Haur Hezkuntza: bizitzako oinarriak ehunduz
Azalpena
Aurreko edizioan, bizitzako oinarriak identifikatzen eta aztertzen aritu ginen. Ideia, hausnarketa eta proposamen ugari atera ziren.
Taldean egindako lana, hausnarketa prozesu kolektiboa da. Bakoitzak dakienetik edo bizi izan duenetik taldean partekatzeak badu ibilbidea. Oinarri hauek elkarrekin ehuntzen jarraitu nahiko genuke eta horiek eraikitzeko ezinbesteko alderdiak miatzen eta mamitzen jarraitu: haurren beharrak, helduon esku-hartzea edo begirada, ebaluazioa (dokumentazioa…).
Helburuak
Norbera dagoen lekuan egonda ere, haurtzaroaren begirada bateratua eraiki, haurrari-pertsonari, bere garapen prozesuan bidaidetzan helduaren esku-hartze bateratua definitzea.
Haur Hezkuntzako hezitzaileak haurtzaroaren izateaz hausnartu eta definizio propiora hurbiltzea.
Hezitzaileen eskuhartzeak aztertu eta haurtzaro izateari lagungarri izateko pausoak ehuntzen.
Ebaluazio hastapenetan murgiltzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2019-07-08
“Dokumentazio banaketa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako aholkularia.Hezkuntza saila.
“Hezitzaileak garen heinean zer dugu ehuntzeko?“
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako aholkularia.Hezkuntza saila.
- Kristina Goñi Etxenike Baztango haurreskola - Baztango Haurreskolako zuzendaria
Atsedena
Mahai ingurua: “Zein artile motaren gainean ari gara?“
- Monika Aranburu Zurutuza Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Ainhoa Odriozola Aldalur Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako aholkularia
Sintesia
2019-07-09
Mahai ingurua: “Nola ehunduko dugu? Zzertarako?“
- Monika Aranburu Zurutuza Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Ainhoa Odriozola Aldalur Eusko Jaurlaritza - Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularia
Atsedena
“Noiz eta zertarako egingo dugu ehuntzen ari garenaren behaketa?“
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako aholkularia
- Kristina Goñi Etxenike Baztango Haurreskola - Baztango Haurreskolako Zuzendaria
Sintesia
2019-07-10
“Ehutzerakoan kokapenak eragina du“
- Monika Aranburu Zurutuza Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako hezitzailea
Atsedena
“Ehundutakoa“
- Ainhoa Odriozola Aldalur Eusko Jaurlaritza - Haur hezkuntza-Lehen Hezkuntzako aholkularia
- Kristina Goñi Etxenike Baztango Haurreskola - Baztango Haurreskolako zuzendaria
- Nere Inda Goikolea Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako aholkularia
Sintesia
Zuzendariak
Haur Hezkuntzan diplomatua, Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua eta entzumena eta mintzamenean aditua. Nire ibilbide profesionalean etapa eta eremu ezberdinetan lan egin dudan arren ( Gasteizko Haurreskoletan, Boiseko ikastolan, Nafarroako eta EAEko eskola publiko askotan ordezkapenak...). 2013. urtetik EAEko Berritzegune Nagusian nabil Haur Hezkuntzako aholkulari.
Hizlariak
Monika Aranburu Zurutuza
1975-09-30 jaioa. 3 seme-alabetatik bigarrena naiz. Olaberriko Joxe Mari eta Ordiziako Blancaren alaba naiz. Joxe Mari baserrikoa da eta Blanca kalekoa. Asko gustatzen zait kalean jolastea. Igande askotan , udaberri inguruan, Urbasara egun-pasa joateko ohitura daukagu. Mundiala da! Zapaburuak harrapatu, belarretan jolastu….Ekainean goizez klasea dugunean eta uztailean, gurasoak oporrak hartu bitartean, arratsalde askotan, Olaberriko baserrira joaten gara lehengusuekin jolastera. Lastotan salto, gerezik bildu eta mendian aldapan gora eta behera ibiltzen gara. Etxera zikin zikina iritsi eta dutxa bero bat hartu ostean , leher eginda lokartzen naiz. Gurasoak Ordiziako festak bukatu ostean hartzen dituzte oporrak eta Zarautzera joaten gara. Nire aitak, nahiz eta oporrak izan udan lanera joaten da. Bai baserrian eta bai kostaldean izugarri ondo pasatzen dut. Eskolara oso gustura joaten naiz. Handitan uste dut erizaina nahi dudala izan. Oso neska mugitua eta bihurria naiz. Eskolara gustur
Kristina Goñi Etxenike
NIRE FAMILIA: Bortz lorek osatzen dugu gure lorategia: - Aitatxo Pello - Amatxo Tere - Pedro, anai xaharrena - Eugen, erdiko anaia - Ni, lore ttaiena NIRE BIZITOKIA: Munduko herri politenean bizi naiz, plaza ondoan dagoen etxe handienean. Herritar gutti gaude herrian, denak elkarrekin ez genuke herriko frontoia beteko. Herritar baino ardi, behi eta txerri gehiago ditugu eta gutxitan bisitatzen gaitu eguzkiak. LAGUNAK: Txema, Ana, Itziar eta Jexux dira herriko haur bakarrak eta zortea izan dugu: ederki moldatzen gara gure artean. Hobekien moldatzen naizen pertsonarekin haserretzen naiz gehien, Anarekin eta Txemak du bizikletarik politena. Udan gaueko hamaikak arte jostatzen gara kanpoan eta larunbata da nire asteko egunik gustukoena, egun osoa dugulako elkarrekin jostatzeko. ZER NAHI DUT IZAN HANDITAN?: Amatxo izan nahi dut, baina ez nago ziur non ikasten den horretarako, argi dut Donostian, posible bada, ikasiko dudala. Andereño ere izan nahi dut, haurrak aunitz gustatzen zaizk
Ainhoa Odriozola Aldalur
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2019-03-01 arte | 2019-05-31 arte | 2019-07-08 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 81,00 EUR | 95,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | 62,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa