizarte aitzinamendu eta hobekuntzarako gorputz hizkuntzaren onurak aplikatzea.

Diasporako euskal gazteen nortasuna sendotzen laguntzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2024-06-25

08:45 - 09:00

Registration

09:15 - 09:25

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Leire Artola Ugalde | Beasaingo Udaletxea - Alkate andrea
  • Xabier Arruti Olazabal | Gipuzkoako Foru Aldundia - Lurralde Oreka Berdeko diputatua
  • Maider Kortajarena Rubio | UIK - idazkari Akademikoa
09:30 - 10:00

“Euskal Dantza eta Euskal Nortasunaren Garapena Diasporan. Basque Dance and Development of Basque Identity in the Diaspora“

  • Iñaki Goirizelaia Ordorika | UPV/EHU - Ohorezko lankidea
10:00 - 11:00

“Aurreskua eta soka-dantza, herri baten soka (Ingelesez)“

  • Oier Araolaza Arrieta | Dantzan.eus - Dantzaria
11:00 - 11:30

kafea

11:30 - 13:30

“Euskal festetako dantzaldietarako dantza ikastaldi praktikoa I: banangoa, jotak eta dantza-jauziak“

  • Josu Garate Suinaga | Dantzerti - Dantzaria
13:50 - 14:00

Sintesia

16:00 - 18:00

“Goierriko eta Gipuzkoako dantza-sistema eta bere agerpena aurresku eta soka-dantzetan. Saio teoriko praktikoa.“

  • Izaskun Salazar | Aurtzaka Dantza Taldea - Dantzaria
  • Mikel Sarriegi Sarriegi | Aurtzaka Dantza Taldea - Dantzaria

2024-06-26

09:30 - 10:30

“Ezpata-dantzak: Europako sistema batean euskal berezitasuna.“

  • Oier Araolaza Arrieta | Dantzan.eus - Dantzaria
10:30 - 11:00

kafea

11:00 - 13:00

“Euskal festetako dantzaldietarako dantza ikastaldi praktikoa II: banangoa, jotak eta dantza-jauziak.“

  • Josu Garate Suinaga | Dantzerti - Dantzaria
13:50 - 14:00

Sintesia

16:00 - 17:00

“Igartzako ezpata-dantzaren azalpen eta ikastaldi praktikoa“

  • Izaskun Salazar | Aurtzaka Dantza Taldea - Dantzaria
  • Mikel Sarriegi Sarriegi | Aurtzaka Dantza Taldea - Dantzaria
18:00 - 20:00

Erromeria

Zuzendariak

Iñaki Goirizelaia Ordorika

UPV/EHU, Ingeniería de Comunicaciones

Ingeniaritza Telematikoan katedraduna da UPV/EHUn. Errektorea izan zen (2009-2017), eta lehenago, Unibertsitate-Enpresako errektoreordea (1998-2000), Akademia Antolakuntza arloaren errektoreordea (2004) eta Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008). 1984an eta 1985ean Visiting Fellow Kaliforniako Stanford Research Institutuan (SRI). 2004an sei hilabetez irakasle bisitari Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko MediaLab laborategian. 2017an, Boise State University-ko (BSU) Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetu zen. Bere ikerketa-ibilbidean hiru lerro hauek landu ditu: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta telekomunikazio-sareetako segurtasuna. Orain ingeniaritza telematikoaren arloko I2T ikertaldeko kidea da. 1999an “Programazioaren oinarriak” testuliburuaren egilea da, eta 2021ean “Sareetan zehar dantzan Java erabiliz” liburuaren egilekidea. Bestalde, diasporako euskal balioei buruzko hausnarketa gauzatzen duen “Bai, bagara!” dokumentalaren sortzailea eta gidoigilea da, eta dantzari buruzko “Lur hau gurea” dokumentalaren sortzailea. Gaur egun, PuntuEus fundazioaren presidentea eta sortzaileetako bat da, eta Jakiunde izeneko zientzia, arte eta letren akademiako ohorezko jakituna da.

Hizlariak

Oier Araolaza Arrieta

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da. Urbeltzen zuzendaritzapean Argiaren Alakiketan (1991), Kondharian (1997), Axuri Beltza (2008) eta Martin Zalakain (2017) ikuskizunetan aritu da dantzari. Dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da. Informazio Zientzietan (EHU, 1995) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua (EHU, 2000), Musikologian egin du masterra (EHU, 2008), Artearen Historian Ikasketa Aurreratuen Agiria (EHU, 2010), eta doktore tesia Gizarte Komunikazioan (EHU, 2020) euskal dantza eta generoa ikertuz Mikel Laboa katedraren babesean. Euskal dantza irakasle izan da Dantzertin (2017) eta EHUn Euskal Dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017). Euskal dantzaz hainbat artikulu idatzi ditu Argia, Berria eta Dantzan-en, eta hiru liburu argitaratu ditu: Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), Euskal Dantza (Etxepare, 2012) eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan (UEU, 2020). 2012tik Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.

