Uda ikastaroa
Generoa didaktika ezberdinetan lantzen

Generoa didaktika ezberdinetan lantzen

Uzt. 22 - 24. Uzt, 2019 Kod. H27-19

Azalpena

Ikastaro honek hiru erpin izango ditu. Batetik,  UPV/EHU Unibertsitateko irakasleak didaktika ezberdinetan generoa nola txertatu arituko dira teoria, esperientziak nahiz bibliografia medio. Bigarrenik, eskoletara hurbilduko gara eta ikusiko da gela barruan hezkidetza nola landu daitekeen. Hirugarrenik, gelatik at Lehen Hezkuntzako nahiz DBHko ikasleek sare sozialetan, tbn, nahiz interneten ikusten duten iruditegiari darion indarkeria mediatikoa eta entzuten dituzten trap nahiz reggaeton letrak eskaintzen duten narratiba sexista aztertuko da.

Sei espezialistek beren arloetan eta genero-espezialistek generoaren ikuspegitik hurbilduko dira, arlo teorikoan zein praktikoan esandako didaktiketara. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Didaktikako arlo ezberdinetara genero perpektibatik hurbiltzea. 

Hizlariek edota adituek didaktika ezberdinetatik euren esperientziak ez ezik erramintak irakasleentzat nahiz irakaslegaientzat generoa gelan lan dezaten ematea.

Eskolaren antolakuntzatik eta didaktika orokorretik generoa nola kudeatu daitekeen ikustea.

Debateak in situ sortzea hezkidetzaren inguruan dauden hutsuneak nola bete beharko liratekeen eztabaidatzeko.

Hezkidetzaren inguruan esperientziiak ezagutzera eman Erakunde ezberdinetatik. 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

Programa

2019-07-22

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa/Entrega de documentación

09:15 - 10:30

“Didaktika orokorra , eskola antolakuntza eta generoa“

  • Pili Aristizabal Llorente UPV/EHU - Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
10:30 - 11:45

“Gorputz heziketa, eskola espazioak eta generpoaren didaktika“

  • Maria Teresa Vizcarra Morales UPV/EHU - Psikodidaktika masterraren eta doktorego programako zuzendaria
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:15

“Hezkidetzadaren alde busti online ikastaroaren UPV/EHU aurkezpena “

  • Gema Lasarte Leonet UPV/EHU
13:15 - 14:00

Mahai ingurua: Mahai ingurua

  • Maria Teresa Vizcarra Morales UPV/EHU - Psikodidaktika masterraren eta doktorego programako zuzendaria
  • Gema Lasarte Leonet UPV/EHU
  • Pili Aristizabal Llorente UPV/EHU - Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila

2019-07-23

09:00 - 10:30

“Ikasleen partaidetza eta hezkidetza. Errenteriako Koldo Mitxelena institutoa eredu bat.“

  • Maria Victoria Fernandez Roldan Irungo Berritzeguneko kidea
10:45 - 12:00

“Hizkuntzaren didaktika eta generoa.“

  • Amaia Alvarez Uria UPV/EHU - Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:30

“EAE-ko hezkuntza-sistemarako II. hezkidetza-plana, berdintasuna eta tratu onen bidean.“

  • Maria Victoria Fernandez Roldan Irungo Berritzeguneko kidea
13:30 - 14:00

Sintesia

2019-07-24

09:15 - 10:30

“Gizarte zientzietan emakumeen ikusgarritasuna lantzen eta generoa aplikatzen.“

  • Ana Isabel Ugalde Gorostiza EHU/UPV - Hezkuntza eta kirol fakultateko dekanordea
10:30 - 12:00

“Teknologia eta Internet, berdintasuna sustatzeko tresnak?“

  • Rakel Gamito Gomez Soziologa
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:45

“Zer entzuten dute Lehen Hezkuntzan ikasleek? Maluma eta zer gehiago?“

  • Unai Ballesteros López de Robles Irakaslea Lehen Hezkuntzan
13:45 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

Gema Lasarte Leonet

ehu/upv, langilea

En 1987 se graduó en Ciencias de la Información y en 2011 se doctoró en Ciencias Literarias, ambas en la UPV/EHU y en euskera. De 2010 a 2013 ha sido Coordinadora de la Comisión de Coeducación de la Facultad y ahora es asesora de género en la Universidad de El Salvador (UES). Tras 17 años de experiencia en la prensa vasca, comenzó a trabajar en la UPV hace 15 años. Actualmente es profesor agregado. Comenzó a investigar en 2011 y desde entonces ha dirigido 7 proyectos de investigación y ha escrito más de 40 artículos, la mitad en euskera. Ha publicado siete libros. Ha impartido más de 20 conferencias. En 2011 creó junto a otros el grupo de investigación multidisciplinar IKHEZI. En la actualidad trabaja en una nueva línea de investigación: la escolarización de niños y niñas que han sufrido adversidad en su infancia. Actualmente forma parte del Vicerrectorado de Investigación de la UPV.

Hizlariak

Amaia Alvarez Uria

EHU

Pili Aristizabal Llorente

UPV-EHU, Zuzendaria

Filosofía eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziaduna (1995) y Pedagogian doktorea (2011). Irakasle Agregatua, 2015etik. Vitoria-Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea (Hezkuntza atalean) Didaktika eta Eskola antolakuntza Sailean 2000. urterik aurrera. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea 17 urtez. Berrikuntza eta Kalitae Zuzendariordea Gasteizko Magisteritza Eskolan 2006ko uztailetik 2013ko iraila arte. UPV/EHUko Irakasle Gradu berrien diseinua eta ezarpenaz arduratu zen zentroen arteko Batzorde Akademikoko partaidea eta Haur Hezkuntza titulazioko Batzordearen koordinatzailea. IkHezi (Ikerkuntza Hezitzailea, GIC 18/58) talde kontsolidatuaren partaidea. Ikerketa lerroak: Generoa, IKTak eta berrikuntza prozesuak eta ikas-irakaste prozesuak eta metodologia aktiboak. Hiru doktore tesiren zuzendarikide izan da eta hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du. Bere azken argitalpena: Coeducación: un reto para las escuelas del SXXI (Tendencias Pedagógicas, 2019ko uztaila).

Unai Ballesteros López de Robles

(2018/09/12 – 2019/08/31) DOMINGO BADOS IKASTETXEA - OLAZTI (NAFARROA) Lehen Hezkuntzako 3. mailako tutore. / Tutor de 3º de Educación Primaria. (2017/10/02 – 2017/12/29)  CPI SANSOMENDI IPI Irakaskuntza laguntzaile / Auxiliar de docencia (360 h). Hezkuntza esparrutik lan-mundurako trantsizioa programa / Programa de Transición educativa al mundo laboral. 2015-2016 BERAKAH ELKARTEA / ASOCIACIÓN BERAKAH Klase partikularretako irakasle boluntario / Profesor voluntario de clases particulares. (30 h). Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza / Educación Infantil y Educación Primaria. 2012-2013 ARANBIZKARRA IKASTOLA Ikas komunitatean laguntzaile boluntario / Voluntario en las comunidades de aprendizaje. (20 h). 3 urteko ikasgela / Aula de 3 años.

Maria Victoria Fernandez Roldan

Berritzegunea

Rakel Gamito Gomez

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Irakasle atxikia

Hezkuntza Zientzietan Doktorea, Psikodidaktikan Masterra eta Haur Hezkuntzan Graduatua. Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan online graduondokoan parte hartzen du. IkHezi (Ikerketa Hezitzailea) (IT 1304-19) Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea. Lan-ildo nagusiak: hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia.

Ana Isabel Ugalde Gorostiza

UPV/EHU, HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEKO DEKANORDE

Eskola maistra, Historian lizentziaduna eta Artearen Historian doktore. Irakasle lanetan aritua, ikastolako txikiekin hasi eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleekin egun, Gizarte Zientziak eta bere Didaktikaren irakaskuntzan. Ikertzaile gisa, Artearen Historian eta Euskal Herriko ondarean hasitakoa eta ondoren, irakaskuntzara bideratua. 2013 ezkero hainbat ikerketa proiektutan parte harturikoa, hala nola, “Hezkidetza egoerari buruzko diagnosi azterlana Gasteizko ikastetxeetan (0-18 urte)”, “Bertsolaritza eta generoa”, “Emakumeek bertsolaritzaren diskurtsoan nahiz praxian eragin duten aldaketan gertatu diren iniziatiba eta faktoreen ikerketa”, “Bertsolaritza eta generoa. Bertso-eskolak” eta “Detección de necesidades para construir el Proyecto Educativo de las Escuelas Infantiles de Vitoria-Gasteiz”. Ikerketa lerro nagusia: Ondarearen irakaskuntza.

Maria Teresa Vizcarra Morales

Gorputz Hezkuntzako Lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan Doktore. Eusko Jaurlaritzarako Gorputz Heziketako irakaslea izan da, Bigarren Hezkuntzan, Gasteizko Koldo Mitxelena B.H.I-n. Une honetan, IkHezi GIC18/58, ikerketa talde kontsolidatutako ikerlari nagusia da eta irakasle Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren didaktika Sailan, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean Gasteizen. Bere ikerlanak honako gai hauekin egon dira lotuta: genero ikasketak, eskola kirola, gorputz adierazpena eta dramatizazioa eta ekimen pedagogikoak. Psikodidaktikako doktore programaren arduraduna da. Eta kudeketa dela eta, hainbat postuetan egon da horien artean Lehenego Gasteizko Irakasle eskolako zuzendaria izan zen 6 urtez.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-04-01 arte2019-05-31 arte2019-07-22 arte
0 EUR - -
- 81,00 EUR95,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 48,00 EUR62,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 71,25 EUR -
- 71,25 EUR -
- 71,25 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa