Fisika kuantikoa: txigorgailutik ordenagailura
Fisika kuantikoa: mende bat baino gehiago ezagutzak eta aplikazio eraldatzaileak sortzen
Azalpena
Fisika kuantikoak naturari buruz dugun ikuspegia aldatu du eta funtsezko zutabe bat izan da teknologia garatzeko, mende batean baino gehiagoan. Oraindik ere gu harritzeko gaitasuna du eta, gaur egun, ezagutza berritzaileak eta aplikazio eraldatzaileak ematen jarraitzen du.
Hitzaldi honetan, hasteko, labur gainbegiratuko ditut aurkikuntza eta fenomeno kuantiko nagusiak, bai eta aplikazio nabarmenenak ere.
Horien artean, transistorea eta mikroelektronika gailentzen dira;
izan ere, horiei esker dauzkagu ordenagailuak eta mugikorrak. Bestalde, laserra aipatu behar da, funtsezkoa baita komunikazioetan, materialen prozesaketan eta kirurgian, besteak beste.
Jarraian, sentsoreen, komunikazioen eta konputazioaren arloetan aplikazio berriak garatzeko aurrez aurre ditugun erronkak jorratuko ditut. Era berean, nazioarteko eta tokiko egoerari buruzko ikuspegi bat emango dut. Testuinguru horretan, UPV/EHUk EHU Quantum Center zentroaren bidez prestakuntzaren, ikerkuntzaren eta teknologia-transferentziaren arloan egin duen ekarpen handia azpimarratuko dut.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2024-07-02
Agintarien agurra / Saludo de las autoridades
“Irekiera hitzaldia: Conferencia Inaugural: “
- Gonzalo Muga | UPV/EHU - Exdirector de EHU Quantum Center, actualmente colaborador
Agintarien hitzak / Intervención autoridades
Hizlariak
Gonzalo Muga
EHU Quantum Center zentroko zuzendari ohia,g aur egun kolaboratzailea
Dok. EHUn 1986an; dok. osteko ikask. Brusela, Jerusalem, Vancouver eta Madril; 9 urt. La Laguna Unib. (Kanarietako Zien. Akad. Saria 1996an); 1999an EHUra itzuli (katedra) eta zenbait proiek. kuantiko sortu eta lideratu: QUINST taldea, Zien. eta tek. kuantikoa Masterra, lehena Estatuan; eta EHU Quantum Center (zuzendari 2022-2023, 100 ikerketa). 16 tesi zuzendu ditu. Irak. edo ikertz. gonbid. Tolosa, Geneva, Bartzelona, Kingston, Gotinga, Braunschweig, Mexiko eta Shanghaiko unib. eta MSS-Ottawa eta Max Planck-Dresde zentroetan. 300 artik. (h=57). Fisik. eta zientz. arduradun. ANEP gunea 2014-2016. EPL aldizk. zuzendariorde 2017-2021 eta editore buru 2022-2023. Ikerbasqueko nagusi 2009-2013 Kide hautetsi Amer. Fisik. Elkartean 2009an, «Tunel kuantikoko denborari, diodo atomikoari eta hoztean duen aplikazioari buruzko lan aitzindariagatik» Euskal ikertzaile gailenetako bat (EJren Zien., Tek. eta berr. Plana, 2020) eta «World's top 2% scientists» listan, Stanford. Hitzaldi eta dibulgazio-artikulu asko.
Kokalekua
Online zuzenean
Online zuzenean