Josu Garate Suinaga

Dantzaria, dantza-maisua, eta sasi-musikaria. Arkitektura ikasketak bukatuta hamarkada bateko jardun profesionalaren ostean afizioa ofizio bihurtu nuen Dantzan elkartean, dantzaren sustapen eta hedapenean, egun Dantzan Ikasi formazio programaren koordinazio eta kudeaketa orokorreko lanetan. Eibarko Kezka Dantza Taldean hazia euskal dantzen teknika eta errepertorioan. Bide paraleloan Argia taldeko partaide 1997az geroztik Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren gidaritzapean hainbat proiektutan eta ikuskizunetan parte hartuz; besteak beste "Martin Zalakain" (2017-2022) ikuskizuna Ander Lipus eta Arkaitz Canorekin batera, eta "Dantza" (2018) pelikula Telmo Esnal eta Koldobika Jauregiren ondoan. Dantzertin, Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolan, irakaslea naiz (2017 - ) euskal dantzako ibilbideko ikasgai teoriko nahiz praktikoetan. Hainbat dantza talde eta musikariekin aritu izan naiz elkarlanean. Aiko eta MP5 taldeetan aritzen naiz ahal den heinean gure herrietako plazak dantza araziz musikari zein gidari lanetan.

Iñaki Goirizelaia Ordorika

UPV/EHU, Ingeniería de Comunicaciones

Ingeniaritza Telematikoan katedraduna da UPV/EHUn. Errektorea izan zen (2009-2017), eta lehenago, Unibertsitate-Enpresako errektoreordea (1998-2000), Akademia Antolakuntza arloaren errektoreordea (2004) eta Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008). 1984an eta 1985ean Visiting Fellow Kaliforniako Stanford Research Institutuan (SRI). 2004an sei hilabetez irakasle bisitari Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko MediaLab laborategian. 2017an, Boise State University-ko (BSU) Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetu zen. Bere ikerketa-ibilbidean hiru lerro hauek landu ditu: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta telekomunikazio-sareetako segurtasuna. Orain ingeniaritza telematikoaren arloko I2T ikertaldeko kidea da. 1999an “Programazioaren oinarriak” testuliburuaren egilea da, eta 2021ean “Sareetan zehar dantzan Java erabiliz” liburuaren egilekidea. Bestalde, diasporako euskal balioei buruzko hausnarketa gauzatzen duen “Bai, bagara!” dokumentalaren sortzailea eta gidoigilea da, eta dantzari buruzko “Lur hau gurea” dokumentalaren sortzailea. Gaur egun, PuntuEus fundazioaren presidentea eta sortzaileetako bat da, eta Jakiunde izeneko zientzia, arte eta letren akademiako ohorezko jakituna da.

Izaskun Salazar

Bigarren hezkuntzako irakaslea eta dantzaria. Informazio zientzietan lizentziatua (EHU, 1996), Beasaingo Aurtzaka dantza taldean hasi zen dantzan orain 45 urte eta egun taldeko lehendakaria da. New York-eko euskal etxeko dantza taldean (1999) dantza egin du eta; Arrateko Amaren Kofradiako Ohorezko kidea ere bada 2013.urtean izendatua. Dantza irakaslea Aurtzakan hainbat urtez (1986-1991) eta ikastetxeetan (2019-2023), gaur egun Beasaingo Loinatzetako dantzari txikiekin eta Asmube elkartean. Beasaingo zenbait dantza-ekitaldiren sustatzaile nagusietakoa izan da: Igartzako dantzarien kofradia eta Beasaingo sanjoanetako esku-dantza, besteak beste. Dantza Beasainen. Aurtzakak 25 urte (2004) liburuaren kolaboratzaile baita Beasaingo neskatxen San Joan esku-dantza. Naturarekin dantzan (2013) DVD-liburuxkan ere Dantzaguneko Sortutakoak sarian epai mahaikide 2019an eta 2021ean “Azken dantza maisua” dokumentalean ekoizpen lanetan kolaboratzaile. Euskal dantza tradizionalaz gain, Arteriako bilatzailearen erabilera sustatzeko beka irabazi zuen 2021ean Beasaingo DBH2.mailako ikasleekin aurrera eramandako Kolorekultura dantza proiektuarekin.

Mikel Sarriegi Sarriegi

Mendi-Ingeniaria ikasketaz eta lanbidez. Beasaingo herriko tradizioan 1972an hasi zuen dantzari ibilbidea, 1974an Salleko Adiskideak-en, 1979tik aurrera Aurtzaka dantza taldean eta bertako zuzendaria gaur egun. R. Gamayo, M. Iraola eta J. M. Garate dantza-maisuekin ikasia. Madrileko Euskal-Etxeko taldeko dantza-maisua (1983-1989), eta Argia, Jakintza eta Ostadar taldeetan dantzari; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea; nazioarteko partaidetzak (Lyongo Dantzaren 5. Biurtekoa, La Habanako 11. Nazioarteko Ballet Jaialdia, Reggio Emiliako Espainiar Dantzaren Gala 1988); zazpi urtez Euskadiko gipuzkoar aurresku txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu gisa bultzatu ditu, besteak beste: Igartzako dantzarien kofradia, Beasaingo sanjoanetako esku-dantza, Goierriko agintarien soka-dantzak eta “Goierriko” dantzen ikuskizuna. Gipuzkoako dantza sistemaren eta dantzen ikerlari 25 urtez, hainbat argitalpen, artikulu, hitzaldi eta ikastaroen egile: Dantza Beasainen... (2004); Beasaingo San Joan esku-dantza (2013); “Loinazko San Martin ezpata-dantza” (2014); Azken dantza maisua (2022); Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak (2023).

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-06-25 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Kokalekua

Igartzako Jauregian eta Kiroldegian

Beasain Bidea, 20216 Beasain, Gipuzkoa/Igartza Oleta Kalea, 3, 20200 Beasain, Gipuzkoa

Gipuzkoa