Hezkuntza
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Mugak gainditzeko hezkuntza eta ikerkuntza proposamenak: haur eta gazteen partehartzea sustatzen

Mugak gainditzeko hezkuntza eta ikerkuntza proposamenak: haur eta gazteen partehartzea sustatzen

Uzt. 21 - 21. Uzt, 2023 Kod. H20-23

Ikastaroko hizkuntza ofizialak euskera eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua eskuragarri izango da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitzeko.

Azalpena

Proposamen honen helburu nagusia mugaz bi aldetako hainbat udalerritan haurren eta nerabeen autonomiarako eta gizarte- eta hezkuntza-partaidetzarako sustatzen  ari diren esperientziak eta praktikak ezagutaraztea da. Proposamen hauek mugaz gaindiko eremuak aizpatzeko erraminta izan daitezke eta baita mugaz gaindiko ikerketa proiektuak abiatzeko ere,  haurren ama hizkuntzetatik haratago.
Haur eta nerabeen partehartzea funtsezkoa da gizarte-eraldaketa sustatzeko, zentzumen partekatuak sortuaz, adin guztietako pertsonen arteko elkarrizketetatik eta esperientzietatik abiatuta. Gainera, hezkuntza eta gizarte plazetan haur eta nerabeen parte-hartze horrek ikaskuntza bera ere badakar eta pertsonen garapenerako eta ongizaterako ezinbesteko baldintza den autonomia sortzen du.
Halaber, haurren parte-hartze esperientzia hauek ebaluatzea eta ikertzea ere ezinbestekoa da, baina haur eta nerabeei egokitutako tekniken bidez. Beraz, aztergai izango dugu baita bideratzen ditugun ikerketa, esku-hartze eta proiektuetan haurren ikuspegia nola txerta dezakegun  eta baita prozesu hauetan haurrak protagonista nola bihurtu. Gure praktikak inklusiboak izatea nahi badugu eta horiek haurtzaroari bideratuak badira ezin ditugu aurrera eraman euren ekarpena kontuan izan gabe. Beraz, ikastaro honek erremienta eta baliabide zehatzak eskainiko ditu parte-hartze hori posible egiteko, eta haurren ahotsak eta ekarpenak prozesuaren bideratzaile izateko.
Laburtuz, udako ikastaro honetan mugaz bi aldeetan haur eta nerabeekin batera burututako ikerkuntza eta hezkuntza  esperientziak aurkeztuko dira, testuinguru honetan gauzatzen ari diren erronkak eta jardunbide egokiak zeintzuk diren aztertuaz. Halaber, mugaz gaindiko hezkuntza eta ikerkuntza proposamen berrientzako sorkuntza laborategi ere izan nahiko genuke.
Ikastaro hau haurrekin lan egiten duten edo ikertzen duten profesional guztientzat pentsatuta dago, eskoletatik unibertsitatetara eragile sozialetatik eta udal arduradunetatik pasaz. Gainera, bereziki interesgarri izan daiteke irakaslegoarentzat eta baita irakasle ikasketak burutzen ari diren ikasleentzat ere. Hau da, haur eta nerabeen parte hartzearen balio hezitzailea mugaz gaindi lantzen duten edo landu nahiko luketen banako eta erakunde guztientzat.
  

Irakurri gehiago

Helburuak

Haurren parte-hartzea aktiboa mugaz bi aldeetan sustatu duten esperientziak  ezagutzea, beraien mugaz gaindiko potentzialtasuna aztertuaz

Haurren parte-hartze aktiboa bultzatzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea

Ikerketetan, esku-hartzeetan eta burutzen ditugun praktiketan haurren ikuspegia txertatzeko bideak ezagutzea, bereziki mugaz gaindiko testuinguruetan

Haurren partaidetzak mugaz gaindiko harremanak lantzeko dituen

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Zuzendariak

Nahia Idoiaga Mondragon

UPV/EHU

Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

Hizlariak

Israel Alonso Sáez

Universidad Del País Vasco

Gizarte Hezitzailea, Pedagogoa, Pedagogian Doktorea (2015) eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea. Esku-hartze sozio hezitzaileko hainbat proiektutan 15 urte baino gehiagoko esperientzia du eskuhartzean, formazioan ikerketan eta koordinazioan. Ikertzaile gisa MINECO-ko I+D+I eta Europar Erasmus+ proiektuetan parte hartu du , ikertzaile nagusi ere izanik. Horrez gain, Co-IP eta ikertzaile gisa egindako hainbat ikerketetan parte hartu du, Gizarte Hezkuntza gradua eta gizarte erakundeen arteko lankidetzan, titulazioaren Kontseilu/Behatokiaren bitartez. IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean (2014-2017) taldeko kide izan zen eta 2017tik ona KideOn taldeko kide da. Gizarte Hezkuntza Graduko koordinatzailea eta orain Koordinazioaren, Titulazioen Hobekuntzaren eta Graduondoko Ikasketen Arloko Dekanordea ere izan da.

Naiara Berasategi Sancho

Universidad del País Vasco

Lehen Hezkuntzako graduatua, Heziketa Berezian irakaslea, Soziologoa, Politologoa eta UPV/EHU-ko nazioarteko aipamenarekiko Doktorea. Irakasle atxikia da eta 2007tik Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean lan egiten du. Irakaskuntza eta ikerketa esperientzia du Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Hezkuntzarekin eta inklusioarekin lotutako eremuetan, zehazki, etorkinekin, gazteriarekin, haurrekin, emakumeekin, pertsona zaharrekin eta heziketa-behar bereziekiko pertsonekin lan egin du. Aniztasun linguistiko eta kulturalarekin erlazionatutako gaiak ere jorratu ditu. Gainera, hainbat berrikuntza proiektutan, MINECOren I+G+B proiektuetan, Erasmus + ikerkuntza-proiektu europarretan eta Gizarte-Unibertsitatea proiektuetan parte hartu du ikertzaile gisa, haietako batzuetan IP-kide izanik. Gainera irakasle bisitari bezala egonaldiak egin ditu University of Reno-Nevada, University of Malta eta University Collegue Dublinen.

Nicolas Condom

Pistes-Solidaires, Cargado de proyectos europeos

Mathieu Decq

Amaia Eiguren Munitis

Bilboko Hezkuntza Fakultatean Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakaslea (Leioa, UPV/EHU). Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Doktorea da eta baita Gizarte Langintzan diplomatua (2015), Irakaslea Lehen Mailako Heziketa Espezializazioarekin (2013) eta Gizarte Hezkuntzan Graduatua (2017) . Bere ikerketa arloa belaunaldi arteko harremanak dira nagusiki baita haur eta helduen ongizatea ere. Gizarte Hezitzaile bezala esperientzia luzea kolektibo desberdinekin, gehien bat zaurgarritasun eta babesgabetasun egoeran dauden haurrekin.

Idoia Legorburu Fernandez

Euskal herriko unibertsitatea

Egoitz Urrutikoetxea

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-07-21 arte
0 EUR
Online zuzenean2023-07-21 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania