Hizkuntza- eta ikaste- nahasmenduak dituzten haur elebidunekin esku-hartzeko ereduak, hezkuntzan eta gizarte-osasun mailan
Azalpena
Ikastaroa dibulgaziorako jarduera da, baina baita formakuntzakoa ere. Helburua, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuetako profesionalak familiekin eta hainbat erakundetako ikertzaileekin harremanetan jartzea du helburu, esperientziak partekatu eta trukatzeak, orokorrean, hizkuntza eta komunikazio-nahasmenduen artatzean aurreratzen lagunduko duelakoan, eta zehazki, testuinguru elebidun eta eleaniztunetan.
Hizkuntza nahasmenduen gaineko ikastaroen zortzigarren aldi honetan eskola garaian (lehen hezkuntzan, nagusiki) jarri da arreta, hizkuntza-garapeneko nahasmenduak baldintzatu edota gainjarri egiten baitzaizkie haurrek dituzten askotariko ikasteko arazoei.
Euskara etxean, eskolan eta gizartean presente dagoen hiru lurralde administratiboetako esperientziak izango dira hizgai, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Iparraldean bere esparruko erreferentzia diren eta eskarmentu frogatua duten profesionalek azalduta. Esperientzia hauei Madrileko eta Mexikoko adituenak ere gehituko zaizkie.
Aurten esperientzia praktikoetan gehiago aritzeko aukera izango da. Asmo horrekin gehitu da bi egunen amaieran "galderak adituari" egiteko aukera emango duten mahai inguru bana. Saio horietan antolatzaileek zein entzuleek galdera praktikoak egingo dizkiete mahaikideei.
Helburuak
Hizkuntza- eta ikaste-nahasmenduen antzemate, ebaluatze eta ondorengo esku-hartzeak hobetzeko bailabideak jartzea.
Hizkuntza-arazoak dituzten haurren ikasketa prozesua errazteko eskolan erabili ohi diren esku-hartzeko baliabide eta prozedurak hobetzen lagun dezaketen ideiak jasotzea.
Familiek dituzten eskarmentua eta baliabideen berri jasotzea.
Familian eta maila sozio-sanitarioko esku-hartzea hobetzeko ekarpenak jasotzea.
Arazo zehatz hauei aurre egiteko dauden baliabide sozio-sanitarioen berri izan eta baloratzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Gizarte eta osasun arloko langileak, familiak
Metodologia
Ikastaroa presentzial eta online eskaintzen da. Halere, hizlari gehienak bertan izatea aurreikusten da, Mexikotik hitz egitekoa dena izan ezik. Bi egunetan zehar hiru eratako saioak tartekatuko dira, aurkezpen eta amaiera ekitaldiaren artean: hitzaldi magistralak (40na minutu inguru), kasu eta esperientzien aurkezpenak (20na minutu inguru) eta galderak adituari izeneko bi saio (60na minutu inguru). Saio bakoitzaren ondoren denbora-tarte labur bat aurreikusten da galdera eta argibideetarako. Tarte horiez gain egunean zehar galderak jasoko dira, ostiraleko eta larunbateko amaierako saioko adituei luzatuko zaizkienak.
Ikastaroan euskarazko eta gaztelaniazko hitzaldiak daude eta aldibereko gaztelania-euskarara zein euskara-gaztelania itzulpen zerbitzua eskainiko da. Parte-hartzaileek aukera izango dute beren mugikorrak eta entzungailuak baliatuta zerbitzu hori erabiltzeko. Antolatzaileek entzungailuren bat eskaini ahal izatea aurreikusten dute, baina ez haien beharra izan dezekten guztientzat nahikoa izatea. Hori dela eta, itzulpen-zerbitzuaren beharra aurre-ikusten duten ikasleek beren mugikorra eta entzungailuak ekartzea aholkatzen da.
Hitzaldietan zehar erakutsiko diren testu idatziak, hizlariak aurkezpenerako aukeratu duen hizkuntzan egongo dira idatzita. Antolatzaileak material idatziak plataforman ikasleentzat eskuragarri egon daitezen ahaleginduko dira, aldez aurretik eta bi hizkuntzetan.
Programa
2022-09-16
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Presentación / Aurkezpena
- Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
- Maria José Ezeizabarrena Segurola | ELEBILAB - UPV/EHU - Irakasle ikertzailea
“Distintas respuestas en el sistema educativo de Navarra para el alumnado con diversidad funcional en contextos plurilingües (Comunicación en español con traducción al euskera) - Testuinguru eleanitzetan dibertsitate funtzionala duten ikasleei Nafarroako hezkuntza-sistemak ematen dizkien erantzunak (Hitzaldia gaztelaniaz eta euskararako itzulpena)“
- Mª José Cortés Itarte | Departamento Educación, Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila - Directora de Servicio de Inclusión, Igualdad y Convivencia / Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuburua
“Inklusio esperientzia arrakastatsuak Nafarroan, EAEn eta Iparraldean - Panel de experiencias inclusivas que funcionan en Navarra, CAV y Aquitania“
Keinu bat, hamaika desio (Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniarako itzulpena) - Un gesto, miles de deseos (Comunicación en euskera con traducción al español)
- Alvaro Garde Laurnaga | Instituto Toki Ona, / Toki Ona Institutua - Profesor especializado en Pedagogía Terapéutica / Pedagogia Terapeutikoko Irakaslea
Aho-hizkuntzaren lanketa sistematikoa haur-hezkuntzan: irakurketa eta idazketa prozesuaren hastapenerako oinarria (Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniarako itzulpena) - Tratamiento sistemático del lenguaje oral en la educación infantil: bases para la iniciación del proceso de lecto-escritura (Comunicación en euskera con traducción al español)
- Judit Abal Vallina | Maestra Isabel Gallego Gorria eta Deustuko Ikastola
- Amaia Amilibia Gabiola | CEP Zabalarra Eskola, Durango - Profesora especializada en Audición y Lenguaje / Entzumena eta hizkuntzako irakaslea
Inklusio esperientzia arrakastatsuak Iparraldean (Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniarako itzulpena) - Experiencias inclusivas exitosas en Iparralde (Comunicación en euskera con traducción al español)
- Maiena Etcheverry | Integrazio Batzordea Elkartea - Coordinadora de la Asociación y Asesora / Elkarteko koordinatzaile eta Aholkulari
- Saroia Galarraga | Seaska - Asesora en proyectos para el alumnado con necesidades específicas / Aholkulari, behar bereziak dituzten ikasleen proiekuetan
Atsedena
Mahai ingurua: “Galderak adituari egokitze kurrikularrari buruz (Mahai ingurua euskaraz eta gaztelaniarako itzulpena) - Preguntas al experto sobre la adaptación curricular (Mesa redonda en euskera con traducción al español)“
- Maria José Ezeizabarrena Segurola | ELEBILAB - UPV/EHU - Profesora investigadora / Irakasle ikertzailea (Moderatzailea)
- Iñaki Martinez Urmeneta | CREENA, Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra - Director / Zuzendaria
- Javier Azpitarte Ariño | Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco - Responsable de Educación infantil y Educación Primaria / Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Arduraduna
- Saroia Galarraga | Seaska - Asesora en proyectos para el alumnado con necesidades específicas / Aholkulari, behar bereziak dituzten ikasleen proiekuetan
2022-09-17
“Los trastornos del neurodesarrollo desde la neuropsicología (Comunicación en español, con traducción al euskera) - Neurogarapeneko nahasmenduak, neuropsikologiaren ikuspegitik (Hitzaldia gaztelaniaz eta euskararako itzulpena)“
- Lucia Zumarraga Astorqui | Neuroped - Neuropsicóloga y directora del proyecto / Neuropsicologoa eta Ikerketaburua
“El Logopeda: profesional de referencia en los trastornos del neurodesarrollo (Comunicación en español, con traducción al euskera) - Logopeda, erreferentziazko profesionala, garapen neurologikoetako nahasmenduetan (Hitzaldia gaztelaniaz eta euskararako itzulpena)“
- Balbino Rojo Colino | Centro de Servicios logopédicos
“Haur euskaldunen hizkuntza arazoak antzemateko testa (4-8 urte) (Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniarako itzulpena) - Test para la detección de trastornos del lenguaje en niños y niñas euskaldunes (4-8 años) (Comunicación en euskera, con traducción al español)“
- Marie Pourquié Bidegain | IKER - CNRS - Neuropsicolingüista e investigadora / Neuropsikologoa eta Ikertzailea
- Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - Profesora investigadora y Directora de ELEBILAB / Irakasle ikertzailea eta ELEBILABeko Zuzendaria
Atsedena
“Un programa de apoyo a las familias de niños con trastornos del lenguaje. Experiencia en México (VIDEO en español, con traducción al euskera) - Hizkuntza - nahasmenduak dituzten haurren familientzako sostengu-programa bat. Mexikoko esperientzia (Gastelaniazko BIDEOA euskaratuta)“
- Silvia Romero Contreras | Universidad de San Luis de Potosí, Mexico - Investigadora
Mahai ingurua: “Sesión de preguntas al Experto en el ámbito sanitario y socio-sanitario - Galderak adituari osasun esparruaren eta esparru sozio-sanitarioaren inguruan“
- Belen Compains Beaumont | Centro de Salud de Lesaka - Pediatra (Moderatzailea)
- Lucia Zumarraga Astorqui | Neuroped - Neuropsicóloga y directora del proyecto / Neuropsicologoa eta Ikerketaburua
- Balbino Rojo Colino | Centro de Servicios logopédicos
- Alicia Solavera Sánchez | Asociación TEL Euskadi - Presidenta / Lehendakaria
Zuzendariak
Belen Compains Beaumont
Centro de Salud de Lesaka
Nafarroako Unibertsitatean medikuntzan lizenziatua. Nafarraoko Hospitalean pediatria espzializazioa. 1990 geroztik Lehen Mailako Arretako mediku bezala lan egiten dut, lehengo hirurak Iruñeko Udalaren mediku gisako lanarekin konpatibilizatuta. 1993 geroztik Lesakako Osasun Zentroko pediatra. Desagertutako Bortzirietako ELAIAko (Equipo Local de Atención a la Infancia y Adolescencia) bazkide sortzailea. Nafarroako Arreta Goiztiarraren Elkartearen sortzaile eta lehen Lehendakaria. Nafarroako pediatria elkartearen haur garapenaren taldekidea. Oraingo Haur Garapenaren eta ohiko Arreta Goiztirarraren NAUPeko irakasle laguntzailea. Ur terapia eta neurorehabilitazioari buruzko Lesakako ikastaroen zuzendaria. 2017.ko bi ikastaroetan hizlaria. Arreta goiztiarraren azken hiru kongresuetan gutxienez eta Nafarroako pediatira elkartean komunikazioak aurkeztu ditut, beti haur garapena eta Arrta Goiztiarrarekin lotuta. Une honetan hiru ikerketa proiektuetan parte hartzen ari naiz.
Maria José Ezeizabarrena Segurola
Letren Fakultatea - ELEBILAB (UPV/EHU)
Euskal Filologia Litzentziaduna (UPV/EHU) eta Hizkuntzalaritzan Doktore (U. Hamburg). Irakasle eta ikertzaile Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean eta ELEBILAB Ikertaldearen zuzendaria (UPV/EHU). Ikerketa gaiak: elebitasun goiztiarra; haurren keinuak, hiztegia, gramatika eta fonologia; hizkuntzaren erabilera hizkuntza-ukipen egoeratan eta baita hizkuntza-garapena hizkuntza-nahasmenduak dituzten haurrengan ere.
