Gizartea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
EDISO VII. Sinposioa

EDISO VII. Sinposioa

Uzt. 02 - 04. Uzt, 2025 Kod. 003-25

Zeharkakotasunak, gurutzaketak eta periferiak. Ikuspegi metodologikoak XXI. mendeko diskurtsoaren eta gizartearen azterketan

Azalpena

Ongi etorri Diskurtso eta Gizarte Ikasketen Elkartearen (EDiSo) sinposioen VII. ediziora. Oraingoan "Zeharkakotasunak, gurutzaketak eta periferiak. Ikuspegi metodologikoak XXI. mendeko diskurtsoaren eta gizartearen azterketetan" gaiaren inguruan arituko gara. Sinposioa 2025eko uztailaren 2, 3 eta 4an egingo da Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilboko Bizkaia Aretoan), Espainian. Topaketa hau Euskal Herrian antolatzen den lehen aldia da eta ilusioz gainezka gaude. Zazpigarren edizio honetan eskaini nahi dugu diskurtsoaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzeko gaur egun erabiltzen ari diren metodoekin elkarreragiteko plataforma bat: metodo mistoak, metodo multimodalak, metodo konputazionalak eta esperimentalak, metodo etnografiko eta sortzaile berriak, besteak beste. Topaketa presentziala izango da.

EDiSoko egungo Zuzendaritza Batzordea eta Tokiko Batzorde antolatzailea

 

BANAKAKO KOMUNIKAZIOAK ETA PANEL IREKIAK

Banakako komunikazioetarako edo panel irekirako proposamenek 400 hitz izango dituzte gehienez (bibliografiarik gabe). Egile bakoitzak gehienez bi proposamen egin ditzake. Laburpen bakoitzeko gehienez lau gako-hitz sartu behar dira nahitaez.

 

VII Simposio EDiSo Batzorde Zientifikoa

  • Jokin Aiestaran, Universidad del País Vasco
  • Cristina Aliagas, Universitat Pompeu Fabra
  • Daniel Amarelo, Universitat Oberta de Catalunya
  • Carla Amoros, Universidad de Salamanca
  • Miren Artetxe, Universidad del País Vasco
  • Eva Alberione, Universidad Nacional de Córdoba, Argentina
  • Encarna Atienza, Universitat Pompeu Fabra
  • Yvette Bürki, Universität Bern
  • Lucía Cantamutto, Universidad Nacional de Río Negro
  • Josep M. Castellà, Universitat Pompeu Fabra
  • Eva Codó, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Ernesto Cuba, University of Washington
  • Agurtzane Elordui, Universidad del País Vasco
  • Marta Estévez Grossi, Universidade de Santiago de Compostela
  • Branca Falabella Fabrício, Universidade Federal do Rio de Janeiro
  • Cristian González, Pontificia Universidad Católica de Valparaíso
  • Fernando Guzmán, Universidad de Sevilla
  • Daniela Lauria, Universidad de Buenos Aires
  • Aitzpea Leizaola, Universidad del País Vasco
  • Júlia Llompart, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Carmen López Ferrero (Universitat Pompeu Fabra)
  • Cecilia Magadán, Universidad Nacional de San Martín
  • Luisa Martín Rojo, Universidad Autónoma de Madrid
  • Emilee Moore, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Adil Mostaoui Sghir, Universidad Complutense de Madrid
  • Teresa Oteíza Silva, Universidad Católica de Chile
  • Adriana Patiño, University of Southampton
  • Carolina Pérez Arredondo, Universidad de O’Higgins
  • Miguel Pérez-Milans, University College London
  • David Poveda, Universidad Autónoma de Madrid
  • Gabriela Prego, Universidade de Santiago de Compostela
  • Ana María Reaño Pastor, Universidad de Castilla-La Mancha
  • Viviane Resende, Universidad de Brasilia
  • María Florencia Rizzo, Universidad Nacional de San Martín
  • Iñaki Sagardoy, Universidad Pública de Navarra
  • María Florencia Sartori, Universidad Nacional de San Martín
  • Agostina Iglesias Sánchez, Universidad Nacional de Córdoba
  • Matías Soich, Universidad de Buenos Aires
  • Josep Soler Carbonell, Stockholm University
  • Cecilia Tallatta, Universidad Nacional de San Martín
  • Samara Velte, UPV/EHU
  • Mònica Daisy Vieira Araujo, Universidade Federal de Minas Gerais
  • Claudia Vallejo Rubinstein, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Luz Zas Varela, Universidade de Santiago de Compostela
  • Mónica Zoppi Fontana, Universidad Estadual de Campinas

 

VII Simposio EDiSo Tokiko Batzordea

  • Jokin Aiestaran, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Miren Artetxe, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Agurtzane Elordui, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Lamia Filali-Mouncef, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Graxi Irigaray, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Aitzpea Leizaola, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Miren Otxotorena, Universidad Autónoma de Madrid
  • Elixabete Pérez Gaztelu, Universidad de Deusto
  • Samara Velte, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
Irakurri gehiago

Helburuak

Sinposio honen helburua da diskurtsoaren azterketan hainbat ikuspegi eta eremu epistemikotatik diharduten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetza indartzea. EDISO komunitatearen sinposioen edizio guztietan bezala, VII. edizio honetan ere, asmoa da diskurtsoaren azterlanen esparruan egindako aurrerapen berriei buruzko ezagutzak eta esperientziak trukatzea eta diskurtsoekin lan egiten den esparruetatik sinergiak sortzea.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

EDiSo 2025 sinposioak osoko bilkurak, komunikazioak, tailerrak eta mahai-inguru bat aurreikusten ditu. EDiSoren hizkuntza-politika eleaniztuna da, hizkuntza-inklusioa eta -berdintasuna sustatzeko. Sinposioaren hizkuntzak gaztelania, katalana, euskara, galegoa eta portugesa dira, baita ingelesa ere. Hizlari bakoitzak bere lehentasuneko hizkuntza  erabil dezake, eta, horretarako, ikus-entzunezko baliabideak erabiliz (adibidez, PPT edo aldibereko interpretazioa), bere diskurtsoa entzuleengana iritsiko dela ziurtatuko da. Metodologia hori arrakastaz frogatu da EDiSo sinposioaren hainbat ediziotan. Sinposioaren modalitatea offline da, eta streaming bidez egin daiteke osoko bilkuretarako eta mahai-ingururako.

Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • EDISO
  • Universidad del País Vasco

Zuzendariak

Yvette Burki

Universität Bern

Yvette Bürki irakasle titularra da Bern Unibertsitateko (Suitza) Hizkuntza eta Literatura Hispanikoen Institutuan. Bere ikerketa eremuak soziolinguistika kritikoan, diskurtsoaren azterketa kritikoan eta linguistika soziokulturalean oinarritzen dira. Ikuspegi horietatik, gaztelaniaren aldaera periferikoak aztertu ditu, baita hizkuntza identitate eta ideologietan arreta jartzen duten talde etniko-linguistiko minorizatuen adierazpen semiotiko eta diskurtsiboak ere. Aldizkarietako kapitulu eta artikulu ugari argitaratu ditu, baita gaikako liburukiak ere, hala nola 'Variedades olvidadas del español' (2016, Laura Morgenthaler García, Ruhr-Universität Bochum), 'Desafíos metodógicos en la sociolingüística hispánica actual' (2020, Caroline Patzelt, Universität Bremen) eta 'Actores humanos en las políticas y planificaciones lingüística. Agencia, ideología y prácticas (2023, Anik Nandi, Woxen University). Bere argitalpen berrienak gaztelania herentzia-hizkuntza gisa eta Suitza germaniar-hiztuneko hizkuntza hiztun eta/edo elebiduneko familien hizkuntza-politikak dira.

Agurtzane Elordui Urkiza

EHU

Agurtzane Elordui ikerlari eta irakasleak Soziolinguistikaren alorrean lan egiten du komunikabideetan bereziki aplikatua . UPV/EHUko Gizarte Zientzien eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu eta masterretan irakasten du soziolinguistikaz eta komunikabideetako hizkeraz. Gaur egun hurrengo alor hauetan ikertzen du: hizkuntza ideologiak, hizkuntza gutxituak, sare sozialetako praktika eleaniztunak, performantzia, ikus-entzunezko diskurtsoaren estilizazioa eta euskal gazteriaren aldaketa soziolinguistiko eta ideologikoak. NOR Ikerketa Taldeko (IT81-16) kidea da. Ikerketa talde horren barruan, eta Nafarroako Unibertsitatearekin eta Frantziako CNRSrekin (Baionako Unibertsitatea) elkarlanean, 'Gaztesare Eleaniztasuna eta euskal gazteriaren identitate glokalak sare sozialetan' egitasmoaren ikertzaile nagusia izan da 2018-2022. Gaur egun 'Gazte ahotsak: gazte kultura, euskara eta ideologia linguistikoak' egitasmoa zuzentzen du eta Estandarev. Estandarizazio linguistikoaren berrikuspena: mediatizazioa, bernakularizazioa eta ideologia linguistikoak Espainia garaikidean' egitasmoaren Euskal Herriko arduraduna da. .

Hizlariak

Germán Canale

Universidad de La República, Uruguay

Bigarren hizkuntzen jabekuntzan doktorea (Carnegie Mellon University), Hizkuntzaren Gizarte Ikasketen Saileko irakasle agregatua (Instituto de Lingüística, FHCE, Universidad de la República, Uruguai). “Núcleo de Análisis del Discurso en Sociedad” ikerketa-taldeko arduraduna eta Ikertzaileen Sistema Nazionaleko II. mailako ikertzailea (ANII, Uruguai). Bere ikerketa diskurtsoaren azterketa kritikoan, diskurtsoaren ikuspegi etnografikoetan eta multimodalitatean kokatzen da.

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

Gizarte eta Komunikazio Zientzietan trebatua (UPV/EHU), 1990eko hamarkadaren hasieran, nire euskalduntze-prozesua abiatzearekin batera, hizkuntzarekin lotutako hainbat fenomeno ikertzen hasi nintzen. Hiru hamarkadako ibilbide honetako mugarri bat Teresa Del Valleren zuzendaritzapean egindako doktorego-tesia izan da. Mentoretza horrek hizkuntzaren antropologia eta etnografiara bideratu zituen nire interesak, eta teoria eta metodologia feministarekiko interesa sendotu zuen. Hizkuntza(k) eta femismoa(k) dira nire ikerketa- eta irakaskuntza-praktikaren bi ardatzak, hainbat ikasketa-eremutan aplikatuta. Berrienen artean bertsolaritzaren azterketa edo euskarazko gazte hiztunekin egindako lana leudeke, azken hau Jaime Altuna Ramirezekin elkarlanean. Gainera, 2020az geroztik, soziolinguistika kritikoaren garapenean inplikatutako EQUILING proiektuan parte hartzen dut. Gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu dudan arren, euskaraz ezagutza sortzen duen komunitate zientifiko "kokatu" baten parte sentitzen naiz.

Virginia Unamuno

Universidad Nacional de San Martín, Argentina

Virginia Unamuno CONICETeko ikertzaile nagusia da eta Ikasketa Soziolinguistikoen arloan irakasle titularra da San Martingo Unibertsitate Nazionalean (Argentina). Bertan, Centro de Estudios del Lenguaje en Sociedad (CELES) ikertegia zuzentzen du. Katalunian hamar urte baino gehiagoz lan egin ondoren, 2010etik Argentinako Chaco probintzian ari da ikertzaile lanetan irakasle eta erakunde indigenekin batera. Eleaniztasuna ikuspegi askotatik aztertzen aditua da, eta gaur egun hizkuntza-politiken sorkuntzan dauden agentzia indigenak aztertzen ditu, ikuspegi etnografiko eta ko-laboratibo batetik. Liburuak eta artikuluak argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, besteak beste, “Lenguas, diversidad y escuela”, “Usos i competències multilingües entre escolars d 'origen immigrant” (ed. Luci Nussbaumekin batera), “Prácticas y repertorios plurilingües en Argentina” (ed. Angel Maldonadorekin batera), “Lenguaje y educación”, eta “Hablar lenguas indígenas hoy” (ed. Carolina Gandulfo eta Héctor Andreanirekin batera).

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia