"Lurretik Mahaira" Elikadura estrategia jasangarri eta osasuntsua
"Lurretik Mahaira" proiektua ezagutu
Azalpena
"Lurretik Mahaira" proiektua Landaola Federazioak koordinatzen duen lankidetza proiektua da, HAZI Fundazioa, ELIKA Fundazioa, ABELUR Kooperatiba eta LURGINTZA kooperatibak lankidetzan garatua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz. Misioak 2022” deialdira aurkezten den elikadura jasangarriaren erronkari erantzutera datorrena.
Ikastaroetan, proiektu honen inguruko informazioa eman nahi da, dituen 4 esparru nagusiak adieraziz:
- Trebatu lurralderatzea
- Lur funtsen saretzea
- Komertzializazioa
- Sentsibilizazioa
Helburuak
"Lurretik Mahaira" proiektua ezagutarazi eta zabaltzea.
Trebatu gune ezberdinak eta bertako kideen esperientziak zuzenean ezagutzea.
Bestalde nekazaritzaren balio ekosistemikoen azterketa eta hauen monetizazioa izango dugu aztergai.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Lehenengo sektoreari zerbitzua ematen dieten teknikariak eta baserritarrak
Metodologia
Gure ikastaroa irekia eta parte hartzailea izatea bilatzen dugu.
Horregatik modu presentzialean egiten dugu. Lehenengo zati batean ponentziak eta bigarren batean aldiz mahai-ingurua egiten dugu parte hartzea sustatu eta entzuleen arteko galderak eta aportazioak jasoaz.
Lankidetza
Programa
2023-09-22
Erregistroa eta dokumentazioaren banaketa
Inaugurazio Instituzionala
“Trebatu eta lur funtsen saretzea“
- Iker Karrera Aranburu | Tolomendi Landa Garapeneko gerentea eta Landaolako kidea
- Jon Andoni Urdangarin | Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea Departamentua, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Zerbitzuburua
“Nekazaritzaren externalitateen monetizazioa “
- Jon MIkel Zabala Iturriagagoitia | Deustuko unibertsitatea
Atsedena
Mahai ingurua: “Trebatze gune ezberdinetako esperientziak ezagutzea“
- Juan Mari Totorika | Haztegia
- Ander Zorrakin | Haztegia
- Kattalin Sainte-Marie | Trebatu
- Olivier Gervais | Trebatu
- Miriam Saldias | Gaztenek
- Koldo Huegun | Lumagorri
Zuzendariak
Yurre Peñagarikano Zubeldia
Urkome
Agurtzane Etxaniz Etxaniz
Asociación de Desarrollo Rural de Debabarrena
Hizlariak
Olivier Gervais
Koldo Huegun
Iker Karrera Aranburu
Tolomendi
Formazioaz nekazaritza ingenieri teknikoa. Bi hamarkada baino gehiagoz Tolosaldeko Tolomendi Landa Garapen Elkartean teknikari modura lanean
Juan Mari Totorika
Jon Andoni Urdangarin
Jon MIkel Zabala Iturriagagoitia
Jon Mikel Zabala–Iturriagagoitia irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Departamentuan, Donostian. Ingeniaritza eta Berrikuntza Proiektuetan doktoretza jaso zuen (2008) Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Doktoratu aurreko prestakuntzan ikertzaile bisitaria izan zen Finlandiako Technical Research Centre (VTT) delakoan. 2009. urtean, doktoretza amaitu ondoren, CIRCLE (Centre for Innovation, Research and Competence in the Learning Economy) delakora aldatu zen post-doc gisa, Lundeko Unibertsitatean (Suedia), eta han ere plaza bat lortu zuen irakasle gisa. Gero, Europar Batasuneko Marie Curie beka bat lortu zuen, eta, horri esker, Deusto Business Schoolera joan zen, gaur egun bertan lan egiten baitu. Irakaskuntzako eta ikerketako interes nagusiak zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan, berrikuntzaren kudeaketan eta berrikuntzari buruzko politika publikoen berri emateko adierazleen erabileran oinarritzen dira.
Kattalin Sainte-Marie
Miriam Saldias
Ander Zorrakin
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-09-22 arte |
---|---|
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
GOIZANE Zentroa, Zaldibia
Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
GOIZANE Zentroa, Zaldibia
Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
2 - Goserik ez
Gosearen arazoa amaitzea, elikagaien segurtasuna eta nutrizioaren hobekuntza lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea. Gai gakoak: elikadura osasungarria, nutritiboa eta nahikoa, lurrerako sarbide segurua eta bidezkoa, elikagaien ekoizpena eskala txikian, nekazaritza praktika erresilienteak, elikagaien ekoizpen sistemen jasangarritasuna, hazi bankuak, hazien aniztasun genetikoa.
Informazio gehiago3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.
Informazio gehiago