Hizlariak
Judit Abal Vallina
Hezkuntza Saila
18 irakaskuntzan lanean 7 urte HH, LH eta 11 urte Entzumena eta Mintzaira irakasle bezala
Amaia Amilibia Gabiola
Pedagogian lizentziatua (EHU 1999). Entzumena eta hizkuntzako irakaslea (Salamancako unibetsitatea 2001). Ahotsaren patologietan aditua (Alcaláko unibertsitatea 2014). 21 urte daramatzat Entzumena eta hizkuntzako irakasle moduan. Gaur egun Durangoko Zabalarra eskola publikoan eta Iurretako Maiztegi eskola publikoan egiten dut lan.
Javier Azpitarte Ariño
Mª José Cortés Itarte
Mª José Cortés Itarte Nafarroako Gobernuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzuaren Zuzendaria da 2019tik.
Maiena Etcheverry
Integrazio Batzordea Elkartea, Elkarteko koordinatzaile eta aholkulari
Saroia Galarraga
Saroia Galarragak Seaskan egiten du lan, aholkulari bezala, behar bereziak dituzten ikasleen proiektuetan.
Alvaro Garde Laurnaga
Alvaro Garde Laurnagak Pedagogia Terapeutikoko ikasketak 2017an amaitu zituen (NUP). Lehen Hezkuntzan bi urtez aritu ondoren, Berako Toki Ona Institutuan aritu zen eta Larraintzarren (Nafarroa) dihardu 2022-23 ikasturtean.
Iñaki Martinez Urmeneta
CREENA
Nafar Gobernuko hezkuntza orientatzaile 1993 geroztik. CREENAKo aholkularia 2000-2009 bitartean. Nafar Gobernuko Ikerketa Linguistikoaren bekaduna honako lanarekin: "Hizkuntza murgiltze prozesuan dauden HPBko ikasleen jarraipena" 2006. NAUPeko Magisteritza eskolako irakaslea 2010-2014. Bizikidetza aholkularia 2017-2019. CREENAko zuzendaria 2019ko iraila ezkeroztik.
Marie Pourquié Bidegain
IKER
(Baiona, Lapurdi, 1982) Neuropsikohizkuntzalaria da. Euskal Filologiako lizentziatura (Baionan eta Gasteizen) eta Hizkuntzaren Zientziak lizentziatura eta Masterra (Parisen) egin zituen. Gero, neuropsikohizkuntzalaritzan eta afasiologian espezializatu zen, ikerketa-masterra eta doktoretza eginda Le Mirail Unibertsitatean (Tolosa, Frantzia, 2011an). Ondotik, doktoretza-ondokoa egin zuen Montrealeko ortofonia-eskolan, Donostiako BCBL eta Baionako IKER ikerketa-zentroetan. Hizkuntzalaritza klinikoan eta psikohizkuntzalaritza aplikatuan dihardu euskaldun eta eleanizdunengan hizkuntza arazoak hautemateko tresnak garatzen Euskal Herriko, Europako eta Europaz kanpoko diziplinarteko taldeetan.
Balbino Rojo Colino
Magisteritzako Diplomaduna, Hizkuntaren Psikopatologia eta entzumena Graduondoa (U. Comillas, Madril). Terapia Miofuncionaleko graduondoa. Arreta Goiztiarreko Aditua. Haur psikologiako masterduna. Garapen Nahasmendu Orokorra eta haurren autismoan aditua. Masterduna Garapen Nahasmendu Orokorra duten haurren psikohezkuntzako eskuhartzean eta haurren autismoan. Zuzendaria eta terapeuta Servicios Logopedicos y Atención Temprana zentroan. Igualatorio Médico Quirúrgicoko mediku zerbitzuko kide. Irakasleen ahotseko lan arriskuak aurreikusteko teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Mediku zerbitzuan. Barakaldoko Santa Teresa Vitálitas eta Bilboko Sarrikoko Egoitzetako mediku zerbitzuko kidea. Parkinson Nervion – Ibaizabal elkarteko Terapeuta. Logopediako profesionalentzako zenbait logopedia-master eta espezializazio ikastarotako zenbait irakasgaitako irakaslea. Hizlaria logopedia-gaietako hainbat biltzar eta foruetan. El pueblo que se quedó sin voz; La voz en el docente, cómo cuidar nuestra herramienta de trabajo eta Manual de intervención logopédica en la enfermedad de Parkinson liburuen eta hainbat artikuluren egile.
Silvia Romero Contreras
Silvia Romero Contreras Doktorea da Hezkuntzan (U. Harvard). Irakasle-ikertzailea da 2004tik Mexikoko San Luis Potosiko Unibertsitate Autonomoko Psikologia Fakultatean. Fakultate horretan sortu zuen Psikopedagogiako lizentziatura programa, hizkuntzan eta matematiketan enfasia jartzen duena, eta arduraduna da Lab Lit, Catherine E. Snow izeneko laborategiarena. Ikertzaile nazionala da, II mailakoa, eta Cuerpo Académico consolidado Evaluación e Intervención en Psicología y Educación delakoaren buru. Psikologia Fakultateko Idazkari orokorra da 2022tik.
Alicia Solavera Sánchez
Alicia Solavera Sánchez, TEL-EUSKADI elkarteko lehendakaria da. Beste 8 familiekin batera Asociación de Familias y Amigos de Personas con Trastorno Específico del Lenguaje TEL-EUSKADI elkartea sortu zuen 2013an. Orduz geroztik dihardu lehendakari lanetan, aldi berean neurogarapeneko nahasmendu honetan zein beste batzuetan formatzen, TEL/TDL (euskaraz AHAE/HGN) nahasmendua dutenen kolektiboaren beharrak erakundeen aurrean aldarrikatzeko eta familiak, hezitzaileak eta nahasmenduarekin interesatutakoak orientatzeko.
Lucia Zumarraga Astorqui
Neuropsicóloga
Haurren neuropsikologo klinikoa, NeuroPed-eko zuzendaria eta (2013). NeuroPed neurogarapen pediatrikoko zentru pribatua da, haurrak zein gazteak artatzen dituena, jaiotzatik helduarorako ibilbidean (0-21 urte). Neuro-errehabilitazioaren printzipioak eta ebidentzian zein neurozientziaren eta neuroplastizitatearen ekarpenetan oinarritutako medikuntzarenak jarraitzen dituen tratamendua eskaintzen du. Diziplina-arteko taldea zuzentzen du, ikuspegi bateratu eta helburu bakarra dituena: haurraren eta familiaren bizitza-kalitatea hobetzea eta haurraren gizarteratzea ahalik eta gehien erraztea. UCMko Neurozientzia Programan egin zituen ikasketak eta han lortu zuen aurreratutako ikasketen agiria. Instituto Guttman-en Neuroerrehabilitazio-masterduna da (Universidad Autónoma de Barcelona). Instituto Guttman-eko Neuropsicología eta ikerketa sailean aria 2007-2011 bitartean, ikerketa-laguntzaile bezala Estatu eta Europa mailako ikerketa-projektuetan. Nabarmentzekoa da errehabilitazio-plataformaren diseinuan izandako parte-hartzea.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-09-16 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
20,00 EUR | |
68,00 EUR | |
0 EUR |
Online zuzenean | 2022-09-16 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
20,00 EUR | |
68,00 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
Lesakako Harriondoa Kultur Etxea
Komentu Kalea 1. Lesaka
Nafarroa
Lesakako Harriondoa Kultur Etxea
Komentu Kalea 1. Lesaka
Nafarroa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago