Hezkuntza
Naturan hezi, zaintza erdigunean jarrita

Naturan hezi, zaintza erdigunean jarrita

Abe. 01 - 20. Abe, 2023 Kod. @17-23

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2368170021 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Naturarekin harremana beharrezkoa dugun izaki bizidun inter- eta eko-menpekoak izanik, bizitzaren, norbanakoen eta noski, naturaren beraren zaintza erdigunean jartzen duen hezkuntza-sistema bat behar dugu. Zaintza, bizi dugun planetari errespetuz begiratzeko, hau kaltetu gabe babesteko. 

Ikastaro honetan egungo hezkuntza-sistema sozialean zentratu nahi izan dugu zaintza erdigunean jarrita, berdintasunean hezteko. Denontzako natura bat aldarrikatu nahi dugu, izaki bizidun guztiok aukera berdintasuna izan dezagun gure jatorria, sexua, adina edo ezintasunak edozein direla ere, ingurune naturalean hazi eta hezteko.

Horrela, zaintzen pedagogia oinarri hartuta, ikastaroan aurrera egingo dugu helduok ikasleen bidelagun gisa dugun rolaren inguruan hausnartuz, arriskuen pedagogian sakonduz eta denok naturarekin kontaktuan hazteko dugun aukera berdintasunaren gainean hitz eginez.

Natura zaindu eta naturan zaindu, naturak gu zaindu gaitzan.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Izaki bizidun guztiok naturarekin harremana izateko aukera berdintasunaz hitz egitea, genero, adin, kultura, adimen edo beste edozein motatako aniztasuna oinarri hartuta.

Elkarren zaintzaren ikuspuntua ingurumenaren eta hezkuntzaren ardatzetik jorratzea.

Aukera berdintasunean naturan hezten duten proiektuak ezagutara ematea.

Ohiko natur eremuetan dugun eraginaren gainean hausnartzea, gure ekosistemak zaintzeko helburuarekin.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Irakasleak

Metodologia

Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, azken larunbatean saio presentziala ere izango dugu. Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez. Ikastaroa gainditzeko, edukien %60 beteta izatea eskatuko da. Jarraipena eta saio presentzialean partaidetza

Programa

2023-12-01 / 2023-12-01

Zaintza erdigunean baita naturan ere

“Online saioa”

Zer da zaintzea eta zaintzak zer dakar? Nork zaintzen du? Zaintzen pedagogiaz hitz egingo dugu, ongizatea zaintzeaz, autonomiarik galdu gabe. Zaintzan bidelagun izateaz: beharretatik, nahietatik eta gure limiteetatik. Gure barne beldurrak aztertuko ditugu eta berdintasunerako gakoak eman.

EMALEAK:
  • María Mayorga Martín

2023-12-04 / 2023-12-04

Naturaz inguratuta bizitzeak dituen onuren ebidentzia zientifikoak

“Online saioa”

INMA (Infancia y Medioambiente) proiektuko eta Biodonostiako ikertzailearen eskutik, eremu berdeez inguratuta hazteak dituen abantailen inguruan hitz egingo digu.

EMALEAK:
  • Aitana Lertxundi Manterola

2023-12-05 / 2023-12-05

Zer da natura zaintzea?

“Online saioa”

Hitzaldi honen bidez, Arturo Elosegik natura zaintzeko gakoak diren honako galderei emango die erantzuna: Natura zaintzeko ezinbestekoa al da natura ezagutzea? Edo hau giza-ikuspuntua baino ez da? Hobe zaintzen zuten natura gure arbasoek? Hobeto ezagutzen zuten? Zer da jasangarriagoa, herri txiki edo hiri handietan bizitzea? Hondatzen dugun naturan interbentzioak edo konpentsazioak egitea, natura zaintzea da? Zer dira interbentzio biomimetikoak? Ordezkatuta egon beharko lukete beste bizidunak gure erabakietan…? Eremuaren ordenazioaren, birnaturalizazioaren, etab. adibideak emango dizkigu, naturan hezten dugunean eragiten dugun inpaktuaren eta egin ditzakegun interbentzioen inguruan hausnartu dezagun.

EMALEAK:
  • Arturo Elosegi Irurtia

2023-12-06 / 2023-12-06

Ikasleekin erabiltzen ditugun naturguneen zaintzarako neurriak

“Online saioa”

Eskolak naturan murgildu diren honetan, naturaren beraren zaintza bermatu beharra dugu, ekosistema motaren arabera, bertan bizi diren bizidun guztiak zain ditzagun. Baso-eskolan erabiltzen ditugun eremu desberdinen diagnosia egingo dugu, bertan ikusitako inpaktuak, inpaktu hauen sailkapena, etab. Denon artean ariketa praktikoa egingo dugu, inpaktuak mugatzeko moduak bilatzeko, prebentzio neurriak adostu eta behin inpaktuak sortuta hauek gutxitzeko tresnak eta baliabideak lantzeko.

EMALEAK:
  • Maialen Sistiaga Poveda
  • Jon Ander Galarraga Zubeldia

2023-12-07 / 2023-12-07

Kasu praktikoa: Lurzoruaren erregenerazio didaktikoa

“Online saioa”

Zenbait natura guneetan, hauen karga gaitasuna gainditzea gerta daiteke, adibidez, ikasle gehiegi sartzearen ondorioz, lurzorua degradatzen hasten denean. Horrelako kasu bat ematen denean, nola jokatu beharko genuke? Kasu praktiko honen bidez, sortutako arazo honi irtenbidea ikasleekin burututako ikerketa-lan baten bidez ematea bilatzen da. Ikasleak eurak izango dira honelako arazo baten aurrean zein neurri hartu ikertu beharko dutenak eta dagoeneko, ikastetxe batean burututako erregenerazio didaktikoaren sekuentziazioa eta emaitzak azalduko ditugu saio honetan.

EMALEAK:
  • Erkiz Miguez Montero
  • Irati Andoño Erdozain

2023-12-08 / 2023-12-08

Lurraren zaintza, pertsonen zaintza eta bidezko banaketa ardatz dituzten ko-diseinuak

“Online saioa”

Kanpoko espazioak ikastetxeentzat aukera bat dira, baina baita herri edo hirientzat ere. Egungo osasun eta ingurumen krisiak kanpoko espazioak egokitzeko beharra berresten du, bertan bizi diren pertsonak eta izaki bizidunak modu osasungarrian garatu ahal izateko. Horregatik, eredu horren alde egin nahi badugu ingurune jasangarri eta naturalez gozatu ahal izateko, espazio horiek modu iraunkorrean eraiki eta kudeatu behar dira. Hori dela-eta, oso aberasgarria izan daiteke biodibertsitate handiagoko espazioak sortzea, paisaiaren parte diren izaki bizidunak kontuan hartuta. Aukera izango dugu ko-disenuaren garrantziaz hausnartzeko eta diseinuaren printzipio ezberdinak lantzeko.

EMALEAK:
  • Ivan Tellaetxe Ulesi
  • Mayi Lekuona Artola

2023-12-11 / 2023-12-11

Haurren eskubide unibertsalak eta natura

“Online saioa”

Teorian, haurrek ingurumen garbi eta osasungarria izateko eskubidea eta jolaserako eskubidea aitortuta dituzten arren, errealitatea, nahiko bestelakoa da eta Espainiako estatuan, 5-12 urte bitarteko haurren %49ak egunean ordu bat baino gutxiago ematen du kalean eta gurasoen arabera, haurren %81ak baliabide teknologikoekin baino ez du jolastu nahi izaten. Saio honetan, Pilar Kaltzadak gurean existitzen diren pobrezia moten inguruan hitz egingo digu eta naturan aisialdian ematen duten denbora eza, pobrezia mota horietako bat ote den hausnartu.

EMALEAK:
  • Pilar Kaltzada Gonzalez

2023-12-12 / 2023-12-12

Nola kudeatu kultur aniztasuna eskola komunitatean?

“Online saioa”

Gaur egun, migrazio-prozesuak eta kulturen aniztasuna gero eta ugariagoak dira, eta fenomeno horiek hezkuntzan eragin ditzaketen arrakalak gainditzeko tresnak behar izaten ditugu maiz. Inklusibotasuna, elkarrizketa multikulturala, bitartekotza eta balio demokratikoak gero eta beharrezkoagoak eta garrantzitsuagoak ditugu eta kultura aniztasunaren eta inklusioaren erronkei aurre egiten dien ikuspegia izatea behar-beharrezkoa bihurtu zaigu.

EMALEAK:
  • Amelia Barquin

2023-12-13 / 2023-12-13

Nola kudeatu kultur aniztasuna naturgunean?

“Online saioa”

Kultura aniztasunaren eta inklusioaren erronkak handitu gaitezke natur eremu batera ateratzeaz ari garenean, jatorri eta kulturaren arabera, familia batzuek mesfidantza edo errezelo handiagoa erakutsi dezakete, edo hori iruditzen zaigu batzuotan irakasleoi. Baina hala da benetan? Nolakoa zen herrialde horietako hezkuntza-sistema eta nola ikusten dute atzerriko familiek naturan hezteko eredua?

EMALEAK:
  • Eider Amundarain
  • Margari Eizagirre Aranburu

2023-12-14 / 2023-12-14

Naturara hurbiltzea euskararen erabilerarako aukera

“Online saioa”

Hizkuntza guztien berdintasunetik abiaturik, hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria lortzea du helburu hizkuntza-ekologiak. Ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen du hizkuntza-ekologiak eta hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta euskara biziberritzeko paradigma berri gisara planteatzen da. Hain zuzen, natura euskara testuinguru berri eta askeago batean ikasteko aukera gisa ikusten dugu natura eta honi buruz arituko gara saio honetan.

EMALEAK:
  • Itsaso Olaizola Azurmendi
  • Idurre Betelu Jauregi
  • Itsaso Pulido

2023-12-15 / 2023-12-15

Aniztasun funtzionala eta natura arrakala

“Online saioa”

Arrakala digitalaz hitz egiten da maiz baina errealitatea da, digitala baino gehiago, natura arrakala sufritzen dutela ikasle askok eta egoera hau, aniztasun funtzionala duten ikasleengan areagotu egiten da. Lehen saio honetan, Katia Huesok arazo honen berri emango digu, baliabideak proposatuz eta hausnarketarako gunea sortuz.

EMALEAK:
  • Katia Hueso Kortekaas

2023-12-16 / 2023-12-16

1. Saio praktikoa: denontzako natura - 10:00-14:00

“Saio presentziala, Miramongo parkean”

Ezintasunen bat duten ikasleen kasuan, frogatu da naturarekiko kontaktua bereziki positiboa dela haien garapenerako. Hala ere, maiz besteek baino zailtasun handiagoak izaten dituzte beren onurez gozatzeko. Saio honetan, "Naturaleza Inclusiva" proiektua aurkeztuko zaigu, naturan kontaktuak eta estimulazioak dibertsitate funtzionala duten haurrentzat dituzten abantaila guztiak aprobetxatzeko proposamena. Jolas librean oinarritutako perspektiba, ingurune naturalarekiko kontaktua erraztuz eta modu guztiz ireki eta inklusiboan. Natura denontzako eskubidea den arren, norbanako batzuek oztopoak topa ditzakete egunerokotasunean eremu berdeetara irisgarritasuna zailduz. Tailer praktiko honetan, horren inguruko zenbait gako emango dizkigu Katiak.

EMALEAK:
  • Katia Hueso Kortekaas

2023-12-16 / 2023-12-16

2. Aniztasun funtzionalari aurre egiteko baliabideen azoka eta tailer esperimentalak - 15:30-17:00

“Saio presentziala, Miramongo parkean”

Edozein ikasle zein irakaslek naturan hezi ahal izateko erabili daitezkeen baliabide eta tresnak erakutsiko zaizkigu bertan

EMALEAK:
  • Ibilki Bidaiak

2023-12-18 / 2023-12-18

Zaintza naturan generoaren kuspegitik

“Online saioa”

Nola txertatu zaintzak basoan? Nortzuk dira zaintzaileak eta nola bultzatu norbanakoaren ongizatea?

EMALEAK:
  • Bibiana Marful Castañal

2023-12-19 / 2023-12-19

Escuela Nenea: caso práctico de cómo aplicar la pedagogía de los cuidados al educar en la naturaleza

“ZUZENEKO online saioa (18:00-19:00)”

Los días en Nenea se desarrollan en torno a los cuidados compartidos. Partimos de la idea de que estamos en este mundo porque alguien cuidó de nosotras, nos cuidan cada día, también cuidamos, para que todo fluya es fundamental que seamos conscientes de esta importante realidad.

Nos cuidamos cuando decidimos ponernos la ropa para la lluvia si queremos saltar en los charcos, cuando nos alimentamos si tenemos hambre, cuando curamos nuestras heridas y pedimos ayuda.

Cuidamos de los demás ayudándoles a abrochar la mochila, a levantarse en un tropezón, o preguntándoles que podemos hacer para que se sientan mejor.

Cuidamos los espacios cuando preparamos la asamblea, cuando recogemos o limpiamos, cuando cambiamos la distribución de las mesas.

Cuidamos del aseo y la higiene, de la comida, de Duna, de la huerta, de los gusanos de seda…

Cuidamos y somos cuidadas, y agradecemos a los demás por lo que hacen por nosotros y nosotras, y agradecemos a la madre tierra que nos sostiene.

EMALEAK:
  • María Mayorga Martín
  • Bibiana Marful Castañal

2023-12-20 / 2023-12-27

Ikastaroaren itxiera eta agurra

“Online saioa”

Saio honetan ikusitako ideien sintesia egingo dugu eta ikastaroari itxiera eman

EMALEAK:
  • Maialen Sistiaga Poveda

2024-01-13 / 2024-01-13

Degradatua dagoen herri edo hiri-eremu izatetik lorategi bizi batera salto egiteko bidaia

“Saio presentziala - 10:00-17:00 - Zarauzko La Salle ikastetxean”

Kanpoko espazioak aukera bat dira ikastetxeentzat, herri eta hirientzat diren era berean. Egungo osasun eta ingurumen krisiak kanpoko espazioak egokitzeko beharra berresten du. Horregatik, proposamen honen bidez, birnaturalizazioa, egokitzapen ekintza txikiak eta kodiseinu prozesuak sustatuko ditugu, natura oinarri duten, naturan gertatzen diren eta naturatik datozen ikaskuntza-espazioak komunitatearen eskura jarri ahal izateko. Horrela, espazio bioanitz eta hezitzaileagoak eskaini ahal izango ditugu. Penny Ritscherrek dioen bezala, “Kanpoko espazio handi bat, nortasunik gabea, hutsa eta laua, ez da bizitzeko lorategi bat; presoen patio baten antz handiagoa du. Horrelako eremuek, sakabanatzea, urduritasuna eta asperdura eragiten dutea. Lorategia leku artikulatua izan beharko litzateke, atsegina, xarmagarria eta sekretuz betea”. Bidaia hau sortzailea, erakargarria eta eraldatzailea izango da, gure betaurrekoak koloreztatzeko eta ikuspegi koloretsuago batetik begiratzeko. Prozesua inklusiboa izango da, parte-hartzaileen ikuspegia txertatzeari esker; eta, horrela, guztiontzat sortuko dugu. Bertan bizi diren pertsonak eta izaki bizidunak modu osasungarrian garatu ahal izateko.

EMALEAK:
  • Ivan Tellaetxe Ulesi
  • Mayi Lekuona Artola

Zuzendariak

Maialen Sistiaga Poveda

Kutxa Ekogunea, Baso Eskola

Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko teknikarietako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.

Irati Andoño Erdozain

Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

Hizlariak

Mayi Lekuona Artola

María Mayorga Martín

Itsaso Olaizola Azurmendi

Gipuzkoako Foru Aldundia, Goi mailako teknikaria

Zuzenbide-ekonomikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1996); Ingurumen Zuzenbidean bi master ditu bata Donostian UPV/EHUn (1997-98) eta bigarrena AEBtan (1998-2000). Amatasunak bultzatuta, magisteritza ikasketak ere burutuak ditu. Lan esparruan, ingurumen abokatu gisa lan egin izan du Madrilen (2000-02); Herri Indigenen Elkarteentzat aholkularitza juridikoa egin du Peruko GKE batean (2002); Eusko Ikaskuntzako XVI. Kongresuko Idazkari Nagusia izan da (2003-05); eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko aholkulari gisa ere aritu izan da (2006-09). Ordutik gaur arte, Kutxa Ekoguneko Proiektu kudeatzailea da, besteak beste, hizkuntza-ekologia arloan eta Kutxa Fundazioko Hizkuntza, Berdintasun eta Ingurumen Batzordeko (HIB Batzordea) Koordinatzailea da. Honez gain, egun, UPV/EHUren Eragin Linguistikoen Ebaluazioa graduondoko (titulu propioa) Batzorde Akademikoko kide da eta irakasle ere dihardu.

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza

Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.

Informazio gehiago
15 - Lehorreko ekosistemen bizitza