Kultura eta Artea
Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Herri txikiak aurrera begira: Belaunaldien arteko harremana eta memoriaren transmisioa landa eremuan

Herri txikiak aurrera begira: Belaunaldien arteko harremana eta memoriaren transmisioa landa eremuan

Ira. 16 - 16. Ira, 2022 Kod. G29-22

Azalpena

2020an eta 2021ean, Zerainlab elkarteak sustatu eta Kutxa Fundazioak lagunduta, "Herri txikiak aurrera begira: auzolaneko kultura eta balioetatik etorkizunera" eta "Herri txikiak aurrera begira: Nola eragin du pandemiak landa eremuko bizitza eta balio komunitarioetan?" ikastaroak egin ziren Zerainen. Uda Ikastaro hauek, bertan landutako gaiek eta topaketa hauetan sortu edota indartutako sareek piztutako interesa ikusita, egoki jotzen da 2022an ere ildo berean beste ikastaro bat eskaintzea, hain justu ere aurreko bi edizioetan plazaratu den kezka nagusi bat ardatz hartuta: belaunaldien arteko harremana eta transmisioa landa eremuko herri txikietan.

Ikastaro hauek "Auzolantzen" proiektuaren baitan kokatzen dira. Zerainlab elkarteak sustatu, eta Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak beste hainbat eragilerekin elkarlanean garatzen ari diren proiektu honetan, auzolaneko balio eta kultura komunitarioak gure herri txikietan oraindik duten presentzia eta aurrera begira izan dezaketen balioa ikertzen eta lantzen ari dira. Dimentsio inmaterialak landa eremuko auzo eta herri txikien etorkizuneko garapenerako eta bertako komunitateen bizi-baldintzetarako duen garrantzia agerian geratzen ari da proiektu honetan sortzen eta biltzen ari den ezagutzan. 

2022rako proposatzen den ikastaro honetan, herri txikietako komunitate eta familietan egun belaunaldien arteko harremana nolakoa den jorratu nahi da, hainbat elementu ezberdini begiratuz: balioen transmisioa, memoria kolektiboa partekatzea, tokiko ohituren transmisioa, tokiko ezagutzaren transmisioa, etab. Bizimoduak, familiak eta herri txikietako biztanleen joan-etorriak eta dibertsitatea aldatzen ari diren garaiotan, zinez garrantzitsua da komunitate bateko kideek beren baitako identitatearen eta kulturaren garapena nola egiten duten behatzea eta horren gainean hausnartzea. Hizpide horiek ardatz hartuta, ikastaro honetan gogoeta teorikoak, kasu eta esperientzia konkretuak eta belaunaldi arteko eztabaida uztartuko dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Landa eremuko herri txikietan belaunaldien arteko harremanari buruz hausnartzea.

Herri txikietako komunitateen etorkizunerako balio, identitate, memoria eta kulturaren transmisioak duen paperaz eztabaidatzea.

Belaunaldien arteko harremana indartzeko herri txikietan egon daitezkeen aukera eta esperientziak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Herri txikietako eragileak

Kolaboratzaileak

  • Zerainlab elkartea
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2022-09-16

09:00 - 09:15

Ongi etorriko kafea eta erregistroa / Café de bienvenida y registro

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea - Ikastaroaren zuzendaria
09:30 - 10:15

“¿Cómo se trasmiten hoy los valores y la identidad en nuestra sociedad? Una mirada a la transformación social de nuestro País“

  • Juan Luis Arriaga Ortega | Gaia Investigación - Zuzendaria
10:15 - 11:00

“Identitatearen transmisioaren giltzak“

  • Eneko Bidegain Aire | Mondragon Unibertsitatea - irakaslea, ikertzailea eta idazlea
11:00 - 11:45

“Memoriaren transmisioa eta identitatea. Proposamen bat: Vitagrama.“

  • Gaizka Aranguren Urroz | Labrit Multimedia - Sortzailea eta Zuzendaria
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Belaunaldien arteko topaketarako gune eta esperientzia inspiratzaileak“

    Legazpi Belaunaldi Artekoa

    • Maria Ruiz Amurrio | ISEA (Mondragon Korporazioko Berrikuntza Zentroa) - Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Koordinatzailea

    Mespretxaturiko ondarea

    • Aritz Ibañez Ranero | Mendialdea Radio - arduraduna

    Jentilen etorrera: herri baten arima

    • Jon Aizpurua Barandiaran | Jentilbaratza kultur elkartea - arduraduna
    13:30 - 14:00

    Mahai ingurua: “Aurrera begirakoei buruzko solasaldi irekia“

      Hizlarien eta partaideen arteko solasaldia

      • Irakaslea zehazteke | zehazteke - zehazteke
      14:00 - 14:05

      Itxiera

      • Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea - ikastaroaren zuzendaria

      Zuzendariak

      Ion Muñoa Errasti

      Deustuko Unibertsitatea

      Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.

      Hizlariak

      Jon Aizpurua Barandiaran

      Gaizka Aranguren Urroz

      Juan Luis Arriaga Ortega

      Gaia Investigacion y consultoria

      Eneko Bidegain Aire

      Aritz Ibañez Ranero

      Maria Ruiz Amurrio

      ISEA S.COOP.

      Irakaslea zehazteke

      Matrikula prezioak

      Aurrez aurre2022-09-16 arte
      0 EUR
      Online zuzenean2022-09-16 arte
      0 EUR

      Kokalekua

      Zeraingo eliza

      Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa

      Gipuzkoa

      43.01298,-2.27371

      Zeraingo eliza

      Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa

      Gipuzkoa

      Sustainable development goals

      2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

      Garapen jasangarrirako helburuak

      3 - Osasuna eta ongizatea

      Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

      Informazio gehiago
      3 - Osasuna eta ongizatea

      5 - Genero berdintasuna

      Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

      Informazio gehiago
      5 - Genero berdintasuna

      11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

      Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

      Informazio gehiago
      11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

      13 - Klimaren aldeko ekintza

      Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

      Informazio gehiago
      13 - Klimaren aldeko ekintza