Irakasle lanbidea: erreformatu ala eraldatu?
XXI. mendearen hasieratik, irakasleen profesionalizazioak arreta berezia piztu du ikerketa zientifikoan eta hezkuntza-politika globalean. Gurean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektuaren onarpenak abagune berria ireki du premiazkoa den irakasle lanbidearen erreformari buruz eztabaidatzeko.
Azalpena
Ikastaro honetan, derrigorrezko euskal hezkuntzako irakasle lanbidea eraldatzeko erronkei buruzko gogoeta egingo dugu, ezagutza eguneratua eta nazioarteko ikuspegia oinarritzat hartuta. Hasierako eta etengabeko prestakuntza, irakaskuntzarako sarbidea eta hastapena, eta irakasleen ebaluazioa izango dira kalitatezko hezkuntza lortzeko jorratuko ditugun gaiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza-komunitatea une historiko batean dago. Indar politiko nagusien adostasuna oinarri izan duen hilabeteetako eztabaida prozesu zabal eta luzearen ondorioz, 2023ko apirilean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektua onartu da, egungo eta etorkizunerako hezkuntza sistemaren arau-esparru berri bat ezartzeko asmoz.
Testuinguru horretan, segregazioak, euskarak eta ikastetxeen titulartasunak zentralizatu dute legearen gainean sortutako hezkuntza-eztabaida. Arreta, beraz, urrundu egin da aurreko urteetan bai estatu mailan, bai nazioartean sortu den eztabaidatik: irakasle lanbidearen erreforma.
XXI. mendearen hasieratik, irakasleen profesionalizazioak arreta berezia piztu du ikerketa zientifikoan eta hezkuntza-politika globalean. Hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza, irakaskuntzarako sarbidea eta hastapena, irakasleen ebaluazioa eta irakasle lanbide garapena kalitatezko hezkuntza lortzeko praktika estrategikotzat jo dira. Hala, kezkagarria da gaia ezustean pasa izana EAEn. Premiazkoa da, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Lege aurreproiektuak sortu duen eztabaidan eragitea, EAEko irakasle lanbidearen ereduari buruzko gaia berreskuratuz.
Horiek horrela, asmo handiko ikastaroa da hau. Alde batetik, hezkuntza komunitateak gaiari buruzko ezagutza sakona eskuratzea duelako helburu, eta, bestetik, parte hartzaile guztion artean irakasle lanbidearen arazoari erantzun nahi diolako. Asmo horiek lortze aldera, ikastaro honetan, aztergai dugun gaiaren problematizazioan sakonduko dugu, gainera, orain arte egin diren erreformak ezagutu eta horiei buruz hausnartuko dugu, eta, azkenik, sortzen ari diren eredu berriak ere ezagutuko ditugu. Eredu horiek irakasle lanbideak behar duen eraldaketarako inspirazio-iturri izatea espero dugu.
Helburuak
Derrigorrezko euskal hezkuntza publikoko irakasle lanbidea eraldatzeko erronkei buruzko gogoeta egitea, ezagutza eguneratua eta nazioarteko ikuspegia oinarritzat hartuta.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2023-09-20
Registro / Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Maialen Oiartzun Irastorza | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
- Begoña Pedrosa Lobato | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
- Alba Madinabeitia Ezkurra | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
“Euskadiko irakasle lanbidea eraldatzeko bidean. Diagnostikoa eta ildo estrategikoak“
- Alba Madinabeitia Ezkurra | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
“Profissionalização do ensino: de que estamos a falar?“
- Maria Assunçao Flores Fernandes | Universidade do Minho - Irakaslea
Atsedena
“A commitment to professionalisation: how do other countries deal with it?“
- Maria Assunçao Flores Fernandes | Universidade do Minho - Irakaslea
- Melissa Tuytens | Ghent University - Irakaslea
Galderak eta eztabaida
Atsedena
“La reforma de la profesión docente en el contexto Español: ¿en qué punto estamos? “
Irakasle lanbidearen erreforma Espainiako testuinguruan: zein puntutan gaude?
- Javier Manuel Valle López | Universidad Autónoma de Madrid - Irakaslea
Sakontze ariketa
Itxiera
- Alba Madinabeitia Ezkurra | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
2023-09-21
Apertura
“Zergatik ari gara eraldaketaz eta ez erreformaz Euskadiko irakasle lanbideari dagokionez?“
- Maialen Oiartzun Irastorza | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
“Posible al da beste modu batera egitea? Administrazio Publikoan topatu daitezkeen ereduak “
- Alexander Rodríguez López | Arabako Foru Aldundia - Funtzio Publikoko teknikaria
Atsedena
Mahai ingurua: “Euskadiko irakasle lanbidea eraldatzeko aukerak “
Oportunidades para la transformación de la profesión docente en Euskadi
- Idoia Fernández Fernández | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea (Moderatzailea)
- Beñat Amenabar Perurena | UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - Dekanoa
- Birginia Pozo Gonzalez | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
- Zigor Ibarzabal Bastarrika | Euskal Herriko Ikastolak - Hezkuntza arduraduna
- Idoia Pujana Uriarte | Botikazar BHI (Bilbo) Zuzendaria eta HEIZEko juntako kidea
“Proiekzio ariketa: Aukerak ekintza zehatz bihurtuz: Zein urrats eman ditzakegu gauden tokitik euskal eskola indartzeko?“
- Alba Madinabeitia Ezkurra | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
- Maialen Oiartzun Irastorza | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
Itxiera
- Alba Madinabeitia Ezkurra | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea
Zuzendariak
Alba Madinabeitia Ezkurra
UPV/EHU
Pedagogian doktorea eta Hezkuntza Zientziak saileko irakaslea da (UPV/EHU). “IkasGaraia: Hezkuntza, kultura eta garapen iraunkorra” ikerketa taldeko kidea da eta berrikuntza, garapen eta ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu du goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan. Azpimarratzekoak dira Unibertsitate Sistemak euskal gizartearen eraldaketari egindako ekarpenaren azterketa, eta gaur egun, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan zuzentzen ari den koEHSioa ikerketa-proiektua, Euskal Hezkuntza Sistemaren azterketa sakon eta partekatu egin eta proposamen eraldatzaileak erdiesteko baldintzak sortzeko egitasmoa.
Lehen Hezkuntzako graduatua (2017) eta Gizarte eta Hezkuntza Arloko Ikerketako masterra (2018) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea eta IkasGaraian ikerketa taldeko kidea. Bertan, honako doktore-tesia egiten ari da: “Irakasle onenak kalitateko eskolarako: lanbiderako sarbidearen diagnostikoa eta proposamenak euskal eskola publikorako”.
Hizlariak
Beñat Amenabar Perurena
UPV/EHU
Unibertsitateko irakasle titularra da Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Sailean, zehazki Gorputz Adierazpenaren Didaktika arloan. Azken urteotan hainbat lan egin ditu, bai irakaskuntzan, bai kudeaketan, bai eta ikerketan ere. Zehazki, irakaskuntzan hainbat irakasgai eman ditut titulazio eta ikasketa-plan desberdinetan, baina azken urteotan Haur Hezkuntzako Graduko titulazioko Garapen Psikomotorra I irakasgaian zentratu naiz. Bestalde, kudeaketaren arloan, nire saileko zuzendaria izan naiz lau urtez, baita azken bietan idazkaria ere. Halaber, Donostiako Irakasle Eskolan Ikasketen Antolamenduko zuzendariorde aritu naiz lau urtez. Azkenik, ikerketaren esparruan hainbat lan garatu ditut, batzuk nire doktore-tesiarekin lotuta eta beste batzuk ikerketa-talde batean parte hartuta. Azpimarragarriak dira Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien finantzaketarekin egiten direnak, EHUren deialdietan ere egin ditut lanak. Leridako Unibertsitateko talde batek gidatutako Hezkuntza Ministerioak finantzatutako proiektu batean lan egin dut.
Idoia Fernández Fernández
UPV/EHU, Irakaslea
Idoia Fernández Hezkuntzaren Zientzien Saileko irakasle titularra da. UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) zuzendaria (2010-2017) izan da, baita , Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordea (2017-2021) ere. Berrikuntza, garapen eta ikerketa proiektudesberdinen buru izan da goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan. International Society for the Scholarship of Teaching and Learning (ISSOLT) elkarteko Europarako lehendakariorde izan da 2016-2017an. 2014tik Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sareko (REDU) kidea da, baita izen bereko aldizkariko argitalpen taldeko kidea ere. Une honetan Unibasq Kalitate Agentziako Gobernu Kontseiluko kidea da.
Maria Assunçao Flores Fernandes
Hezkuntza doktorea Nottinghameko Unibertsitatean (2002) eta irakasle laguntzailea Portugalgo Minhoko Unibertsitatean. Esperientzia handia du hezkuntza-ikerketan, eta nazio zein nazioarteko argitalpen ugari ditu honako arlo hauetan: irakasleen prestakuntza, lanbide-garapena, lanbide-indukzioa, irakasleen profesionaltasuna, irakasleen lana eta nortasuna, eta irakasleen ebaluazio-ereduak eta –praktikak. Ildo horretan, Teachers and Teaching Theory and Practice aldizkariko editore exekutiboa da, eta European Journal of Teacher Education aldizkariko eta Revista Portuguesa de Pedagogía aldizkariko kontseilu editorialeko kidea da. Halaber, ICET (Irakaskuntzarako Hezkuntzaren Nazioarteko Kontseilua) batzordeko kidea da, egoitza AEBetan duena.
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Ikastolen Elkartea
Feminista, ingeleseko maistra eta psicopedagogian lizentziaduna naiz (orden horretan). Eskolako Publikoan hazi nintzen. 2006 urte tik Hezkuntza Publikoan (eta publikoaren alde) lanean. Euskal Eskola Publiko inklusibo eta feministia baten alde lan egiten dut egunero (saiatzen naiz behintzat). Momentu honetan Berritzegune Nagusiko zuzendaria naiz.
Idoia Pujana Uriarte
Botikazar BHI
Idoia Pujana Uriarte- Usansolon jaioa 1971ean –Farmazia Fakultatean ikasketak (Gasteiz, EHU) Elikagaien Zientzia eta Teknologia alorrean. – Doktoretza ikasketak Medikuntza Fakultatean (Leioa, EHU)- 2002an Tesia irakurrita- Egonaldian “Institute of Biotechnology” (Helsinki, Finland), “Institut Pateur” (Paris, Frantzia) IBILBIDE PROFESIONALA: - Hogeita bi urte irakaskuntza munduan. Ibilbide honetan, Lanbide Heziketako irakaslea , EHUko Irakasle Elkartua (Medikuntza eta Zientzia Fakultatetan) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - Hamabi urte Botikazar BHIko Zuzendaritza Taldeko kidea (Idazkaria eta Nazioarteko Proiektuen Arduraduna). Azkeneko bi urtetan Botikazar BHIko Zuzendaria.
Alexander Rodríguez López
Psikologian doktorea UPV/EHUn. 2003tik Administrazio Publikoko giza baliabideen arloan lan egin du, lehenik IVAPen eta 2018tik Arabako Foru Aldundian. Langileen hautaketa da haren pasioa. Sektore publikoko ehunka hautaketa-prozesutan parte hartu du, bai oposizio-epaimahaietako kide gisa, bai azterketa teorikoak, praktikoak, psikoteknikoak eta elkarrizketak diseinatzen, aplikatzen eta zuzentzen. Aldizkari akademikoetan euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu du, eta Estatuko zein nazioarteko kongresuetan parte hartu du, lanaren psikologiaren ikuspegitik hautaketari buruzko ponentziak aurkeztuz.
Melissa Tuytens
2006tik hezkuntza-pedagogoa izan da Ganteko Unibertsitateko Hezkuntza Sailean. 2012an doktoretza lortu zuen. Bere doktorego-ikerketa irakasleen ebaluazioak Flandesko bigarren hezkuntzan aplikatzeari buruzkoa izan zen. Beraz, bere ikerketa-interesak honako hauek dira: eskoletako langile-politika, eskola-liderraren rola eta, oro har, eskola-politika. 2016 urtetik 2020 urtera bitartean, Hezkuntza Ikerketarako Laguntza Zentroaren (SONO) koordinatzaile albokoa izan zen, eta, horren barruan, pertsonalaren politika eta eskola-politika estrategikoa lehen eta bigarren hezkuntzan integratzeari buruzko ikerketak egin zituen. 2020ko irailetik aurrera, Hezkuntza Zientzien Departamentuko irakasle izendatu dute.
Javier Manuel Valle López
Doctor en Ciencias de la Educación. Profesor Titular de la UAM, especialista en Educación Supranacional y, más concretamente, en la política educativa de la Unión Europea (Competencias Clave, Espacio Europeo de Educacion Superior, programa ERASMUS, política sobre profesión docente). Director del Grupo de Investigación Reconocido de la UAM sobre “Políticas Educativas Supranacionales” (GIPES) en cuyo marco coordina diversos proyectos de investigación competitivos. Publicaciones más destacadas: La Unión Europea y su política Educativa (Madrid, MEC, 2006) y “Supranational Education” (Journal of Supranational Policies of Education, nº 1). Asesor externo de EURYDICE. Miembro de TEAM-EUROPE, equipo de expertos sobre Unión Europea de la Comisión y el Parlamento Europeos. Actualmente en la red de expertos que trabaja sobre la actualización de las Competencias Clave. Vicepresidente de la Sociedad Española de Educación Comparada. Miembro del Colegio Oficial de Doctores y Licenciados en Filosofía y Letras y en Ciencias de Madrid, de la Sociedad Española de Pedagogía y de la Comparative Education Society in Europe. Director de la Journal of Supranational Policies of Education, y Co-Director de la Revista Española de Educación Comparada.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-05-31 arte | 2023-09-20 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago