Doako jarduera
Uda ikastaroa
EUSKAL EUROHIRIA, mugaz gaindiko polizentrismo-eredua

EUSKAL EUROHIRIA, mugaz gaindiko polizentrismo-eredua

Uzt. 18 - 18. Uzt, 2022 Kod. G32-22

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara, gaztelania eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa hiru hizkuntzetan jarraitu ahal izateko.

Azalpena

Euskal Hirigune Elkargoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Eurohiriaren Proiektua bultzatzen dute, erantzun bat eman nahi baitiote, eskualde mailan, Europaren eraikuntza prozesua bultzatzen duen erronkari; izan ere, antzinako mugaren bi aldeetako agintari politiko eta administratiboei ez ezik, herritar eta eragile akademiko, sozial eta ekonomiko guztiei ere honako hau argitzeko proposatu diete: mugek hainbeste urtetan ekarri duten banaketa artifiziala nola bihur ote daitekeen lotura eta lankidetza indartzeko argudio.
Bi aldeen arteko osagarritasunak eta sinergiak bilatzeari dagokionez, eskualde garapeneko azterlan eta politiketan jasotzen den kontzeptu batek lehen mailako esparru analitikoa eskaintzen du Euskal Eurohiriaren proiektua sendotzeko; hain zuzen ere, mugaz gaindiko errealitatea hiri eskualde polizentrikoen teorizazioak eskaintzen duen ikuspegitik aztertzea. Horrela, bada, Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutuaren zuzendaritzapean, Euskal Eurohirirako polizentrismo eredua zehazten laguntzea da ikastaroaren helburua. Elkarrekiko mendekotasuneko harremanetan sakonduko da; Eurohiriaren gobernantza berriaren oinarriak landuko dira –maila anitzeko hurbilketa oinarrizkoa izango da–; lidergoari eta giza harremanei buruz hitz egingo da; ez zaio uko egingo proiektuari konplexutasunaren ikuspegi batetik heltzeari eta, aldi berean, Europako esperientzien berri jasoko dugu, hiri eskualde polizentrikoen perspektibak ematen duen ikuspegia etorkizuneko lurralde garapeneko eta garapen estrategikoko plangintzetan txertatzen duten kasuen bitartez.

KOKALEKUA : 3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia. Nola iritsi: https://drive.google.com/file/d/1cjN4TPBgwGcuZjmioYWcZFbDILgYRFib/view?usp=sharing

 

Irakurri gehiago

Helburuak

 

Ipar Euskal Herriko Aglomerazio Erkidegoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainerako lurralde-erakundeekin batera, Euskal Eurohiriaren esparruan bultzatzen duten mugaz gaindiko lankidetzaren helburua berrikuntza politikoa bultzatzea eta bere potentziala indartzea da, erakundeen eta lurraldeen arteko aldebiko lankidetzarako eskema tradizionalak gainditzen dituen mugaz gaindiko elkarrizketa errazteko eta biziberritzeko tresna gisa.

Estatuaren mugen kontzeptualizazioak, haien esanahi politiko, sozial, kultural eta sinbolikoari dagokionez, mugak oztopotzat hartzera garamatza lehen gogoeta batean. Baina interpretazio klasiko horren aurrean, non mugak lurraldeen arteko banaketarekin eta bakoitzaren subiranotasun nazionalen mugapenen definizioarekin lotzen diren, Europa eraikitzeko prozesuak eta aldaketa sozial, ekonomiko eta geopolitikoen bultzadak interpretazio hori malgutzea ahalbidetzen dute, eta aukera ematen dute irakurketa berez negatibo batetik, bereizketa batetik, harremanetarako funtzio batera igarotzeko, non antzinako mugek izaera dinamikoa eta dimentsio anitzekoa hartzen duten. Ikuspegi horretatik, kontzeptualizazio berriak sortzen dira mugako azterlanen esparruan, mugek mugaz gaindiko eskualdeetan berrikuntza garatzeko eta bultzatzeko har ditzaketen potentziala eta funtzioak agerian uzten dituztenak.

Testuinguru horretan, UPV/EHUko Uda Ikastaroek UNUM ekimen esperimentala sortu dute, astebetez mugaz gaindiko hainbat ikastaro biltzeko. Euskal Eurohiriaren ikastaroak, besteak beste, honako helburu hauek ditu: begirada aldatzeak eta muga-ondoko kontzeptua abian den dinamikan txertatzeak zer dakarren hausnartzea; metropoli-eraikuntzaren ikuspegitik, Eurohiriari hiri-eskualde polizentrikoen kontzeptualizaziotik begirada txertatzeak eskaintzen dizkion aukerak aztertzea; eta Europako beste eskualde mugakide batzuen eta Europako misio-eskualdeen ikaskuntza kontrastatzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • -

Programa

2022-07-18

09:00 - 09:45

Apertura de la semana y el curso y presentación de contenidos

09:45 - 10:45

“Cooperación transfronteriza: laboratorio de la construcción europea / Coopération transfrontalière: laboratoire de la construction européenne“

  • Mikel Mancisidor de la Fuente | Universidad de Deusto
  • Camille Le Bivic | Chercheuse post-doctorante. Projet ANR “Gestion et régulation transfrontalières de l’urbanisme diffuse”. Université Gustave Eiffel, Lab’Urba.
10:45 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:00

“Polycentrisme transfrontalier: conceptualisation et cas“

  • Christophe Sohn | Luxembourg Institute of Socio-Economic Research (LISER) - Senior researcher. Co-Editor-in-Chief of Journal of Borderlands Studies
12:00 - 12:30

“Engagement européen pour la coopération transfrontalière / y compris la vision polycentrique (Commission européenne)“

  • Solène Laetitia Gautron (Zoom bidez parte hartuko du)
14:00 - 15:00

“Casos de policentrismo transfronterizo / Cas de polycentrisme transfrontalier“

  • Aurélien Biscaut | Secretaire général de la Mission Opérationnelle Transfrontalière, MOT (Zoom bidez parte hartuko du)
  • Loïc Delhuvenne | Directeur de l’Eurométropole Lille-Kortrigk-Tournai.
  • José Antonio Santano Clavero | Presidentedel ConsorcioBidasoa-Txingudiy Alcalde de Irun
15:00 - 15:45

Mahai ingurua: Mahai ingurua

  • Christophe Sohn | Luxembourg Institute of Socio-Economic Research (LISER) - Senior researcher. Co-Editor-in-Chief of Journal of Borderlands Studies
  • Aurélien Biscaut | Secretaire général de la Mission Opérationnelle Transfrontalière, MOT
  • Loïc Delhuvenne | Directeur de l’Eurométropole Lille-Kortrigk-Tournai.
15:45 - 16:00

Cierre a cargo de DFG y Elkargoa

Zuzendariak

Ander Arzelus Aramendi

Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputatu Nagusiaren Kabinetea

Han Vo

Partenariats e financements, Communauté d’Agglomération Pays Basque

Hizlariak

Aurélien Biscaut

Loïc Delhuvenne

Solène Laetitia Gautron

Camille Le Bivic

Mikel Mancisidor de la Fuente

Universidad de Deusto

Mikel Mancisidor Zuzenbidean lizentziatua da eta Nazioarteko Harremanetan eta Diplomazian doktorea. NBEko DESC Batzordeko Zientzia eta Giza Eskubideei buruzko Iruzkin Orokorraren relatorea izan da. Batzorde horretako kidea 2013tik. Nazioarteko Zuzenbideko eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea Deustun, American Universityn eta René Cassin Institutuan. Eskubideen Urrezko Domina 2013 eta Euskadiko Kutxa Saria - Eusko Ikaskuntza

José Antonio Santano Clavero

Christophe Sohn

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-18 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania