Hezkuntza
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Mundua eraldatzeko irakurri

Mundua eraldatzeko irakurri

Uzt. 03 - 04. Uzt, 2023 Kod. H08-23

Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorra

Azalpena

Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki guztiek beren potentziala gara dezatela, duintasunez eta berdintasunez, ingurumen osasungarrian eta ongizatea sustatuz. Horretarako, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan 17 helburu jaso zituen (NBE, 2015). Helburu horiek defendatzen dute, besteak beste, kalitatezko hezkuntza inklusiboa bultzatzea (4.helburua), genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea (5. helburua), ingurugiroaren babesa (6., 7., 11., 12., 13., 14., 15. helburuak), desberdintasunak murriztea (10. helburua) edo gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea (16. helburua). Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko itunak beharrezkoak dira (17. helburua), garapen jasangarria oztopatzen duten errealitate askori instituzio zein nazio ezberdinen lankidetzari esker baino ezingo zaie eta irtenbidea eman.

Bestalde, hizkuntza literarioa testutik kanpo dagoen errealitatea ulertzeko baliagarria da, zein da, beraz, testuaren eta haren ekoizpenaren testuinguruaren arteko harremana? Literaturak, ikuspuntu estetiko eta ideologikotik, elkarrizketa sozialak betikotzen eta zalantzan jartzen ditu, horregatik, berebizikoa da haurren eta gazteen kontzientzia kritikoaren garapenean. Hori dela eta, azkenaldian balore sozialak (ekologia, genero-berdintasuna, kultur aniztasuna, etab.) sustatzen dituzten obra literarioen argitalpenek gora egin dute eta, haiekin batera, testu literarioen balio didaktikoaren erabilera.

Uda Ikastaro honetan, literaturaz eta baloreez hitz egingo dugu eta baita haien garrantzia hezkuntza literarioan ere, hau da, balore sozialak eta balore literarioak erdigunean jarriko ditugu Haur eta Gazte Literatura (HGL) eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) uztartuz. Jarrerak eta ohiturak aldatzeko bide onenetako bat da hezkuntza, haurtzaroa baita haurrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko adin tarterik egokiena. Aipatu diren helburuetarako, tresna lagungarria izan daiteke Haur eta Gazte Literatura, eta ikastaro honek Haur eta Lehen Hezkuntzan Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) literatura bitarteko dela sustatzea du helburu. Xede horiek lortzeko Haur eta Gazte Literaturaz baliatuko gara, izan ere, sozializazioaren teoriaren arabera, literatura oso euskarri garrantzitsua da haurtzaro eta gaztaroan baloreen transmisioa burutzeko. Ikastaro honetan GIHak Haur eta Gazte Literaturaren bitartez lantzeko zenbait ideia eta proposamen plazaratuko dira. HH eta LHko irakasleentzako edota literatur bitartekarientzako aproposa izan daiteke, haiek baitira haur eta gazteei liburuak eskura jartzen dizkietenak.

Garapen Iraunkorrarekin erlazionatutako zenbait gertaera gogoangarri azpimarratu nahi ditugu. Batetik 2022ko urrian NBEk Bilbon Tokiko Koalizioaren Idazkaritza ireki duela aipatu nahiko genuke, 2030 Agendan jasotzen diren helburuen tokiko aplikazioa laguntzeko eta bizkortzeko. “Tokiko ekintza, globala izateko” lelopean Idazkaritzak aukera emango du ideiak elkarrekin jorratzeko eta mundu osoko konponbideak trukatzeko. Bestetik azpimarratu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak 2022ko azaroan 130/2022 DEKRETUAren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntza sustatzeko aurrerapauso handia egin duela. Ildo horri jarraituz ikastaro hau proposatzen dugu, hezkuntza esperientzia ezberdinak trukatuz eta literatur testu ezberdinen lanketak jorratuz, literatur hezkuntza eta garapen iraunkorra sustatzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Garapen Iraunkorreko Helburuak berrikustea eta horiek sustatzeko bideen inguruan hausnartzea.

Haur eta Gazte Literaturaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen arteko harremana eta honen potentzial didaktikoa argitara eman.

Haur eta Gazte Literaturaren bidez Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko zenbait proposamen aurkeztea (corpusa eta proposamen didaktikoak).

Bitartekariei tresna eta irizpideak ematea Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko literatur lan egokiak hautatzeko eta baliatzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

Programa

2023-07-03

08:30 - 08:45

Erregistroa / Registro

08:45 - 09:00

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Maite Aperribay Bermejo | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
09:00 - 10:00

“La guerra interminable. Literatura Infantil y Juvenil y Educación para la paz“

  • Maria del Carmen Encinas Reguero | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Profesora Titular
10:00 - 11:00

“Objetivos de Desarrollo Sostenible y Estudios Culturales“

  • Iratxe Esparza Martin | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Creación escénica y feminismos“

  • Itziar Pascual Pascual | RESAD/ Instifem - Profesora titular de Dramaturgia
12:30 - 13:30

“Literatur lanak baliatzea hizkuntza eta kultur aniztasunera bidean“

  • Miren Ibarluzea Santisteban | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Agregatua
13:30 - 14:30

“Iraganeko gertaera gatazkatsuekiko hurbilpen goiztiarra literaturaren bidez“

  • Amaia Elizalde Estenaga | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
14:30 - 14:40

Sintesia

2023-07-04

09:00 - 10:00

“Haur eta Gazte Literatura eta hezkuntza ekosoziala“

  • Maite Aperribay Bermejo | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
10:00 - 11:00

“Octavia E. Butler: esperanza y creación en el mundo distópico de "La parábola del sembrador"“

  • María José Claros Morales | IES San Mateo - Profesora de lengua y literatura inglesa
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Imaginarios del agua y patrimonio literario y etnográfico: recursos para promover la justicia ambiental desde la escuela“

  • Eloy Martos Nuñez | Universidad de Extremadura - Catedrático de Universidad
12:30 - 14:30

“Album ilustratua eta GIHak: irudia eta euskarria sorkuntza abiapuntu gisa“

  • Miriam Peña Zabala | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia
  • Regina Guerra Guezuraga | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakasle Atxikia

Zuzendariak

Maite Aperribay Bermejo

Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Literatur Konparatuan eta Literatur Ikasketetan Doktorea da eta 2008an hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean lanean. Gaur egun Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean irakasle atxikia da (irakasle agregatu akreditazioaz), hamarkada batez Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa sailean lan egin ondoren. Atzerriko hizkuntza eta literatura eta hizkuntzaren eta literaturaren didaktika irakatsi ditu, besteak beste, Lizentziatura, Diplomatura zein Graduetan. Literatur ikasketetan ikertzen du, Iparramerikako literaturan batik bat. Bere ikerketa lerroen artean kultur ikasketak, genero ikasketak eta ekofeminismoa eta garapen iraunkorreko hezkuntza azpimarra daitezke. 2013az geroztik REWEST. Research in Western American Literature and Culture ikerketa taldearen kide da. Taldeak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasotzen ditu. Bestalde, “La Literatura Infantil y Juvenil al servicio de los Objetivos del Desarrollo Sostenible” proiektuko kide eta “Haur Hezkuntza: jasangarritasunetik kalitatezko hezkuntza eraikiaz” IKD i3 Laborategia Berrikuntza Proiektuko kide ere bada.

Hizlariak

María José Claros Morales

Licenciada con grado en Filología Moderna (1990-1995) y con estudios de doctorado centrados en la poesía norirlandesa. Ha participado en distintos programas de innovación educativa de la Comunidad de Madrid como el bilingüismo en el IES Ramiro de Maeztu, donde durante el mismo período (2010-2014) también impartió el Bachillerato Internacional (BI). Desde hace siete años enseña inglés en el IES San Mateo en el Bachillerato de Excelencia, programa dirigido a alumnos con altas calificaciones para que logren el mayor rendimiento académico posible y la mejor preparación durante esta etapa educativa. En el departamento de inglés de este instituto, la literatura juega un papel primordial. Los textos que se trabajan con los alumnos en clase, siempre originales y no adaptados, hacen de la literatura una herramienta vehicular para el aprendizaje de un segundo idioma. A su vez, el contacto con los adolescentes en el aula le ha permitido entender la postura que las nuevas generaciones muestran ante aspectos globales como la sostenibilidad.

Amaia Elizalde Estenaga

MHLI. UPV/EHU

(Donostia, 1988). Hispaniar Filologian (2011) eta Euskal Filologian (2012) lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta mugikortasun programen bitartez egonaldiak egin ditu Mexikoko UNAMen eta Pau-eko UPPAn. Bordeaux-Montaigne (UBM) unibertsitatean Master Recherche Études Basques gauzatu zuen (2013) eta egun doktoregaia da literaturaren alorrean. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da EHU/UPV eta UMBrekin. Euskal literaturaren 50-60ko hamarkadetako berpizte eta berritze kulturalaren testuinguruan, Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle madarikatu paristarra eta bere Haur besoetakoa (1970) eleberriaren analisia nahiz harrera ditu aztergai. Horretarako, 2014an EHUren “Tesiak Euskaraz egiteko Doktorego aurreko Ikertzaileak prestatzeko kontratazioa” jaso zuen.

Maria del Carmen Encinas Reguero

Filologia Klasikoan doktorea (grekoa) da tesi batekin, non erretorikaren eragina Sofoclesen lanetan aztertzen den. Doktoretza-ondoko ikertzaile izan da Lugwig-Maximilian unibertsitatean (Munich, Alemania). Gaur egun Hizkuntza eta Literaturaren Sailean irakasle da. Bere ikerkuntza lerro nagusiak greziar erretorika eta antzerkia bai greziar literaturaren eragina haur eta gazte literaturan dira. Arlo horietan berrogei artikulu/liburu kapitulu baino gehiago argitaratu ditu.

Iratxe Esparza Martin

UPV/EHU, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

Iratxe Esparza Martin (Santurtzi, 1972) Euskal Filologian Lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea. La Platako Unibertsitatean egonaldi bat burutu ostean, bere doktorego tesia aurkezten du identitatearen eraldaketa eta XXI. mendeko euskal narratibako subjektu postmodernoaren agerpen ezberdinak aztertuz. Literaturaren soziologiaren eta literatur kritika feministaren ikuspuntutik, euskal literaturaren hainbat alderdiri buruzko lanak aldizkari zein liburuetarako idazteaz gain, ikertzailearen ibilbidea zenbait ikastaro eta kongresutara parte hartzearekin osatzen du. Gaur egun, prentsan kritikari literario bezala dihardu eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Literaturaren eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean.

Regina Guerra Guezuraga

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktika programaren barruan. Tesiaren izenburua: The ARTikertuz experience: ¿Qué conocimiento generamos a partir de la relación universidad-escuela desde la educación artística? Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian (2017ko irailaren 22an aurkeztuta) Materrak: 2012/2013: Derrigorrezko bigarren hezkuntzan irakasle prestakuntzarako masterra; 2010/2011: “Artes Visuales y Educación: un enfoque construccionista” masterra. Euskal Herriko Unibertsitatearen, eta Eusko Jaurlaritzak finkatutako, ELKARRIKERTUZ IT887-16 ikerketa taldearen partaidea. Euskal Herriko Uniberstitaearen ARTikertuz: EHU15/24 -unibertsitate-eskolaren harrematik eta irakaskuntzaren praktikaren transformazioarako, arte hezkuntzaren inguruko hausnarketarako- ikerketa proiektuaren partaide. Azaroak 2015-azaroak2017 (24 hileko iraupena). Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsistatearen arteko APRENDO: Cómo aprenden los docentes: implicaciones educativas y retos para afrontar el cambio social proiektuaren partaide. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua. (EDU 2015-70912-C2-1-R)

Miren Ibarluzea Santisteban

UPV/EHU, irakaslea

Itzulpengintzan, argitaletxeetan eta eskolarako materialgintzan aritu ondoren, EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean eskuratu zuen nazioarteko doktoretza 2017an (2018/19 ikasturteko doktorego sari berezia eta Koldo Mitxelena VI Saria jaso zituen). UPV/EHUk eta University of Groningen-ek eskainitako European Master in Multilingual Education masterra egina du (2020). Itzulpen Ikasketak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika ditu ikergai nagusi: euskal itzulpengintzaren historia eta kritika, itzulpengintzaren soziologia, itzulpenaren errepresentazioak, itzulpen-ohiturak, eleaniztasuna eta hizkuntzen trataera bateratua. Euskara eta Euskal Kulturako irakasle jardun zuen 2011-2015 bitartean Frantzian, Michel de Montaigne-Bordeaux 3 eta Sorbonne Nouvelle-Paris 3 unibertsitateetan. 2016/2017 ikasturteaz geroztik UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, eta MHLI ikerketa-taldeko kide da (MHLI: www.mhli.net).

Eloy Martos Nuñez

Catedrático de Universidad en el área de Didáctica de la Lengua y la Literatura, en la Universidad de Extremadura. Coordinador General de la Red Internacional de Universidades Lectoras (www.universidadeslectoras.org), red temática que agrupa más de 45 Universidades de 12 países. Doctor en Filología Hispánica, es autor de numerosas publicaciones (artículos, monografías y manuales) sobre lectura y nuevas tecnologías; didáctica de la lengua y la literatura, mitología y folclore. Ha impartido conferencias invitadas, ponencias y cursos de didáctica de la lengua y la literatura y de literatura infantil en Inglaterra, Italia, Suecia, Francia, Rusia, México y Brasil, y participado en proyectos nacionales e internacionales, como el Proyecto L´Aqua. Coordina la línea de investigación sobre Intangibles y Cultura del Agua, que incluye patrimonio inmaterial, leyendística, LIJ, etc.

Itziar Pascual Pascual

Itziar Pascual es dramaturga, pedagoga, investigadora y periodista. Doctora en Ciencias de la Información, por la Universidad Complutense de Madrid y titulada en Dramaturgia por la Real Escuela Superior de Arte Dramático de Madrid (RESAD), ejerce como profesora de Dramaturgia en la RESAD desde 1999. Miembro del consejo de redacción de las revistas Primer Acto y Acotaciones, es autora de más de una treintena de obras publicadas, traducidas y estrenadas, dirigidas a público familiar. Es Premio Nacional de Artes Escénicas para la Infancia 2019 del Ministerio de Cultura, siendo la única dramaturga que ha logrado dicha distinción. Como investigadora ha obtenido el Premio Victoria Kent de la Universidad de Málaga por ¿Un escenario de mujeres invisibles? y la beca de investigación Miguel Fernández de la UNED por su trabajo "Versos con faldas. Poetas españolas para la infancia y la juventud (2000-2015)".

Miriam Peña Zabala

ehu/upv

Arte Ederretan lizentziatua eta UPV / EHUko Psikologiako eta Didaktika Espezifikoetan doktorea “El devenir del Acontecimiento Poroso: Vivencia del Espacio Social a través de Prácticas estéticas Contemporáneas” izenburupean. Irakasleen hasierako prestakuntzan sentsibilitate estetikoa garatzen laguntzen duten Arte garaikidearen inguruko estrategiak ikertzen ditu. Testuinguru horretan, eguneroko bizitzan bizi dugun espazioan jartzen du arretan, honek nola eraikitzen gaituen hausnartuz. 2013az geroztik, UPV / EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da. Bere didaktika jarduera Lehen eta Haur Hezkuntzako Graduetan oinarritzen da. Haur Hezkuntzan, Hezkuntza Berrikuntzako Minorreko kidea da, eta “Ikusizko Arteek Berrikuntzari egindako ekarpenak” irakasgaian irakasten du. Bere lanbide praktika, unibertsitatearen eta gizartearen arteko bitartekari lanetan aritzeagatik nabarmentzen da, eta horregatik bere lanaren zati handi bat, gizarte-eragile ezberdinekin elkarlanean ezagutza transferitzeko trebakuntza, tailerretan, egitasmoen antolakuntzarekin (...) harremantzen da.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-03 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
Online zuzenean2023-05-31 arte2023-07-03 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

6 - Ur garbia eta saneamendua

Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea pertsona guztientzat. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala eta ekitatiboa arrazoizko prezioan, saneamendu eta higiene zerbitzuetarako sarbidea, uraren kalitatea, ur baliabideen erabilera eraginkorra, kudeaketa integratua, ur ekosistemen babesa, kutsaduraren murrizketa, isurketak ezabatzea, hondakin uren tratamendua.

Informazio gehiago
6 - Ur garbia eta saneamendua

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak