Kultura eta Artea
Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
MUG'ARTEAN: ikerketa eta sorkuntza solasean mugari begira

MUG'ARTEAN: ikerketa eta sorkuntza solasean mugari begira

Uzt. 16 - 16. Uzt, 2024 Kod. G14-24

Azalpena

Jarduera hau UPV/EHU eta UPPA-ko ikerleek proposatzen dute Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluarekin lankidetzan, muga eta artearen harremanen inguruko hausnarketak proposatuz.

Schengen espazioko Euskal Herriko muga eta Schengen espaziotik kanpo bilakatua den Irlandako mugaren inguruan, ikerlariek eta artistek egin lanketa ezagutzera ematera du helburu. Ikerketa eta sorkuntza lotzen dituen esperimentazio desberdinetan oinarrituz, munduko hainbat muga politiko desberdinetan gertatutakoak, jardunaldi honen bidez muga nozioaren inguruko solasaldia eta galdekatzea sortu nahi du baita zientzia sozialen eta artearen arteko harremana eratu.

Batez ere antropologoen lanetan oinarrituko da jardunaldia, arte lanetan oinarritzen den muga kontzeptuaren inguruko paradigma berri baten proposatzeko eta bestalde, nola muga, arte prozesuen jatorrian den analizatuko da. Sortzaile-artistak ere hor izanen dira beraien esperientzia eta gogoetak partekatzeko mugaz. Azkenik, Garapen Kontseiluak, UPV/EHU eta Cederna-Garalur elkartearekin eramaten duen MUGALUR proiektuaren lehen emaitzen bilduma bizi eta artistikoaren momentua izanen da, proiektu honek sortzaileak lotu dituelarik denbora guzian.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Mugaren izaeraz eta eraginaz hausnartu, munduko egoera desberdinetan oinarrituz.

Zientzia sozialak eta artearen harremanak eratu mugaren konzeptuaren lanketan.

Schengen espazio barneko Euskal Herriko muga eta Schengen espazioko kanpo bilakatua den Irlandako mugaren inguruan, ikerlariek eta artistek egin lanketa ezagutzera ematera. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • MUGALUR proiektuko parte-hartzaile eta partaideak

Zuzendariak

Aitzpea Leizaola Egaña

UPV/EHU

Antropologoa. Hizkuntzalaritza eta antropologia ikasketak burutu zituen Parisen. Université Paris Nanterren antropologian doktorea, EHUko irakasle agregatua da, bai eta bertako Antropologia Master Ofizialeko zuzendaria. Oxford University-n Basque Visiting Fellow izan da. Ikerlari gonbidatua izan da nazioarteko hainbat unibertsitatetan, besteak beste Buenos Airesko Unibertsitatean, Milango Unibertsitatean eta Max Planck Instituten. Erromako Visual Fest 2014 saria lortu zuen “Abordatzera! Dokumental etnografikoa”rekin. Aldizkari zientifikoetan 30 artikulu inguru argitaratu ditu eta Ankulegi aldizkariaren sortzaile eta edizio taldeko kide izan da. Dibulgazioan jardun ohi du, hitzaldi eta iritzi artikulu bidez. Multi-kokatutako eta epe luzeko landa lana burutu du nagusiki Euskal Herrian, baina baita beste testuinguru batzuetan ere, Espainiar estatuan eta Turkian. Espainiako Gerrako hobi komunen inguruan Aranzadi Zientzia Elkartearekin landa lana egindakoa. Identitate eraikuntza prozesuetan aditua, bere ikergai nagusiak mugak, ondarea, memoria gatazka-osteko testuinguruetan eta oro har, euskal kultura dira. Besteren artean, tradizio kontzeptua, inauteri eta festa ospakizunak aspaldidanik lantzen dituen gaiak dira.

Hizlariak

Dom Campistron

Elena Casiriain Iturriria

Gari Garaialde

Asier Gogortza

Jone Taberna Estomba

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-07-17 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania