II Jardunaldia Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak
Azalpena
UPV/EHU urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan.
Ekimen honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.
I. Jardunaldiaren ondoren (2022), eragileen lantaldeak sortu dira eta 2023 urtean zehar landutakoaren emaitzak aurkeztuko dira bigarren edizio honetan.
Aurten ere jardunaldiak egun bateko formatua izango du, 09:00etatik 14:30era, Lanbide Heziketako eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeek irekiera eta amaiera emango diote, eta Hanburgoko Unibertsitatearen esperientzia ezagutuko dugu.
-
Mintzaldia: Ikaskuntza-ibilbide berrietarantz. Lanbide Heziketako Sailburuordea, Jorge Arévalo.
-
Unibertsitateen, enpresen eta lanbide-heziketako eskolen arteko lankidetza Berufliche Hochschule Hamburg - UAS (BHH) ikastetxean. Informatika Aplikatuko irakaslea, Henning Klaffke doktorea.
-
Ikasleen esperientziak: Lanbide Heziketatik Unibertsitatera eta Unibertsitatetik Lanbide Heziketara bideak egin dituzten ikasleen hausnarketa.
-
Lantaldeak: Hezkuntza, Osasuna, Steam, Humanitate+Gizarte Zientziak.
-
Lantaldeen emaitzak. Urtean zehar garatutako gaiak, proposamenak, esperientzia pilotuak eta hurrengo urratsak.
-
Amaieran luntxa izango dugu, jardunaldiak eman duena elkarrekin partekatzeko.
Helburuak
I. jardunalditik egindako lana partekatzea, lanbide-heziketaren eta unibertsitate-hezkuntzaren arteko zubiak eraikiz, gizarte-premiak kontuan hartuta, eta lankidetzan aurrera egiten jarraitzeko erronka eta bide berriak definitzea. Testuinguru eta ikuspegi orokor horretatik abiatuta, lau zutabe aurreikusi dira:
- Gizarte-eraldaketak zer norabide eta erronka dituen konpartitu eta etorkizuneko ikasle eta profesionalen beharrez hausnartu.
- Lantaldeek Lanbide Heziketaren eta Unibertsitatearen arteko lankidetza-esparruei buruz egindako lana partekatzea.
- Nazioarteko eta tokiko testuinguruaren inspirazio-esperientziak ezagutzea.
- Talde bakoitzean 2024an esperientzia pilotu bat abian jartzeko urratsak zehaztea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Enpresak
Zuzendariak
Laura Vozmediano Sanz
Euskal Herriko Unibertsitatea, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea UPV/EHU
Gizarte Psikologia saileko irakaslea UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. CRIM-AP ikerketa-talde finkatuko kidea. Gaur egun, UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea.
Fernando Tapia Alberdi
UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordea
Zuzenbidean Doktorea (UPV/EHU). Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn. Besteak beste, Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide, UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kide, EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademiko, Gipuzkoako Campuseko Garapen eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreorde izan da. Kudeaketa publiko zein pribatuaren esparruan badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatu, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile, eta Kirolgi Fundazioaren Presidente karguak izan baititu. Gaur egun Zuzenbide Fakultateko “Justizia sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren” Zuzendaritza Batzordeko kide, UPV/EHUko AKTIBA IT ikerketa taldeko kide eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreorde da.
Hizlariak
Jorge Arévalo Turrillas
Lanbide Heziketako irakaslea da 1978tik, Eraikuntza eta Obra Zibila espezialitatean, Donostiako Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutuan, eta hainbat zuzendaritza-kargutatik igaro da. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendaria (1995 – 2001). Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea (2005eko urria). Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren aholkularia (2008-2011). Lanbide Heziketako 2. Programa Nazionalaren erredaktorea eta txostengilea. Lanbide Heziketako 1. eta 2. euskal planak abiaraztearen eta garatzearen arduraduna.
Agustin Erkizia Olaizola
UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordea, Economía Financiera I
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn (2012) eta Kontabilitateko irakaslea UPV/EHUn 1989tik. Liburu bat idatzi du, eta hiru liburu eta 25 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu. 11 ikerketa-proiektutan parte hartu du, enpresekin eta/edo administrazioekin egindako I+Gko 18 kontratutan, eta doktorego-tesi bat zuzendu du. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) (2002-2008) graduondokoa zuzendu du eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea da (2017-gaur egun). ETICOP-IT (Etika Praktika Komunitateetan/Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea) ikerketa-taldeko kidea da. Biziraun elkartearen sortzaileetako bat da Maite dugu norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea/Asociación de personas afectados por el suicidio de un persona querido elkartea, eta udako ikastaro hauetan parte hartu du: "Prevención, intervención y postvención en la conducta suicida: una tarea comunitario (2017)", "El suicidio: abordaje multidisciplinar (2018)", "Suicidio: duelo y prevención (2019)", "Entre el enigma y el estigma: una mirada a la realidad del suicidio (2020)" eta "Abordaje del fenómeno del suicidio desde diferentes perspectivas (2021)".
Bihotz Ibarzabal Zabala
Harrobia Ikastola
Henning Klaffke
Professor für Angewandte Informatik bei Berufliche Hochschule Hamburg
Henning Klaffke doktorea Informatika Aplikatuan katedraduna da Beruflichen Hochschule Hamburg - UAS (BHH) Unibertsitatean 2021eko abuztutik. 2005etik 2021era, Unibertsitateko Irakaskuntza Tekniko eta Didaktikoko Institutuan eskolak eman eta ikertu zuen, komunikabideen teknologian eta ingeniaritza elektrikoan/informazioaren teknologian espezializatutako lanbide-heziketako eskoletarako irakasgai espezifikoetako irakasleen prestakuntzaren esparruan. 2014an amaitu zuen doktoretza, "Lanbide-heziketako arauen kalitatea" izeneko tesiarekin. 2004an, zuraren eta plastikoen teknologiako eta informatikako lanbide-heziketako eskoletako irakasle-lanbiderako estatuko lehen azterketarekin osatu zituen ikasketak, eta 1999an, ebanista gisa amaitu zuen lanbide-heziketa, ohorezko matrikularekin. Doktoretza egin eta hurrengo urteetan, Klaffke jaunak digitalizazioaren eta lanbide-heziketaren arloko ikerketa-proiektu ugari zuzendu ditu, eta hainbat argitalpen idatzi ditu arlo horretan. Bere lana digitalizazioaren eta informatizazioaren aurrerapenean zentratzen da hainbat esparrutan, lanbide heziketa ahaztu gabe.
Adolfo Morais
Adolfo Morais Ezquerro Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea da. Doktorea informatikan (UPV/EHU), graduondokoa Hezkuntzan (Canterbury Christ Church University), masterra Mikroinformatikan (Microsoft) eta lizentziaduna Matematika Ataleko Zientzietan (UPV/EHU).
Mikel Vicario
MEKA LHII ikaslea
Matrikula prezioak
Matrikula | 2023-12-13 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa