Begirada eta politika EkitaAktiboak jarduera fisiko eta kirolean: LGTBIQ+ pertsonen errealitatea
Azalpena
Ikastaro honen bitartez jarduera fisiko eta kirol zientzien esparruko ebidentzia zientifiko eta proposamen arrakastatsuetan sakondu nahi du, gizarte osoarne onurarako estrategia eta politika TransFormatzaileak eraiki ditzaten horien ardura duten agenteek.
LGTBIQ+ pertsonen parte hartzearen inguruko ikerketak jarduera fisiko eta kirol zientzietan urria da. Ikerketako hutsune hau, jarduera fisiko eta kirol esparruko heteronormatibitate eta identitate sexual eta genero anitzen bazterketaren ondorio izan daiteke. Pertsona hauen ikuskera ezagutzea eta ulertzea, zein politikak proposatzen dituzten agente eta gizarte osoaren sentsibilizazioa ezinbestekoa da LGTBIQ+ pertsonen inaktibitatea gutxitu eta EkitAktiboa den gizarte bat eraikitzeko.
Helburuak
Ezagutu eta partekatu LGTBIQ+ pertsonen (ez) partehartzea jarduera fisiko eta kirol esparru ezberdinetan.
Ezagutu eta partekatu jarduera fisiko eta kirol esparruan aritzen diren LGTBIQ+ pertsonen bizipenak.
Aisialdiko jarduera fisiko, eskola kirola, eta kirol federatuen kudeaketa testuingururako inklusio estrategiak eskaini.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2022-06-20
Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Nagore Martinez Merino | UPV/EHU - Zuzendaria
- Harkaitz Millan Etxezarreta | Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputado de Cultura, Cooperación, Juventud y Deportes
“LGTBIQ+ pertsonen egoera jarduera fisiko eta kirolean Gipuzkoan“
Situación de las personas LGBTQ+ en actividad física y deporte en Gipuzkoa
- Uxue Fernandez Lasa | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
“Las experiencias de personas gays y lesbianas en contextos de actividad física y deporte: iniciativas inclusivas“
- Ingrid Hinojosa Hinojosa | Institut Nacional d’Educació Física de Catalunya (INEFC)- Universitat de Barcelona (UB) - Irakasle-Ikertzailea
“La participación de las personas trans en el deporte recreativo y amateur: situación y propuestas de acción“
- Sofía Pereira Garcia | Universitat de Valencia - Irakasle-ikertzailea
“Situación de las personas LGTBIQ+ en el Deporte de Alto rendimiento: iniciativas inclusivas“
- Joaquín Piedra Piedra | Universidad de Sevilla - Irakasle-Ikertzailea
“Debate“
- Oidui Usabiaga Arruabarrena | UPV/EHU - Irakasle-Ikertzailea
Atsedena
“Experiencias de interés para compartir y aprender. Moderadora Itziar Eizaguirre (DFG/GFA)“
Aisialdiko jarduera fisiko eta kirola transgenero baten bizipenetatik / Actividad física y deportiva de ocio desde las vivencias de una persona transgenero
- Lo Eizagirre Erguin | Kirolaria-irakaslea-trantsizioan aktibista
Haur eta gazte transen bizipenak eskola adineko jarduera fisiko eta kirolean / Vivencias de las personas menores en la actividad físico deportiva en edad escolar
- Beatriz Sever Egaña | NAIZEN - NAIZENeko lehendakaria eta gurasoa
Deporte federado y deporte participativo. Alianzas con el feminismo y el movimiento LGTBIQ+
- Amets Castrejana Fernández | Investigadora predoctoral -deportista-activista
Tener pluma y ser afeminado en entornos deportivos
- Antonio Jose (Antoine) Saez Gavilanes | Miaukatuz Kirol Kluba - Miaukatuz Kirol Taldeko lehendakaria
Sintesia
2022-06-21
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Nagore Martinez Merino | UPV/EHU - Zuzendaria
- Iñaki Iturrioz Rosell | GFA - Jefe del Servicio de Deportes de la Diputación Foral de Gipuzkoa
“Equilibrios entre el activismo y la investigación. Cómo construir entornos inclusivos en clubes deportivos“
- Javier Gil Quintana | Universitat de València - Irakasle-Ikertzailea / Samarucs Kirol Taldeko lehendakaria
“Are clubs for LGBTQ+ people necessary or should existing sports organizations be more inclusive? “
- Annegien Helena Francisca Elling | Mulier Instituut (Zoom bidez parte hartuko du)
“Pride in our workforce resource“
Energise Me
- Sophie Burton | Energise Me (Zoom bidez parte hartuko du)
- Helen Beckley | Energise Me (Zoom bidez parte hartuko du)
“Debate“
- Nagore Martinez Merino | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
Atsedena
“Miradas EquitActivas y propuestas TransFormadoras para políticas locales: educación física, deporte escolar, deporte federado y actividad física recreativa“
- Juan Aldaz Arregui | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
“Importancia de generar redes locales TransFormadoras en actividad física y deporte“
- Iñaki Iturrioz Rosell | GFA - Jefe del Servicio de Deportes de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Sintesia
Zuzendariak
Nagore Martinez Merino
UPV/EHU
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua eta doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle atxikia (Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktikaren Saila). Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldeko (GIKAFIT) ikertzailea. “LGTBI, educación física y deporte” ikerketa sareko kidea.
