HIGA! 2023: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketa

Uzt. 17 - 21. Uzt, 2023 Kod. G13-23

Azalpena

Alde batetik, hizkuntza gutxituen etorkizunerako gakoa izango da belaunaldi berriek biziberritu nahi izatea. Bestalde, hizkuntza-komunitate ezberdinen artean elkarlanean arituz, esperientzia eta ezagutzak partekatu eta lankidetza-sareak osatu daitezke. Hizkuntzen biziberritzean trebatu eta aktibatzeko modu asko daude, adibidez, gazteek gazteentzat antolatutako lau eguneko topaketa bat.

Helburuak

Gasteizko eta Euskal Herriko euskaldun gazteei munduko hizkuntza aktibistak ezagutzeko eta etorkizunerako harremanak eratzeko aukera eskaintzea.

Mundu osoko komunitate ezberdinen arteko hizkuntza-lankidetza sustatzea, hizkuntzen biziberritzerako bide gisa.

Gazteria aktibatu eta trebatzeko espazioa, arlo akademikoa (UPV/EHUko Uda Ikastaroa da) beste arlo batzuekin uztartuz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Mundu osoko hiztun gazteak

Antolakuntza

  • Gasteizko Udala

Lankidetza

  • UNESCO's International Decade of Indigenous Languages
  • Hizkuntza Politika Sailburuordetza (Eusko Jaurlaritza)
  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Euskarabidea (Nafarroako Gobernua)
  • Badalab
  • Euskaltzaindia
  • Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra
  • Rise Up
  • Garabide
  • Soziolinguistika Klusterra
  • Rising Voices
  • EHU
  • Etxepare Euskal Institutua
  • NPLD
  • YEN/JEV
  • ELEBILAB ikerketa taldea (EHU)

Zuzendariak

Beñat Garaio Mendizabal

Biziherri IGB, Koordinatzailea

Cum Laude doktorea EHUn. Bere ibilbidea hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta soziolinguistikaren ikerketan (60 aurkezpen eta 60 argitalpen zientifiko inguru ditu) eta bi esparru horien sentsibilizazioa eta sustapen ekintzak antolatzen oinarritu du (HIGA, adibidez). Bost ikerketa sari irabazi ditu, azkenak Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gaztea Saria eta Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren saria.

Hizlariak

lorea agirre agirre

Jakin, Zuzendaria

Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu

Chaimae Benlemchkraf

Silvia Cebolla Civil

Lengua aragonesa

June Fernández Casete

June Fernandez kazetari bizkaitarra da. Pikara Magazine hedabide feministaren sortzailea; hamar urtez koordinatu du. Egun, askotariko komunikabideetan idazten du ikuspegi feminista intersekzionalarekin; bereziki, Pikaran eta ARGIA aldizkarian. Euskararen erabilera inklusiboari buruzko ikastaroak gidatu ditu, UPV/EHUn, Eusko Jaurlaritzan eta IVAPen. Zinegoaken “Nola esan/izan bollera euskaraz” egitasmoa koordinatzen du, Amaia Alvarez Uriarekin batera. Histeria Kolektiboaren "Amatasun bolloak" proiektuan eta Pikarak sortutako Berbalagun feminista taldean ere parte hartzen du. Urdin elektrikoa proiektua jarri du martxan Bilboko BIRA kultur gunean: euskal kulturako feministekin solasaldia eta emanaldiak. 2018. urteko Euskaraldian Bilboko Hamaikakoan parte hartu zuen, eta esperientzia horrek eragin handia izan du bere ibilbide linguistikoan. Hainbat elkarte feminista, lesbianista eta antiarrazistetako kide izan da. Egun, Larrabetzun bizi da eta herri horretako Zutunik! talde feministan militatzen du.

Beñat Jusué

Tymoteusz Krol Kaiser

Association "Wilamowianie"

Hector Josue Martinez Flores

Timumachtikan Nawat

Mariona Miret Giribet

Mariona Miret Revitalització lingüística

Mamadou Moussa

Ane Murua Mugica

Gabrièu Pelisson

Parpalhon Blau

AINHOA RUIZ DE ANGULO MARQUEZ

ZEINU KAXA S.C

Ayoub Zahraoui

Gemma Sanginés Saiz

Psikologoa, Salamancako Unibertsitatean litzenziatua. Kirol psikologian (UNED) eta Jokaeraren aldaketan (CENTRO KANTOR, Salamanca) masterrak. Ikertzeko nahikotasuna (Universidad de Salamanca) Hiztun gutxituen jokaeran aditua. Hizkuntza Asertibitatean lan egiten du 2003. urtetik. TELP (Taller d’espai lingüístic personal) sortzailetako bat. Irten Hizkuntzaren armairutik (2015) liburua idatzi du, Ferran Suay-rekin batera.

Matrikula prezioak

Matrikula2023-07-17 arte
0 EUR
50,00 EUR

Kokalekua

Montehermoso kulturunea

Helbidea: Frai Zacarias Martinez, 2 01001 Gasteiz

Araba

42.9961579136645,2.6822433046354894

Montehermoso kulturunea

Helbidea: Frai Zacarias Martinez, 2 01001 Gasteiz

Araba

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak