Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio-gaitasuna? Euskara-ikasleen ahozko hizkuntza sekuentzia didaktikoen bidez lantzeko proposamena
Azalpena
Uda Ikastaro honen helburu nagusia da irakasleak ikasleen ahozko komunikagaitasuna lantzeko proposamen metodologikoaz jabetzea, ahozkoaren planifikazioan eta sistematizazioan sakonduz, emaitza hobeak lortzeko.
Nola lantzen dugu ikasleen ahozko komunikagaitasuna ikasgelan? Oro har, irakasleek euskara-eskoletan ahozko adierazpenaren eta elkarrekintzaren gaitasun komunikatiboa lantzen badute ere, emaitza hobeak lortzeko, garrantzizkoa da ikas-irakas prozesua behar bezala planifikatzea eta sistematizatzea.
Ahozko ekoizpena lantzean, komeni da helburu eta irizpide zehatzak izatea, zer eta nola ebaluatu jakiteko, eta guztia ebaluatzera ez jotzeko. Bestalde, grabazioak erabiliz, ahozko ekoizpena ez da galtzen, eta horrek aurrerapena eraginkorrago balioesteko aukera ematen du eta, hala, ebaluazioa errazagoa eta neurgarriagoa da.
Egitasmo metodologiko honek ahozko ekoizpena lantzeko zailtasunak eta arazoak identifikatzen laguntzen digu (denbora falta, metodologia…); hartara, errazagoa izango da aurrerabiderik egokiena gauzatzea.
Curriculumak ezarritako oinarrizko helburuetako bat da hizkuntza-erabiltzailearen komunikazio-gaitasuna garatzea. Ahozko adierazpena da komunikazio-modu zuzenena, eta horixe dugu ikasgelan propio lantzeko helburua.
Helburuak
Irakasleak ikasleen ahozko komunikagaitasuna lantzen eta ebaluatzen gaitzea.
Ahozkoaren curriculuma lantzeko ahozko ekoizpenen programazioa egiten hastea.
Ahozko ekoizpena gelan lantzen hasteko oinarri didaktikoak finkatzea.
Ahozkoaren ebaluazioan trebatzea. Horretarako, nahitaezkoa da ikasleen ekoizpenak grabatzea.
Ikasleen parte-hartze aktiboaren bidez, haien motibazioa sustatzea.
Ikasleak elkarreraginerako behar dituzten hizkuntza baliabideetan trebatuz joatea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
Programa
2022-09-07
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Jokin Azkue Arrastoa | HABE - Zuzendaria
- Borja Ariztimuño Lopez | HABE - Didaktika Zerbitzuko teknikaria
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Borja Ariztimuño Lopez | HABE - Didaktika Zerbitzuko teknikaria
“Ahozko komunikazio-gaitasuna: ezugarriak eta baliabideak“
- Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
Atsedena
“Ahozkoa nola irakatsi: testu-generoak eta sekuentzia didaktikoa.“
Sekuentzia didaktiko bat diseinatzen.
- Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
2022-09-08
“Ikasleekin negoziatzen, motibazioari keinua.“
Sekuentzia didaktiko bat gelaratzen.
- Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
Atsedena
“Ikasleen ahozko ekoizpena ebaluatzen.“
- Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
Sintesia
Zuzendariak
Borja Ariztimuño Lopez
HABE
Euskal Filologian lizentziatu (EHU, 2009) eta Hizkuntzalaritzako Unibertsitate Masterra eginik (EHU, 2011), Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakasle aritu da zenbait urtez, Gasteizko eta Donostiako Hezkuntza Fakultateetan; besteak beste, "Komunikazio Gaitasunaren Garapena" eta "Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika" irakasgaiak eman ditu. Gaur egun, HABEko Didaktika zerbitzuan dihardu, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza Arloko teknikari.
Hizlariak
Yolanda Olasagarre Mendinueta
EIBZ-Nafarroako Gobernua
Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1989). Hizkuntza-Plangintza Graduondoko Unibertsitate-Diplomatua (EHU, 1994). “Adimen-gaitasun handiko ikasleen diagnostikoan eta heziketan” Unibertsitate-aditu titulua (UNED, 2011). 2006an hasi nintzen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua) jarduneko irakasleen prestatzaile gisa zenbait formazio sortu eta ematen. Batez ere, honako arlotan aritzen naiz: ikasleen ahozko komunikazio-gaitasunean, ikasleen hizkuntzarekiko motibazioan eta adimen-gaitasun handiko ikasleen arretan. Prestakuntzaz gain, irakasleei baliabideak eta laguntza eskaini behar zaiela sinetsita nago eta horregatik sortu ditugu "Ahozko hizkuntza irakastea" webgunea eta "Motibazioa Sustatzeko Baliabideak" bloga. Arlo horiek ikerketarekin lotzea beharrezkoa dela pentsatuta, DBHko ikasleen hizkuntza-atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku-hartzea burutu genuen 2016an. Adimen-gaitasun handikoen gaiarekin lotuta koblog pertsonala: https://adimengaitasunhandiak.eus/ Twitter kontua: @yolarbizu
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-09-07 arte |
---|---|
80,00 EUR | |
68,00 EUR | |
56,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR | |
68,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago