Gizartea
Hezkuntza
Kirola
Uda ikastaroa
 Haurtzaro babestua kirolean: erronkak eta jardunbide egokiak

Haurtzaro babestua kirolean: erronkak eta jardunbide egokiak

Eka. 29 - 29. Eka, 2023 Kod. H07-23

Azalpena

Kirola elementu gakoa da haurren garapen integralerako, funtsezkoa baita ikasteko eta balioak transmititzeko, bai eta aparteko balioa duen tresna bat ere, haurrak babestearen arloan lanean jarraitzeko beharra ikusarazteko aukera ematen duena. Testuinguru horretan, hainbat urrats aurreratu dira azken urteotan, batez ere LOPIVI (Ley Integral de Protección a la Infancia y la Adolescencia frente a la Violencia) legearen ezarpenaren ondorioz eta, horrekin batera, kirolean babesteko ordezkarien figura agertzearen ondorioz. Hala ere, eremu horretan egin beharreko aldaketak asko dira oraindik. Horrela, Uda Ikastaro honen helburua da testuinguru horretan gauzatzen ari diren erronkak eta jardunbide egokiak zeintzuk diren aztertzea. Horretarako, udako ikastaro honetan haurrak kirolean babesteko adituak bilduko dira, eta haien proposamenak aztertuko dira hainbat kirol-testuingurutan.

Uda Ikastaro hau kirolean haurrekin lan egiten duten profesional guztientzat pentsatuta dago, eskoletatik klubetara, kirolaren balio hezitzailea eta haurrak babesteko duen ahalmena ulertzen duten erakunde guztietara.

Irakurri gehiago

Helburuak

Haurrak kirolean babestearen gaur egungo egoera ezagutzea, LOPIVI (Ley Integral de Protección a la Infancia y la Adolescencia frente a la Violencia) ren testuinguru berrian

 

Haurrak babesteko kirol-testuinguruan burututako jardunbide egokiak ezagutzea.

 

Kirolak haurrak babesteko tresna estrategiko bihurtzeko dituen erronkak ezagutzea.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

Programa

2023-06-29

09:00 - 09:15

Registro / Erregistroa

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Sergio Seoane Parra | UPV/EHU - Director de Estudiantes, Movilidad y Deportes del Campus de Bizkaia
  • Dorleta Ugalde Usandizaga | Gobierno Vasco - Dirección de Actividad Física y Deporte - Gestora deportiva
  • Itxaso Erroteta Sagastagoya | Ayuntamiento de Bilbao - Concejala de Juventud y Deporte y Presidenta de Bilbao Kirolak
09:30 - 10:30

“Retos de la protección a la infancia en el mundo del deporte“

  • Iñaki Alonso Romero | Responsable/Director de Kunina Sport and Education consulting (Zoom bidez parte hartuko du)
10:30 - 11:30

“La necesidad de abordar la violencia en toda su complejidad: múltiples tipos de violencia y cómo se solapan en el deporte“

  • Montserrat Martín Horcajo | Universidad de Vic - Profesora Titular
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Los límites en el deporte. Una cuestión de buen trato“

  • Angela Domínguez Pérez | Oro, Plata, Bronce - Presidenta de la asociación
15:00 - 17:00

Mahai ingurua: “Hablemos de retos y buenas prácticas en materia de protección a la infancia en el deporte“

  • Ainhoa Azurmendi Echegaray | UPV/EHU - Profesora
  • Julio Calleja | UPV/EHU - Profesor Pleno
  • Juan Aldaz Arregui | UPV/EHU - Profesor
  • Nahia Idoiaga Mondragon | UPV/EHU - Uda Ikastaroaren Zuzendaria

Zuzendariak

Mari Mar Boillos Pereira

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea

Mari Mar Boillos (Bilbo, 1986), Hispaniar Filologian lizentziatua (UPV/EHU), Hizkuntzalaritza aplikatuan (Nebrija Unib.), Didaktikan (UNED) eta Irakasleen prestakuntzan masterra (Deustuko Unib.) eta Heziketa berrikuntzan nazioarteko doktorea (Deustuko Unib., 2016). Nazioarteko hainbat unibertsitatetan ikerketa lanak burutu ditu (Holanda, Libano, Arabiar Emirerriak, etab.). Idazkeraren irakaskuntza eta hizkuntza irakasleen formakuntzari buruzko lanak aldizkari eta liburuetan argitaratzeaz gain, nazioarteko kongresuetan ere parte hartu du. Azken urteotan, irakasleen formakuntzarako kurtsoak eman ditu (UNIR, UIMP,...). Gaur egun, UPV/EHUko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza eta Literaturaren didaktika sailean eta LAIDA ikerketa taldearen kidea da.

Nahia Idoiaga Mondragon

UPV/EHU

Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

Hizlariak

Juan Aldaz Arregui

UPV/EHU, Profesor

Soziologiako doktorea eta Programa eta Politika Publikoen Ebaluazioko Masterra naiz, eta Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Irakasle agregatua. Nire ikerketa-ildo nagusien helburua kirol-fenomenoa aztertzea da, programa eta politika publikoen ikerketa ebaluatzailearen ikuspegitik eta ezagutza zientifikoa gizarte-erabilgarritasunarekin lotzen saiatzen den ikuspegi ulerkorrarekin.

Iñaki Alonso Romero

Licenciado en derecho. postgrado de innovacion deportiva. experto internacional en ayuda humanitaria. 21 años de trabajo en prevención de violencia contra la infancia .Ha desarrollado su tarea profesional en diferentes contextos geográficos: asia, africa y España. En los ultimo 11 años se ha especializado en la tarea de incidencia política centrada en los derechos de infancia, la realización de informes sobre las diferentes tipologías de violencia contra la infancia y la labor de generación de propuestas de marcos de protección para la infancia. En estos trabajos ha estado vinculado profesionalmente a entidades como Save the Children, UNICEF, ACNUR. Hace 4 años comenzó su andadura de trabajo como Responsable de Protección a la infancia del Athletic Club, para construir la primera política de protección a la infancia de una entidad deportiva profesional. Actualmente como máximo responsable de una entidad consultora social sigue tratando de extender la necesidad de que la infancia cuente con espacios protectores alli donde se encuentre.

Ainhoa Azurmendi Echegaray

Aventoko kirol-aholkularia eta Kirolaren Psikologiako irakaslea UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. Psikologiako doktorea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Masterra eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologiako Unibertsitate Espezialista. Kirolean genero-ikuspegia txertatzen espezializatua. Gai horrekin lotutako proiektuak garatu ditu erakunde publikoentzat, lurraldean, autonomia-erkidegoan, estatuan eta nazioartean. Hitzaldi nagusia eman du 2017an eta 2019an egindako Emakumeak eta Kirola Estatuko I. eta II. Kongresuan, eta komunikazioekin parte hartu du orain arte egindako Emakumea eta Kirola Munduko 8 Kongresuetako azken 4etan. Lan aitzindariak egin ditu kirolean emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren prebentzioaren arloan, Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearentzako gida espezifiko bat diseinatuz 2015ean, edo Real Sociedad de Fútbol SADen 2017tik aplikatutako lan bat garatuz. 2021az geroztik, irakasle laguntzailea da gaztelaniaz hitz egiten duten ikasleentzat FIFA Guardians programan, kirolean adingabeak babesteko. Zeregin hori garatzeko nazioartean hautatutako bost pertsonetako bat da.

Julio Calleja

UPV/EHU, Decano

Julio Calleja-González Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea da eta Gorputz Hezkuntzan diplomaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Giza kirol mugimenduetan diplomatua Cardiffeko Unibertsitatean (Gales). Kirol errendimendu handiko masterra Espainiako Batzorde Olinpikoan eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta ikerketa masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, doktoretza ondoko egonaldiak egin ditu Estatu Batuetan, Argentinan, Ingalaterran, Kroazian, Espainian eta Frantzian: AEB, Argentina, Ingalaterra, Kroazia, Norvegia eta Australian. Entrenatzailea da: saskibaloia, atletismoa eta igeriketa. Julio Calleja eliteko atleten entrenatzaile pertsonala izan da, hala nola Alberto Iñurrategui (goi mailako himalayanista), Eneko Acero (Europako bi surf txapeldun), Clemente Alonso (IRON MAN nazioarteko triatleta) eta Yahaira Aguirre (Yudoka nazioartekoa). Espainiako Saskibaloi Federazioko prestatzaile fisikoa ere izan da.

Angela Domínguez Pérez

Presidenta de la asociación Oro Plata y Bronce y licenciada en CAFyD, especializada en Coaching Deportivo, es educadora deportiva y entrenadora. Coordinadora de proyectos en OPyB desde 2016 tiene como objeto concienciar a los entornos deportivos de las diferentes formas de violencia y abuso que se producen en el deporte, promoviendo el buen trato y desarrollando otros modelos de enseñanza deportiva. Desarrolla formaciones y talleres específicos en materia de protección y buenas prácticas con federaciones y clubes deportivos. Ha participado en el III Congreso Estatal de Mujeres y Deporte los días 3-4 de marzo de 2023 Actualmente es entrenadora de gimnasia artística del proyecto sociodeportivo llevado a cabo en Chad (África) de la Fundación Ramón Grosso en colaboración con el CGA Pozuelo.

Montserrat Martín Horcajo

Doctora en sociología del deporte por la Brunel University – Reino Unido. Es profesora titular de sociología del deporte en el Grado de CAFD e investigadora del grupo de Investigación en el Deporte y la Actividad Física (GREAF) de la Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunya. Desde el 2012 que estudia y analiza las violencias sexuales contra infancia y juventud en el deporte. En los últimos años, Martin ha formado parte de dos proyectos europeos que abordan las violencias contra menores en el deporte. El primero, Voices for truth and dignity: Combatting sexual violence in European sport through the voices of those affected (2016-2018) en el que se trabajó de forma cualitativa con supervivientes; el segundo proyecto, Child Abuse in Sport: European Statistics (2019-2021) en el que se hizo un estudio cuantitativo de la prevalencia de cinco tipos de violencias contra menores dentro y fuera del deporte. Su interés actualmente es crear conocimiento para combatir las violencias contra menores en el deporte, con especial énfasis en la violencia sexual. Es coautora de la guía, La violencia sexual en el deporte. Guía para personas adultas (Re)conocer, hablar y actuar (2020). Consell Català de l’Esport- Generalitat de Catalunya.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-06-29 arte
5,00 EUR
Online zuzenean2023-06-29 arte
5,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea