Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII: Euskal kultura nazioartean eta eremu eleanitzetan irakasteko lantegia
Ikastaro honetan hitzaldietan bakarrik eman dezakezu izena (aurrez aurreko formatuan edo online zuzenean)
Azalpena
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 34 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII” izenburua.
Aurtengoan lehen aldiz lantegi modura antolatu dugu ikastaroa, euskara eta euskal kultura irakasten dutenen eguneroko jardunerako tresnak eskaintzeko helburuarekin.
Ikastaro honen matrikulak K11-23 ikastaroaren goizeko hitzaldiak aurrez aurre edo online zuzenean jarraitzeko aukera ematen du.
Helburuak
Nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari(tu) direnen curriculum proposamenak ezagutzea, ondorengo arloetan: euskal kultura oro har, euskararen didaktika, literaturaren irakaskuntza, zinema eta ingurumen humanitateak.
Entzundako proposamenetatik abiatuta egoera eta herrialdeen araberako proposamenak lantzea, taldekako lanaren bidez.
Euskal kulturaren kanona eta didaktizazioa lantzea testuinguru eleanitzak gogoan.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Lankidetza
Programa
2023-07-19
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Garbiñe Iztueta Goizueta | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria
Girotze dinamika eta taldekatzea
“Euskal gramatika metodo kognitiboan oinarrituta irakasteko adibideak“
- Maddalen Subijana Puelles | Freie Universität Berlin / Etxepare Euskal Institutua - Irakurlea
“Euskal literatura testuinguru globalean: Boise State Unibertsitatearen kasua“
- Ziortza Gandarias Beldarrain | Boise State University / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
“Maletan zer eraman atzerrian euskal kultura irakasteko“
- Xabier Payá Ruíz | - - Sortzailea, kultur kudeatzailea eta irakurle ohia
2023-07-20
“Natura eta kultura Euskal Herrian: ingurumen-humanitateen ikuspuntua“
- Maitane Ostolaza Esnal | Université de Perpignan - Irakaslea
“Euskal zinema atzerrian kitzikagarri egiteko gida laburra“
Harkaitz Cano bideo bidez; Unai Zaballa zuzenean
- Harkaitz Cano Jauregi | - - Idazlea
- Unai Zaballa Clares | UNAM / Etxepare Euskal Institutua - Irakurlea
Zuzendariak
Garbiñe Iztueta Goizueta
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
Garbiñe Iztueta Aleman Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Filologia Modernoan doktorea, literatura konparatuan. 2017tik 2023 urtera Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan. Aurretik Euskal Herriko Unibertsitatean egin du ibilbide luzea, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza saileko irakasle gisa (1998-2017 eta gaur egun), baita Aleman Filologiako koordinatzaile (2014-2017) eta Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde (2007-2011) moduan ere. Honako gaiak izan ditu hizpide eta aztergai bere proiektu eta argitalpenetan: Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasuna, Euskal Herriaren irudia alemanezko bidaia-deskribapenetan, espazioa, emozioa, aberria eta oroimen-lekuak Ekialdeko alemaniar literaturan, botere espazioak Herta Müller idazlearen prosan eta identitatea Alemaniar Batasunaren ondorengo literaturan.
Monika Madinabeitia Medrano
Etxepare Euskal Institutoa
Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.
Hizlariak
Harkaitz Cano (Donostia, 1975). Zuzenbidean lizentziatua EHUn, idaztea izan du beti ogibide, ia literatur jenero guztiak landuz: poesia, eleberria, antzerkia... Prentsan zein "Zinea eta literatura: begiaren ajeak" (2008) saiakeran bildu ditu ikus-entzunezkoekiko bere hausnarketak. Telebista, irrati eta komiki gidoilari lanetan aritu da. Diziplina ezberdinen arteko bidegurutzeen zale, euskal talde eta bakarlari askorentzat idatzi ditu kantuen letrak. Hanif Kureishi, Anne Sexton edo Allen Ginsberg bezalako egileak euskaratu ditu. "Fakirraren ahotsa" (2018) da bere azken eleberria. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da.
Ziortza Gandarias Beldarrain
Boise State
Formakuntzaz Euskal ikasketetan doktorea da University of Nevada, Reno Unibertsitatetik (AEB) eta baita Euskal Herriko Unibertsitatetik, UPV-EHU. Doktoretza ikasketak Estatu Batuetan, Renon, burutu nituen 2014 eta 2018 bitartean. Doktoradutza egiten hasi baino lehen lau urtez aritu zen DBHko euskarazko irakasle moduan (2010-2014). Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (2009). Bertan atera nuen IGZ CAP (2009) agiria eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza aplikatuko masterra egin zuen EHUn (2009-2011). 2018az geroztik dabil Boise State University-n euskal ikasketen irakasle bezala lanean, irakurle bezala lehen urtean eta 2019az geroztik irakasle atxiki bezala.
Maitane Ostolaza Esnal
Maitane Ostolaza Espainiako Historia eta Zibilizazio Garaikideko irakaslea da Perpinyako Unibertsitatean. Historian doktorea, Florentziako (Italia) Europako Unibertsitate Institutuan defendatu zuen bere doktoradutza tesia 1999ean. Hainbat urtez Paris-Sorbona Unibertsitatean ihardun du lanean. Bertan, 2015ean, Euskal Ikasketen Programa jarri zuen martxan, Etxepare Institutuarekin lankidetzan. Bere ikerketak erlijioaren, hezkuntzaren eta modernizazioaren arteko harremanei buruzkoak dira, herri kultura XIX. mendean, Europako nazionalizazio prozesuak eta, azken aldian, ondare eta paisaiari buruzkoak, historia kulturalaren ikuspegitik landuak. Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, bai Frantzian, bai Espainian, besteak beste, paisaia eta ondarearen gaiarekin loturikoak.
Xabier Payá Ruíz
(Bilbo, 1982) Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna. Hiru master ditu honako arloetan: Komunikazio multimedia, Europako Kultura Modernoak, eta Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioa. Ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik euskaratu ditu hainbat lan: Desio izeneko tranbia, Peter Pan eta jaka eskarlata, Maite nuen, Herria, Bizitza amets... Artikulugintzan urte ugari jardundakoa da, bai irratian, bai prentsa idatzian: Euskadi Irratian, Bizkaie.biz agerkari digitalean, Gaur8-n eta Berria-n
Unai Zaballa Clares
Unai Zaballa Claresek Hizkuntza Modernoetako gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta horren ostean, bi urte igaro zituen Illinoiseko Estatu Unibertsitateko Hizkuntzalaritza, Literatura eta Kultura masterra egiten, baita espainoleko eta euskarazko eskolak ematen ere. Lauro Ikastolan sei urtez hizkuntzak irakasten aritu ondoren, 2022tik Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan euskara eta euskal kultura irakurle dabil Etxepare Institutuarekin. Horrez gain, urte horietan guztietan euskara sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartu du, eta bere eskualdeko euskara eta ohiturak batzen dihardu. Aipatzekoa da 2021ean zuzendutako Yauri Etxalde dokumentala.
Maddalen Subijana Puelles
Maddalen Subijana Puellesek Itzulpengintza eta Interpretazioko gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Itzulpengintza eta Kulturarteko Ikasketen Masterra ere, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2015etik 2021era itzultzaile gisa aritu da lanean hainbat administraziotan eta testu liburuak eta material pedagogikoa itzultzen ere badu eskarmentua. 2021az geroztik euskara eta euskal kulturako irakurlea da Berlingo Freie Unibertsitatean. Bertan euskarako A1 eta A2 mailak irakatsi ditu eta Euskal Herriko historian, soziolinguistikan eta literaturan ardaztutako kultur ikastaroak eman ditu. Hori dela eta, aleman hiztunei bideratutako glotodidaktika materiala prestatzeko zereginari heldu behar izan dio. Berlingo Euskal Etxean eta Volkshochschule Spandau helduentzako formakuntza eskolan ere irakasten ari da 2022az geroztik.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-05-31 arte | 2023-07-19 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR |
Online zuzenean | 2023-05-31 arte | 2023-07-19 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR |
Kokalekua
Online zuzenean
Online zuzenean