Goizane Alvarez Irijoa
Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusia. Zuzenbidean lizentziatua. Enpresako Abokatutzako Masterra.
Hizlariak
Soziologiako doktorea eta Programa eta Politika Publikoen Ebaluazioko Masterra naiz, eta Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Irakasle agregatua. Nire ikerketa-ildo nagusien helburua kirol-fenomenoa aztertzea da, programa eta politika publikoen ikerketa ebaluatzailearen ikuspegitik eta ezagutza zientifikoa gizarte-erabilgarritasunarekin lotzen saiatzen den ikuspegi ulerkorrarekin.
Helen Beckley
Kirolaren Garapenean eta Psikologian Lizentziatua (Gloucestershireko Unibertsitatea) Energize Me-n (Active Partnership) langile-proiektuko arduraduna. ‘Pride in Our Workforce’ ikerketarako eta baliabiderako proiektuko arduraduna. Erresuma Batuko Coaching Aniztasunaren Adituen Taldeko kidea.
Sophie Burton
Kirol Zientzietan eta Gorputz Hezkuntzan lizentziatua (Loughborough Unibertsitatea) Energize Me-ko (Active Partnership) Langile, Ezagutza eta Ebaluazioko zuzendaria. 'Pride in Our Workforce' ikerketa eta baliabidearen proiektuaren liderra. Erresuma Batuko Coaching Aholku Batzordeko kidea
Amets Castrejana Fernández
EHU
Telekomunikazio Ingeniaria (Deustu). Gizarte Antropologian Masterra (UPV-EHU). Gipuzkoako Industria Sektoreko ingeniaria, 13 urtez. Gaur egun, Ikertzaile Feminista eta Generoaren arloko doktorego aurreko ikertzailea (UPV-EHU) eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterra ikasten ari da, Berdintasun Agentea (UPV-EHU). Emakumea* Surflari Elkarteko eta EMAK Kolektibo Feministako(Emakumeak Kirolariak) kidea. Transmaricabollo aktibista. Errugbiko 1. mailako entrenatzailea, gaur egun Bera Bera Emakumezkoen Errugbi Nagusien Klubarekin elkarlanean. Senior errugbi jokalari ohia: Lehen Maila Frantzia, Espainia eta Euskal Liga hainbat euskal etxerekin. Espainiako Selekzioa eta Euskal Selekzioa
Lo Eizagirre Erguin
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua (EHU-UPV), DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Unibertsitate Masterra (VIU), Irakasleen Prestakuntzako Diplomatua, Gorputz Hezkuntzako espezialitatea (MU), Gorputz eta Kirol Jardueraren Sustapeneko Goi Mailako Zikloa ( Arizmendi Ikastola). Surf irakaslea 12 urtez, horietatik 4 Gipuzkoako Surf Federazioko idazkari izan zen. Surflari profesional ohia. Gaur egun, 6. mailako irakaslea da Zumaiako Herri Eskolan. Emakume* Surflari Elkartearen sortzailea eta EMAK Kolektibo Feminista (Emakumeak eta Kirola) kidea. Trans aktibista.
Annegien Helena Francisca Elling
Agnes Elling (doktorea), Utrechteko (Herbehereak) Mulier Institute for Sport in Society Research-eko ikertzaile seniorra. Interes berezia du ikerketan eta ibilbide luzea du LGBT+ -kirolean sartzea- ikertzen.
Uxue Fernandez Lasa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saila) irakasle atxikia. GIKAFIT Ikerketa Taldeko kidea (Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldea). LGTBI, gorputz-hezkuntza eta kirola ikertzeko sareko kidea.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta doktorea. Valentziako Unibertsitateko Kirol Zientzien Fakultateko irakaslea eta "Jarduera Fisikoa, Hezkuntza eta Gizartea" ikerketa taldeko kidea. “LGTBI, Gorputz Hezkuntza eta Kirola” Ikerketa Sareko kidea. Valentziako LGTBI+ Samarucs Kirol Klubaren presidentea.
Ingrid Hinojosa Hinojosa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta doktorea. Kataluniako Gorputz Hezkuntzako Institutu Nazionaleko (INEFC) irakaslea, Bartzelonako Unibertsitateari (UB) atxikitako zentroan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Gizarte eta Hezkuntzako Ikerketa Taldeko (GISEAFE) ikertzailea. "LGTBI, gorputz hezkuntza eta kirola" ikerketa sareko kidea.
Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzietan lizentziatua, Enpresa taldeen zuzendaritzan masterra, Partaidetzazko demokraziaren estrategietan aditua, Nazioarteko akademia olinpikoan diplomatua. Kirol-kudeaketan eta jarduera fisikoaren sustapenean lan egin dut Irungo Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan. Gaur egun Aldundiko Kirol Zerbitzuan egiten dut lan. Eusko Jaurlaritzaren 'Aktibili' Euskadiko jarduera fisikoaren eta osasunaren planaren koordinatzailea. 'Irun Sasoian' programaren sustatzailea, NAOS 2014ko saria. KAIT kirol kudeatzaileen euskal elkarteko kidea. Nire lan-bizitzaren zati handi bat tokiko kirol-zerbitzuen trantsizioa behatzen eta bultzatzen eman dut: baliabideak kudeatzeko egituretatik jarduera fisikoa sustatzen duten erakundeetara.
Harkaitz Millan Etxezarreta
Gipuzkoako Foru Aldundia
Sofía Pereira Garcia
Sofía Pereira-García Valentziako Unibertsitateko postdoc ikertzailea da. “Jarduera fisikoa, hezkuntza eta gizartea” izeneko ikerketa taldean eta “Soca-Rel”, heziketa fisiko kritikoko mintegian parte hartzen du. Gainera, “LGTBI, gorputz hezkuntza eta kirola” nazioarteko ikerketa sareko kidea da.
Joaquín Piedra Piedra
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua Granadako Unibertsitatean eta Hezkuntzan doktorea Sevillako Unibertsitatean. Sevillako Unibertsitateko Gorputz Hezkuntza eta Kirol Saileko Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitateko Kirolaren Ikuspegi Kritikoa (CASport) Ikerketa Taldeko burua. "LGTBI, gorputz hezkuntza eta kirola" ikerketa sareko kidea
Oidui Usabiaga Arruabarrena
Universidad del País Vasco UPV/EHU
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol fakultateko irakaslea (Gorputz eta Kirol Hezkuntza saila). Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldeko (GIKAFIT) ikertzailea. Akzio motorraren behaketa (LOAM) laborategiko koordinatzailea. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterreko irakaslea. “LGTBI, educación física y deporte” ikerketa sareko kidea.
Antonio Jose (Antoine) Saez Gavilanes
Artearen Historia (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Erizaintzako Zainketa Laguntzaileko teknikaria (Madril). Espainiako Gida Federazioko (FEG) presidentea 2007-2010. Lehendakaria Miaukatuz Kirol Kluba Vitoria-Gasteiz 2020-2022. Beti Feminismoa interesatua, marikak ez baitu misoginoa kentzen.
Beatriz Sever Egaña
Bea Sever sexologoa
Bea Sever Egaña kazetaria, sexologoa eta Suizidologian aditua da. Chrysallis EH eta ondoren Naizen elkarteko kidea da. Naizeneko arreta arduradun bezala, bere seme-alaben errealitatea ulertzeko prozesuan familien bide laguna izateaz gain, arlo guztietako profesionalak laguntzen ditu: irakasleak, medikuak, hezitzaileak, begiraleak, kirol arlokoak… Nazioarteko oihartzuna izan zuen “Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” kanpaina eraman zuen. Naizeneko gazte taldeko koordinatzailea ere bada eta gazte transexualentzako hitzaldiak, ekintzak, udalekua, etab. antolatzen ditu, baita neska-mutil hauek entzun eta lagundu ere. Transexualitateari buruzko formazioak ematen ditu eta jardunaldi, kongresu eta antzekoetan parte hartu ohi du. Hainbat lege eta protokoloen lan-mahaietako partaidea izan da. “Tránsitos” liburuaren kolaboratzailea izan da eta une honetan “Otros tránsitos” liburua prestatzen dabil, transexualitatearen bizipen anitzak islatzeko.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-06-20 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR |
Online zuzenean | 2022-06-20 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago