Doako jarduera
Europako gizarte berrikuntzako errefereentako bat ezagutu nahi al duzu? Gureak taldea mugitzen duten ideiak

Europako gizarte berrikuntzako errefereentako bat ezagutu nahi al duzu? Gureak taldea mugitzen duten ideiak

Mar. 24 - 24. Mar, 2021 Kod. K01-21

Azalpena

Mintegiaren helburua ALC-k EMUNekin lankidetzan Gureak taldeari buruz egindako ikerketa partekatzea da. Mintegiko parte-hartzaileekin partekatuko den artikulu batean laburbildu da ikerketa hau, eta Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenetariko bat bihurtzeko hartutako erabaki estrategikoak hobeto ulertzen saiatzen da. Horren osagarri, Gureak-en balio-sistemari buruzko hausnarketa egiten du ikerketak, Gipuzkoako giza garapen iraunkorraren eredu den aldetik.

Helburuak

Gureak oinarri duen kultura-ereduari balioa ematea.

Gizarte-kohesioaren eta gizarteratzearen inguruko aukerak eta erronkak partekatzea.

Gureak eredua eta Gipuzkoako lurraldearen eredua eta ekosistema giza garapen iraunkorreko eredu gisa lotzea.

Eredu hori garapen iraunkorreko eta gizarte-aldaketako adituekin alderatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Gureak
  • Agirre Lehendakaria Center
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2021-03-24

09:30 - 09:35

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Gorka Espiau Idoyaga Agirre Lehendakaria Center
09:35 - 10:00

“Gureak kasua. Caso Gureak“

  • Maria Larraza Malkorra Gureak
10:00 - 10:30

“Gureak eta Gipuzkoa eredua. Gureak y el modelo Gipuzkoa“

  • Xabier Barandiaran Irastorza Gipuzkoako Foru Aldundia
10:30 - 11:00

“Gureak-en balio-sistema gizarte eraldaketaren ardatz gisa. El sistema de valores de Gureak como eje de la transformación social“

  • Gorka Espiau Idoyaga Agirre lehendakaria Center
11:00 - 11:25

Mahai ingurua: “Hausnarketak. Reflexiones“

  • Gorka Espiau Idoyaga Agirre lehendakaria Center (Moderatzailea)
  • Carlos Ángel Mataix Aldeanueva ItdUPM
  • Susana Manueco COTEC
11:25 - 11:30

Itxiera

  • Maria Larraza Malkorra Gureak

Hizlariak

Maria Larraza Malkorra

María Larraza "berrikuntza kudeaketan, ekintzailetzan eta kooperatibismoan" doktorea da, eta Enpresen Kudeaketa eta Administrazioan Masterra Mondragon Unibertsitatean, Merkataritza Kudeaketan eta Marketinean Masterra ESICen eta Giza Zientzietan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. IBM eta Ikusi enpresetan hasi zuen bere ibilbide profesionala merkataritza- eta komunikazio-eginkizunetan, eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean marketinari eta enpresa-kudeaketari buruzko irakaskuntza-jarduerak ere egin ditu. Gaur egun, Marketin eta Komunikazio zuzendaria da Gureak enpresa-taldean.

Xabier Barandiaran Irastorza

Responsable de Estrategia de Etorkizuna Eraikiz

Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko arduraduna. Soziologian doktorea. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Ibilbide profesional eta politikoa: - Irakaslea. Gizarte eta Giza Zientziak. Deustuko Unibertsitatea (2011-gaur arte). - Ikertzaile bisitaria Oxford Unibertsitateko Kellog Collegen (2012-2014). - EITBko Administrazio Kontseiluko kidea. EITB. EAJ-PNV - TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Administrazio Kontseiluko kidea. EAJ-PNV - Diputatu Nagusiaren Kabinete Burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (2007-2011). EAJ-PNV - Garraio eta Obra Publikoen departamentuko kabinete burua. Eusko Jaurlaritza (2005-2007). EAJ-PNV - Irakaslea. Deustuko Unibertsitatea (1998-2005). - Formakuntza teknikaria. CONFEBASK (1997-1998). Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: - Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa SA-ko,TABAKALERAko Administrazio Kontseiluko kidea

Carlos Ángel Mataix Aldeanueva

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritzako Saileko irakaslea eta Unibertsitate bereko Giza Garapeneko Teknologien Berrikuntza Zentroko zuzendaria (itdUPM). 2008an Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako Espainiako Agentziako (AECID) zuzendariaren kabineteko kide izan zen. Ingeniería Sin Fronteras (ISF) erakundearen sortzailea eta Garapenerako Espainiako GKEen Koordinatzailearen lehendakariordea izan da. Enpresa-katedren zuzendaria da, Iberdrolaren partaideen kontseiluko kidea eta enpresa fundazioetako aholkularia, hala nola Carasso Fundazioa, Cotec eta Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareetan (REDS).

Susana Manueco

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean