Hezkuntza
Osasuna
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Hizkuntza-garapen ez-tipikoa haur elebidunengan: diagnosia eta esku-hartzea

Hizkuntza-garapen ez-tipikoa haur elebidunengan: diagnosia eta esku-hartzea

Ira. 15 - 16. Ira, 2023 Kod. O18-23

Azalpena

Uda Ikastaroa  ekitaldi ireki eta zabala da, eta era askotako entzuleei dago zuzenduta. Irakasleak, orientatzaileak, logopedak, psikologoak, medikuak, terapeutak, ikasleak eta familiak izan daitezke ikastaroaren hartzaileak. Ikastaroa bilgunea da, gainera, haurren hizkuntza garapenarekin eta hizkuntza nahasmenduekin jakinmina dutenentzat, maila pertsonalean zein profesionalean, nahasmenduak eragindako arazoei erantzuten esperientzia duten pertsonen artean, dela terapiaren esparruan, hezkuntzarenean edo familia mailan. Ikastaroaren helburua hizkuntza-arazoen inguruko elkarrizketa eta hausnarketarako gunea sortzea da, ekimen eta ekintzak abiaraziko dituztenak hizkuntza-arazoak dituzten haurrei zailtasunei aurre egiten lagunduko dietenak.

Ikastaroa Nafarroako Lesakan egingo da,  euskara erdara batekin (gaztelania edota frantsesa) ukipenean dagoen hiru lurralde euskaldun elebidunen erdigunean. Testuinguru honetan, hizlariei beren aurkezgaiak elebitasunera eta euskarara edo bestelako hizkuntza gutxitu batekiko elebitasunera hurbiltzea eskatzen zaie, izan ere, horrelako gaiak aintzat hartzen dituen ikerketa ez baita ugariegia. Horrexek egiten ditu uda ikastaro hau bezalako ekitaldiak garrantzizko, izan ere, eskarmentudun profesionalen esperientziak izatea, jasotzea eta partekatzea bultzatzen baitituzte, hizkuntza arazoak dituzten haurren eta familien egoera eraman errazagoa egiten lagunduko dutenak, zalantzarik gabe.

Irakurri gehiago

Helburuak

Hizkuntza modu ohikoan eta ez-ohikoan garatzen ari duten haur elebakar eta elebidunekin diharduten ikertzaile eta profesionalek pilatutako ezagutza Ikastaroko partehartzailei ezagutaraztea, bai ikerketaren zein praktika kliniko eta hezkuntza esperientzien ondorioz lortutakoa.

Hizkuntza nahasmenduen eta hizkuntza-garapenaren inguruan burututako praktika kliniko eta hezkuntzakoari buruzko elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa bultzatzea, bai aurkezpen teoriko-praktikoen bidez, eta baita mahai-inguru eta adituari zuzendutako galdera-saioen bidez.

Hizkuntza nahasmenduen eraginak areagotu ez daitezen, hizkuntza nahasmenduak antzeman, ebaluatu eta haien balizko ondorio txarrak urritzen lagundu dezaketen esku-hartze eta ekimenak bultzatzea.

Hizkuntza-garapeneko nahasmenduaren inguruko ikasketan eta lanketan familien parte-hartzea bultzatzea.

Elebitasunak hizkuntzaren bereganatze prozesuan hainbat mailatan duen eragina hobeto ulertzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Familiak

Metodologia

Bi egunetako saio banatan antolatuta dago. Saio bakoitzaren barruan eduki teoriko eta teoriko-praktikoko hitzaldi sorta bat izango da, eta azkeneko hitzaldiaren ondoren, "adituari galdezka" saio bana egongo da, entzuleek hizlariei egin nahi dizkieten galderak egiteko eta haiekin elkarrizketan aritzeko moduan, eta baita hizlariak beren artean eztabaidatzeko ere. Elkarrizketa honek aukera eskainiko du azkenaldian bideratu berriak dauden  ikerlerroen berri izateko eta baita etorkizunerako beharrezkotzat jotzen diren ikerlerro berriak proposatzeko ere.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Bortziriak

Programa

2023-09-15

15:30 - 16:00

Erregistroa / Registro

16:00 - 16:10

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU-ELEBILAB - Irakasle eta Ikertzailea / Profesora e Investigadora
16:10 - 17:00

“Trastorno del desarrollo del lenguaje y bilingüismo: ¿ventaja bilingüe o tormenta perfecta? / Elebitasuna eta Hizkuntza-garapeneko nahasmendua: elebiduntasuna, abantaila ala ekaitz perfektua?“

  • Llorenç Andreu Andreu Barrachina | Universitat Oberta de Catalunya - Investigador / Ikertzailea
17:00 - 17:35

“Del TEL al TDL. Impacto de la nueva conceptualización en la práctica / TEL edo Hizkuntzaren Nahasmendu Espezifikotik TDL edo Hizkuntza-garapeneko nahasmendura. Kontzeptualizazio berriak praktikan duen eragina'“

  • Nadia Ahufinger Sanclemente | Universitat Oberta de Catalunya - Investigadora
17:35 - 18:00

Atsedena

18:00 - 18:30

“Perfiles comunicativos en TEA: De los gestos al lenguaje / Profil komunikatiboak TEA edo Autismoaren espektroko nahasmenduan: keinuetatik hizkuntzara“

  • Sara Ramos Cabo | Lindy Lab (UPV/EHU) - Investigadora / Ikertzailea
18:30 - 19:00

“Autismoaren espektroko nahasmenduaren ebaluaketa eta ikerketa UPV/EHUn: autismodunak hobeto ezagutzeko tresnak / Evaluación e investigación sobre TEA en la UPV/EHU: herramientas para conocer mejor a las personas autistas“

  • Ekaine Rodriguez Armendariz | Lindy Lab (UPV/EHU) - Lan Terapeuta eta Ikertzailea
  • Zuriñe Abalos | Lindy Lab (UPV/EHU) - Ikertzailea / Investigadora
19:00 - 20:00

Mahai ingurua: “Preguntas al experto sobre cómo abordar los trastornos del desarrollo del lenguaje / Adituari galdezka: Nola heldu dakizkieke hizkuntza garapeneko nahasmenduei?“

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra (Moderatzailea)
  • Llorenç Andreu Andreu Barrachina | Universitat Oberta de Catalunya - Investigador / Ikertzailea
  • Nadia Ahufinger Sanclemente | Universitat Oberta de Catalunya - Investigadora / Ikertzailea
  • Sara Ramos Cabo | Lindy Lab (UPV/EHU) - Investigadora / Ikertzailea

2023-09-16

09:00 - 09:45

“Trabajo en red en los trastornos de adquisición del lenguaje: una propuesta de atención primaria de salud. / Hizkuntza-garapeneko nahasmenduaren inguruko lana sarean: proposamen bat osasunbideko lehen arretarako“

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
09:45 - 10:35

“CREENAren ekarpena hezkuntza-behar bereziko Nafarroko ikasleen heziketan: beharren detekzioa, balorazioa eta esku-hartzea bi hezkuntza-eredutan / La aportación del CREENA a la educación de los escolares navarros con necesidades educativas específicas: detección, evaluación y respuesta a sus necesidades en dos modelos educativos“

  • Iñaki Martinez Urmeneta | CREENA - Zuzendaria / Director
10:35 - 11:05

“Hizkuntzako nahasmendua duten haur euskaldunen gramatika: hurbilketa bat / Aproximación a la gramática de los niños euskaldunes con trastorno del lenguaje“

  • Ainhoa Leyaristi Oñederra | UPV/EHU - ELEBILAB - Ikaslea
  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - ELEBILAB - Irakasle-Ikertzailea / Profesora-investigadora
11:05 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Haur euskaldunekiko Eskuhartze logopedikoa / Intervención logopédica con niños y niñas euskaldunes'“

  • Ainara Lakuntza Mazkiaran | Ubide Gabinete Psikopedagogikoa - Logopeda
  • Cristina Mazkiaran Zufiaurre | Ubide Gabinete Psikopedagogikoa - Logopeda
12:30 - 13:15

“Atención temprana en el niño con hipoacusia. Casos prácticos / Entzumen urritasuneko haurren arreta goiztiarra. Kasu batzuk“

  • Patricia Piqueras Gonzalez | CAT Pamplona - Logopeda
13:15 - 14:15

Mahai ingurua: “Trabajo en red : De la teoría a la práctica / Lana sarean: teoriatik praktikara“

  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - ELEBILAB - Irakasle-Ikertzailea / Profesora-investigadora (Moderatzailea)
  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
  • Iñaki Martinez Urmeneta | CREENA - Director
  • Ainara Lakuntza Mazkiaran | Ubide Gabinete Psikopedagogikoa - Logopeda
  • Patricia Piqueras Gonzalez | CAT de Pamplona - Logopeda
14:15 - 14:30

Itxiera

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - ELEBILAB - Irakasle-Ikertzailea

Zuzendariak

Belen Compains Beaumont

Osasunbidea

Nafarroako Unibertsitatean medikuntzan lizenziatua. Nafarraoko Hospitalean pediatria espzializazioa. 1990 geroztik Lehen Mailako Arretako mediku bezala lan egiten dut, lehengo hirurak Iruñeko Udalaren mediku gisako lanarekin konpatibilizatuta. 1993 geroztik Lesakako Osasun Zentroko pediatra. Desagertutako Bortzirietako ELAIAko (Equipo Local de Atención a la Infancia y Adolescencia) bazkide sortzailea. Nafarroako Arreta Goiztiarraren Elkartearen sortzaile eta lehen Lehendakaria. Nafarroako pediatria elkartearen haur garapenaren taldekidea. Oraingo Haur Garapenaren eta ohiko Arreta Goiztirarraren NAUPeko irakasle laguntzailea. Ur terapia eta neurorehabilitazioari buruzko Lesakako ikastaroen zuzendaria. 2017.ko bi ikastaroetan hizlaria. Arreta goiztiarraren azken hiru kongresuetan gutxienez eta Nafarroako pediatira elkartean komunikazioak aurkeztu ditut, beti haur garapena eta Arrta Goiztiarrarekin lotuta. Une honetan hiru ikerketa proiektuetan parte hartzen ari naiz.

Maria José Ezeizabarrena Segurola

Letren Fakultatea - ELEBILAB (UPV/EHU)

Euskal Filologia Litzentziaduna (UPV/EHU) eta Hizkuntzalaritzan Doktore (U. Hamburg, Alemania). Irakasle eta ikertzaile Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean eta ELEBILAB Ikertaldeko zuzendaria (UPV/EHU). Ikerketa gaiak: elebitasun goiztiarra; haurren keinuak, hiztegia, gramatika eta fonologia; hizkuntzaren erabilera hizkuntza-ukipen egoeratan eta baita hizkuntza-garapena hizkuntza-nahasmenduak dituzten haurrengan ere.

Hizlariak

Zuriñe Abalos

Zuriñe doktorego ikaslea da, UPV/EHU-ko Hizkuntzalaritza Programan matrikulatua, eta Eusko Jaurlaritzako beka baten laguntza dauka (Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu Aurreko Beken Programa), AEN (Autismoaren Espektroko Nahasmena) eta HGN (Hizkuntza Garapenaren Nahasmena) populazioen diskurtso-egiturari buruzko tesia egiteko, Elena Castroviejok eta Begoña Vicentek zuzenduta.

Nadia Ahufinger Sanclemente

Nadia Ahufinger doktore da, Psikologia Klinikoan eta Osasun psikologian Universitat de Barcelonan (UB). GRECIL ikertaldeko kide da (Grupo de investigación en Cognición y Lenguaje). Bere ikerketa hizkuntza garapeneko nahasmenduetan kokatzen da (TDL/TEL) eta baita beste neurogarapeneko eta ikasketa nahasmenduetan ere. Ikerlerro nagusiak biztanlerian eragina izan dezaketen prozesu psikologiko oinarrizkoen ezagutzaren inguruan kokatzen dira (memoria, adibidez) eta bestelako nahasmenduen eraginaren ikerketan, hala nola emozio- eta ikasketa mailakoak. Androzentrismoaren eragina ikertzen du hizkuntza nahasmendudun neskatilen ebaluaketan eta eskuhartzean.

Llorenç Andreu Andreu Barrachina

Llorenç Andreu irakasle katedraduna da, ikertzailea eta Universitat Oberta de Catalunya (UOC)-ko eHealth Center-eko Ikertzaile Nagusia. Gainera, Grupo de Investigación en Cognición y Lenguaje (GRECIL) ikertaldeko ko-zuzendaria da. Lehen Hezkuntzako diplomaduna eta Psikopedagogiako lizentziaduna da Universitat Jaume I-en (UJI) eta doktore, Zientzia Kognitibo eta Hizkuntzan, Universitat de Barcelonan. Irakasle lanetan ere aritua da (U. Jaume I, 2006-2007, U. Barcelonan 2007-2012) lehenago eta orain UOC-en dihardu, 2009z geroztik. Dekanorde aritu zen UOC-en Psikologia eta Hezkuntza Zientzietako Ikasketetan (2017-2020) eta zuzendari, Máster Universitario en Dificultades del Aprendizaje y Trastornos del Lenguaje-masterrean (2012-2021). Ikertzaile bisitari egonaldian egina da Universidad de Pensilvanian (UPenn), Universidad de Puerto Rico-n (UPR) eta Dallaseko U. Texasen (UTD). Hizkuntza garapeneko nahasmenduaren inguruan kokatzen da bere ikerketa, nagusiki.

Ainara Lakuntza Mazkiaran

Logopedia Graduduna Salamancako Universidad Pontifician. Master profesional bat du egina Arreta goiztiarra eta Hezkuntza berezian (Albor-Cosh, Bilbo) eta beste bat Ikasteko Zailtasunak eta Portaera Arazoei buruzkoa (Albor-Cosh, Bilbo). Unibertsitateko aditu titulua Psikomotrizitatea eta neuromotrizitatean. Logopeda aritua da Iñigo Aritza ikastolan (ikasturte bat) eta egun Altsasuko Ubide gabinete psikopedagogikoan dihardu, 2013z geroztik.

Ainhoa Leyaristi Oñederra

Ingeles Ikasketetako Graduduna (UPV/EHU,2022). Egun Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko Masterra egiten ari da.

Iñaki Martinez Urmeneta

CREENA

Nafar Gobernuko hezkuntza orientatzaile 1993 geroztik. CREENAKo aholkularia 2000-2009 bitartean. Nafar Gobernuko Ikerketa Linguistikoaren bekaduna honako lanarekin: "Hizkuntza murgiltze prozesuan dauden HPBko ikasleen jarraipena" 2006. NAUPeko Magisteritza eskolako irakaslea 2010-2014. Bizikidetza aholkularia 2017-2019. CREENAko zuzendaria 2019ko iraila ezkeroztik.

Cristina Mazkiaran Zufiaurre

Filosofía eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna, Pedagogia atalean eta hezkuntza orientazioa sekzioan. Ikerketarako Gaitasuna lortu zuen NUPeko Psikologia eta Pedagogia saileko Doktorego programan. Másterduna Neuropsicologíà Klinikoko nazioarteko masterrean (U. europea Miguel de Cervantes). Logopedian luzaroan aritua da Altsasuko Ubide gabinete psikopedagogikoan, 1990z geroztiz, eta ANFASen, besteak beste. Orientazio lanetan aritu da Iñigo Aritza Ikastolan.

Patricia Piqueras Gonzalez

Lopopedia Diplomaduna, Salamancako Universidad Pontifician. Magisteritza Diplomaduna Haur hezkuntzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Logopeda dihardu Nafarroako Arreta Goiztiarrean 2007z geroztik.

Sara Ramos Cabo

UPV-EHU

Sara Juan de la Cierva Postdoc ikertzailea da UPV/EHUn. Masterra BCBLen eta Doktorego ikasketak Norwegian University of Science and Technologyan (NTNU) egin zituen Marie Sklodowska-Curie beka batekin. Doktoregoa amaitu ondoren, Autism Center of Excellence, University of California San Diego (UCSD)n aritu zen ikertzaile. Autismoaren fenotipo klinikoan espezialitatu da eta gaitasun kognitiboak, hizketa bidezko eta hizketaz kanpoko komunikazioan lan egin du. Profil kliniko eta ikertzailea bateratuz, Sararen interes nagusienetarikoak ikerketa translazionala eta neuroaniztasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea dira.

Ekaine Rodriguez Armendariz

EHU HiTT

Ekaine lanbidez Lan Terapeuta da eta Neurozientzietan Doktoretza du. Biztanleria pediatrikoarekin jorratzen du bere lan klinikoa eta garapen zailtasunekin lotutako ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu du.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-09-14 arte2023-09-15 arte
25,00 EUR - 59,00 EUR
- 0 EUR -
- - 84,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 59,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 21,00 EUR
Online zuzenean2023-05-31 arte2023-09-14 arte2023-09-15 arte
25,00 EUR - 59,00 EUR
- - 84,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 59,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 71,00 EUR
- - 21,00 EUR
- - 0 EUR

Kokalekua

Lesakako Harriondoa Kultur Etxea

Komentu Kalea 1. Lesaka

Nafarroa

43.24933,1.70249

Lesakako Harriondoa Kultur Etxea

Komentu Kalea 1. Lesaka

Nafarroa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea