Escuelas de aprendices: ¿cómo imaginar comunidades de práctica en el s. XXI?
Azalpena
Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170007) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Uda Ikastaro honek filosofiaren, hezkuntzaren eta gaur egungo irudimen moduen arteko harremana aztertzen du, bereziki arte bisual eta zinematografikoak, XXI. mendean jorratu behar ditugun eraldaketen iruditeria zabaltzeko. Krisi garaian (osasuna, ekonomia, ingurumena) irudimena funtsezko faktorea da. Imajinatzea falta dena presente egitea bada, galerarekin eta ziurgabetasunarekin harremanetan sartzeko modu bat da, baita gure "itzala" onartzeko modu bat ere: ezagutzen ez dugun edo bazterrean mantentzen dugun guztia. Horixe da Escuela de Aprendices (Galaxia Gutenberg, 2020) liburuaren ideia nagusietako bat, non Marina Garcesek azaltzen duen hezkuntzaren filosofia, Ikastaro honetan egilearekin aztertu ahal izango duguna. Horretarako, bere planteamendua 90eko hamarkadan abiarazitako praktika-komunitateei buruzko azterlanekin osatuko dugu. Azterketa horiek interakzio informalaren eta ikastunen parte-hartze periferikoaren garrantzia azpimarratzen dute, eta kultura- eta hezkuntza-esperientzia desberdinak beste ikuspegi batetik begiratzeko balioko digute. Zehazki, hirutan jarriko dugu arreta: Elias Querejeta Zinema Eskolan (Tabakalera), Massana Eskolan (Centre d 'Art i Disseny, Bartzelona) eta Boaventura de Sousa buru duen Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatean (UPMS).
Elkar heztea ezinbestekoa da Tabakalera bezalako kultura garaikideko zentroentzat, askotan "kultura-ekosistema" gisa deskribatzen baitira. Zein dira ekologia horren gakoak denboran irauteko eta gizartearen zerbitzura egoteko? Nola lortu hezkuntza- eta kultura-erakundeek ateak lehen aldiz gainditzen dituztenen existentzia onartzea? Nola egin pandemia egoera honetan, hain zaila baita aurrez aurre eta belaunaldien artean elkartzea? Zer lotura du horrek irudimenarekin, "eginez ikastearekin" eta ezjakintasunarekin? Horregatik, Uda Ikastaroak dimentsio teorikoa du, baina baita praktikoa ere, izaera berritzailea duten hezkuntza-proiektuak bertatik bertara ezagutuz eta parte-hartzaileen esperientziarekin kontrastatuz.
Helburuak
Marina Garcesen obran interpretazio-gako batzuk ezagutzea.
Boaventura de Sousa buru duen Gizarte Mugimenduen Unibertsitate Popularra euskal eremuan ezartzeko esperientziak ezagutzea.
Hiru kontzeptu gurutzatuetan sakontzea: ikastunen eskola, praktika-komunitateak eta irudimenaren ekologiak.
Bi ikastetxe alderatzea hiru kontzeptuen ikuspegitik: Elias Querejeta Zinema Eskola (Tabakalera) eta Massana Eskola (Centre d 'Art i Disseny, Bartzelona).
Hiru kontzeptuak hezkuntzako eta gizarte-eraldaketako beste esperientzia batzuetan nola aplikatzen diren aztertzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2021-06-14
Registro
Inaugurazio instituzionala
- Agustín Erkizia Olaizola UPV/EHU - Gipuzkoako Errektoreordea / Vicerrector Campus de Gipuzkoa
- Antonio Casado da Rocha UPV/EHU - Prof.
“Escuela de aprendices: filosofía y educación “
- Marina Garcés Mascarellas UOC - Prof.
Atsedena
“Las comunidades de práctica como alianza de aprendices“
- Antonio Casado da Rocha UPV/EHU - Prof.
“Dinámica de grupos y síntesis“
- Antonio Casado da Rocha UPV/EHU - Prof.
“Síntesis“
- Antonio Casado da Rocha
2021-06-15
Mahai ingurua: “Unibertsitate Kritiko Sarea y la Universidad Popular de los Movimientos Sociales“
- Sara Goyeneche Diez Euskadiko GGKEen Koordinakundea-Coordinadora de ONGD de Euskadi - Responsable de Movilización y Educación para la Transformación Social
- Alberto Gaston Dapena Emaús Fundación Social - Responsable de proyectos
Atsedena
Mahai ingurua: “Escola Massana y Elias Querejeta Zine Eskola: ¿dos escuelas de aprendices?“
- Carlos Muguiro Altuna Elias Querejeta Zine Eskola - Director
- Xavi Capmany Miró Escola Massana - Director
- Antonio Casado da Rocha UPV/EHU - Prof.
“Hacia una ecología de la imaginación: disputar los futuros inscritos en el presente“
- Marina Garcés Mascarellas UOC - Prof.
“Síntesis“
- Antonio Casado da Rocha
Zuzendariak
Doctor en Filosofía, investigador y profesor en el campus de Gipuzkoa (UPV/EHU). IP del grupo ETICOP-IT. Desde 2002 a 2012 vocal y secretario del Comité de Ética Asistencial del Hospital Universitario Donostia. En 2008 recibí el Premio de Investigación en Bioética de la Fundació Víctor Grífols y Lucas. Tengo reconocidos 3 sexenios de investigación y 7 tesis doctorales dirigidas y defendidas. He publicado 3 libros como único autor y editado 2 colectivos. De 2012 a 2017 fui Vicedecano de Investigación y Movilidad de mi Facultad, y de 2017 a 2021 Director de Proyección Universitaria del campus de Gipuzkoa de la UPV/EHU. Mi último libro se titula "Una casa en Walden y otros ensayos sobre Thoreau y cultura contemporánea" (Pepitas, 2017). Además de publicaciones académicas en el ámbito de la Filosofía, también he publicado en revistas internacionales de Bioética, Psicología, Derecho y Sociología. CV con publicaciones: http://www.ehu.eus/ehusfera/eticopit/files/2020/12/CV_ACdR.pdf
Hizlariak
Xavi Capmany Miró
Marina Garcés Mascarellas
Alberto Gaston Dapena
Sara Goyeneche Diez
Carlos Muguiro Altuna
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-06-14 arte |
---|---|
77,00 EUR | |
65,00 EUR | |
54,00 EUR | |
65,00 EUR | |
65,00 EUR |
Online zuzenean | 2021-06-14 arte |
---|---|
77,00 EUR | |
65,00 EUR | |
54,00 EUR | |
65,00 EUR | |
65,00 EUR |
Kokalekua
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago