ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Jolasaren eta naturaren bidez ikasiz -TAILER PRESENTZIALA (azken egunean)
Azalpena
Ikastaroak, zuzeneko online saioak irailaren 29an, 30ean eta urriaren 1ean , eta aurrez aurreko tailerra urrian 2an izango digu.
Jolasa eta natura: teoria-mailan onartuta dago biek haurren garapenean berebiziko garrantzia dutela baina praktikan, ba ote dute haurrek espaziorik eta denborarik horretarako? EAEko 237/2016 Dekretuak, «haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jarri behar diola haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari» dio, eta jolasa hain da gauza serioa, ezen eskubide bat dela Nazio Batuen 31. artikuluan jasotzen den moduan. Errealitatea, aldiz bestelakoa da: Espainiako estatuan, 5-12 urte bitarteko haurren %49ak egunean ordu bat baino gutxiago ematen du kalean eta gurasoen arabera, haurren %81ak baliabide teknologikoekin baino ez du jolastu nahi izaten.
Uda Ikastaro honetan, jolasari eta naturaren ezagutzari merezi duten tartea eskainiko diegu: lehenengo egunean, jolasari buruz arituko gara. Katia Hueso, "jugar al aire libre" liburuaren idazlea izango dugu gure artean, Bosquescuelako Franzi Rautenbergek jolasean eta naturan arauak eta mugak jartzeari buruz hitz egingo du eta pandemiaren ondorioz kanpo espazioak aldarrikatu dituzten herri mugimendu eta eskolei hitza emango diegu. Horrez gain, baso-eskola proiektuaren bilakaeraz arituko dira Kutxa Ekogunetik. Bukatzeko, hiru tailer praktiko antolatuko dira. Jon Arana jolas librearen garrantziaz arituko zaigu eta Createcturako Irene Fernándezekin jolasari buruzko saio praktiko bat egingo dugu. Bukatzeko, inguruko naturaren ezagutzari buruzko dinamika batzuk proposatuko dizkigu EHUko Jose Ramón Díezek.
Helburuak
Ingurumen hezkuntza, eskola kurrikulumean modu zuzenean txertatzearen garrantziaz ohartarazi, hau baita klima-emergentziari aurre egiteko modurik eraginkorrena. Haur Hezkuntzako etapatik hasita, ingurumen hezkuntzako edukiak landu.
Haurrek ekologia lehenengo pertsonan eta jolasaren bidez bizitzearen garrantziaz ohartarazi. Eskolako jolastokiak berritzen eta berdetzen ari garen garai honetan, jolasari gelatik kanpo eskaintzen zaion denbora luzatzeko erronkari heldu beharko genioke.
EAEn egiten diren ingurumen hezkuntzako esperientziak ezagutu, horien artean, baso-eskola proiektua eta honek izandako bilakaera.
Irakasleei eta interesa izan dezakeen edonori, jolas librean bidelagun izateko erramintak eskaini eta tokiko bioaniztasunaren ezagutzan sakondu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
Programa
2020-09-29
Online saioa zuzenean
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Maialen Sistiaga Poveda Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
“Natura, jolaserako eta hezkuntzarako gunea“
- Katia Hueso Kortekaas Grupo de Juego en la Naturaleza Saltamontes - Autora del libro "Jugar al aire libre"
2020-09-30
Online saioa zuzenean
“Límites y normas desde la Comunicación No Violenta“
- Franziska Rautenberg --- Bosquecuela - Psikologoa, komunikazio ez-bortitzan aditua
2020-10-01
Online saioa zuzenean
“Ingurumen Hezkuntzaren garrantziaz“
- Jose Manuel Gutierrez Bastida Ingurugela-CEIDA - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen aholkularia
2020-10-02
Online saioa zuzenean. Kanpo espazioak aldarrikatu dituzten herri mugimendu eta eskolak.
“Bilbo: Eskolak Naturan! eta Iparragirre Ikastola. “
- Mikel Barcenilla Alvarez Eskolak Naturan! ekimeneko sortzailea
- Paula Acosta Tolosana Iparragirre Ikastola - 5 urteko tutorea eta A21eko koordinatzailea
- Iraia Artetxe Egiarte Iparragirre Ikastola - 4 urteko tutorea eta A21eko talde sustatzailea
- Ainitxe Castrillo Ordorika Iparragirre Ikastola - 4 urteko tutorea eta A21eko talde sustatzailea
“Ataun: Herri mugimendua eta Ataungo urmael bizia“
- Ibon Zabala Arrillaga Joxemiel Barandiaran eskola - Ikasketa burua eta HHko irakaslea
- Iñaki Sanz Azkue Ingurugela-CEIDA - Eusko Jaurlaritzako ingurumen hezkuntzako aholkularia
- Intza Barandiaran Arratibel Barandiaran Barandiaran Arratibel Sarea Fundazioko baratze tailer okupazionalean baratzezain
“Hernani: Herri mugimendua eta Ereñozuko eraikin bioklimatikoa“
- Garbiñe Makatzaga Otxandorena Txirrika eskola - Zuzendaria
- Iñigo Elkoro Aiaistui Txirrita Eskola - Gurasoa
“Tolosa: mugimendu berdean aitzindari “
- Iñigo Muñoz Lopez Tolosako Udala - Ingurumen teknikaria
- Itxaro Iturzaeta Iraola Samaniego ikastetxe - Haur Hezkuntzako irakaslea
- Ander Muñagorri Lasa Laskorain Ikastetxea - Haur Hezkuntzako arduraduna
“Alkiza: ingurumen hezkuntza Alkizan“
- Alaitz Bilbao Garay Alkizako Udala - Ingurumen teknikaria
- Unai Aldasoro Casales Alkizako Eskola - Irakaslea
- Maite Laso Peña Arantzadi Zientzia Elkartea - Ornitologoa
“Baso-eskola proiektuaren bilakaera“
- Maialen Sistiaga Poveda Kutxa Ekogunea - Baso-eskolako teknikaria
2020-10-03
Saio presentziala EKOGUNEAN
“Zer da jolas librea eremu hezitzaile batean?“
- Jon Arana Albeniz Luzaro psikomotrizitate eskola - Pedagogo terapeutikoa eta psikomotrizista
“jolasaren inguruko tailer praktikoa-CREATECTURAren eskutik“
- Irene Fernandez Alvarez Createctura
“Inguruko bioaniztasunaren inguruko tailer praktikoa Aranzadiren eskutik“
- José Ramón Díez López UPV/EHU
Zuzendariak
José Ramón Díez López
UPV/EHU, Irakasle Agregatua
Licenciado (1994) y Doctor en Ciencias Biológicas (2000) por la UPV/EHU. Profesor Agregado en el Dpto. de Didáctica de la Matemática y de las Ciencias Experimentales de la Facultad de Educación de Bilbao. Imparte docencia en los Grados de Educación Primaria (Ciencias de la Naturaleza) y de Educación Social (Educación para la Sostenibilidad), así como en el Máster de Formación del Profesorado (Ciencias de la Tierra en la ESO), en el Máster en Biodiversidad, Funcionamiento y Gestión de Ecosistemas (Normativa de aguas continentales y Restauración fluvial) y en el Máster de Paisaje, Patrimonio, Territorio y Ciudad (Bases ecológicas para la ordenación sostenible del Territorio). Sus líneas de investigación se centran en la Educación científica (cómo enseñar mejor las ciencias de la Tierra y de la Vida) y en la Educación hacia la Sostenibilidad, con especial atención al agua y al territorio.
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun Kutxa Ekoguneko baso-eskola proiektuko teknikaria da. Gainera, EuskalNatura taldeko kidea da eta UEUko Irakasleen Prestakuntza Masterreko irakaslea.
Hizlariak
Paula Acosta Tolosana
• Izena: Paula Acosta Tolosana, 35 urte • Ikasketak: Haur hezkuntzan eta atzerritar hezkuntzan graduatua. • Lan esperientzia: Iparragirre ikastolan Haur Hezkuntzako tutorea. • Agenda 21eko kide: Agenda 21eko koordinatzailea 2011- 2012 ikasturtetik. • Zergaitik A21? Gaur egungo gizarteari aldaketa bat eman behar diogulako. Sustraietatik ohiturak aldatzea izaten da errazena eta haur hezkuntza da gure sustraia eta hortik abiatzen gara gu. Iparragirre ikastola 2014ko irailan sortarazi zen, Karmengo ikastola eta Iparragirre eskolaurre bateratzearen emaitza izan zen. Erronka berri honetan, Iparragirre ikastola sortu zen, Bilbo erdigunean Iparragirre kalean hain zuzen ere. Ikastolaren baloreetako bat jasangarritasuna izanik. Iparragirrek, etorkizunerako hezkuntza jasangarri baten alde egiten du. Ingurumen -arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, motibazioa eta kompromisoa garatuz. Bilboko erdigunean kokatuta gaudenez, naturarekiko lotura zuzenakoa batzordea egiten ditu.
Unai Aldasoro Casales
Irakasletzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua. Egun, Alkizako eskola txikiko ikasketa burua eta LHko irakaslea da.
Jon Arana Albeniz
Irakasletzan diplomatua, Psikopedagogian lizentziatua eta Hezkuntza eta Terapia Psikomotorean titulatua da. Lehen Hezkuntzako irakaslea izan da eta irakasleen formazioan eskarmentu handia du: ADARRAren izenean (1994-1995), Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Garatuko ikastaroan (2007) eta Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolan. Gainera, Bilboko “Kiribil” Psikologi eta Psikomotrizitate zentruan terapia lanetan dabil 2006. urtetik. Zenbait liburu argitaratu ditu, besteak beste “7 casos de terapia psicomotriz”.
Iraia Artetxe Egiarte
• Izena: Iraia Artetxe Egiarte • Adina: 29 urte • Ikasketak: Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta heziketa berezian graduatua. • Lan esperientzia: Iparragirre ikastolan Haur Hezkuntzako tutorea. • Agenda 21eko kide: 2016-2017 ikasturtetik. • Zergaitik A21? Bilbo erdigunean ikasleei naturarekiko lotura zuzenagoa bilatu nahi dugulako. Naturak eskaintzen diguna ikasleei hurbildu eta etorkizuneko gizarte arduratsua sortzeko aukera dugulako irakasle izanda.
Intza Barandiaran Arratibel Barandiaran Barandiaran Arratibel
Biologoa ikasketaz, ingurumen hezkuntzan jarduna, baina azken urteotan Sarea Fundazioko baratze tailer okupazionalean baratzezain eta hezitzailea. 3 semeren ama da eta Ataunen, natura ikasketarako eremu aldarrikatzeko herri mugimenduan parte hartzen ari da beste zenbait familiekin batera.
Mikel Barcenilla Alvarez
menditek
Bilbotarra, 44 urte. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, mendi kirol teknikaria eta mendi gidaria. EA21eko koordinatzailea izan da, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko irakaslea (aurten itxi dutela salatu nahi du) eta EDE aisialdi-eskolan ingurumen eta naturaren inguruko ikastaroak ematen zituen. Gaur egun Bilboko Mujika Eskolan lan egiten du. Txikitan eskaut taldean sartu zenetik, harreman estua dauka natura eta mendiarekin. Bertan naturan haztearen abantailak deskubritu zituen. Geroago, Bizkaiko Mendizale Federazioaren zuzendaritzako taldean eta bere Goi Mendiko Eskolan, segurtasun arloan lan egin du. Esperimentazioaren bitartez ikasteko lekurik aproposena Natura delakoan dagoenez, Eskolak Naturan! Ekimena martxan jarri du; natura maitatzeko, ezagutzea ezinbestekoa delako.
Alaitz Bilbao Garay
Ingurumen Zientzietan Lizentziatua Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. 2009. urtetik Alkiza eta Villabonako Udaletako Ingurumen teknikaria eta Tokiko Agenda 21eko koordinatzailea da. Alkizako Fagus Alkiza proiektuaren koordinatzailea da, Natura, Gizakia eta bi hauen arteko harremanetik sortutako Kulturaz osatzen den proiektua. Alkizako herria kokatzen den inguru naturala kontserbatu, balioan jarri eta ezagutarazteaz gain; gizakiak naturarekin duen harremanetik sortzen diren proiektuez hornitzen da, herri garapen proiektu bat da, integrala eta dinamikoa. Proiektuaren giltzarria herritarrak dira, eta herriko haur eta gazteak etorkizuna. Hauek, Alkiza inguratzen duen altxor naturalak ezagutu eta bere egiten badituzte, etorkizuneko herriko biodibertsitatea eta natur baliabideen zaintza bermatuko dela uste du.
Ainitxe Castrillo Ordorika
• Izena: Ainitxe Castrillo Ordorika • Adina: 46 urte • Ikasketak: Haur hezkuntza, lehen hezkuntzan eta heziketa fisikoan diplomatua. • Lan esperientzia: Iparragirre ikastolan Haur Hezkuntzako tutorea. • Agenda 21eko kide: 2018-2019 ikasturtetik • Zergaitik A21? Naturak duen garrantzia bultzatu eta erakutsi nahi diogulako gure etorkizuneko gizarteari. Haur hezkuntzan naturarekin esperimentatzeak, ikaskuntza pila bat ematen dizkigulako baita ere.
Iñigo Elkoro Aiaistui
Zuzenbidean lizentziatua eta urteetan abokatu. Egun enpresa baten administrazioan. 2010 aldera bioerikuntzarekin harremana hartu zuen, 2012an lastozko eraikuntza ikastaro bat egin eta betirako maitemindu zen eraikuntza naturalaz. Bioeraikuntzan formakuntza saio ugari jaso ditu, baita antolatu ere (lastoa, buztina, karea eta material hauekin lotutako lotutako teknikak). IEBren Bioereikuntza masterduna. Esperientzia praktiko zuzena, egun familia bizi diren eraikina oso osorik eginez. Egur, lasto eta buztinezko etxea eraiki zuten Ereñozun, lursail hutsetik abiatuz. Egun oraindik orain material eta teknika berriak deskubritzen eta gozatzen ibiltzen da. Komunitatearen potereaz konbentzituta, Ereñozuko Txirrita eskolako patioan egur eta lurrezko txabola eraikitzen dihardute.
Irene Fernandez Alvarez
Arquitecta y músico especializada en el diseño de espacios artísticos y pedagógicos. Su experiencia es muy variada, abarcando desde el campo escénico, al trabajo como artista visual y el de diseñadora de ambientes de aprendizaje. En los últimos años ha centrado su trabajo en la investigación y desarrollo de espacios de innovación pedagógica a través de diferentes lenguajes artísticos.Presidenta de la asociación pedagógica ILER (Innovative Learning Environment Research) y fundadora y coordinadora del proyecto CREATECTURA, está especializada en el público familiar e intergeneracional y en la formación y acompañamiento de maestros y educadores en diseño de ambientes, la integración artística en las aulas y el desarrollo creativo.
Jose Manuel Gutierrez Bastida
Maestro. Especialista Universitario en EA por la UNED. Master en EA por el Instituto de Investigaciones Ecológicas. Mención especial en el 1º Premi Francesc Xavier Gil (ICE de la Universidad de Barcelona). Experiencia laboral en varias escuelas e institutos. Once años en el Centro de Experimentación Escolar de Pedernales, ocho como Director Pedagógico. Ahora, en Ingurugela (Servicio de Educación Ambiental del Gobierno Vasco) desarrollando formación docente, asesoría e investigación. Más de 50 publicaciones (artículos, ponencias, libros, etc.) sobre constructivismo, evaluación, autorregulación de los aprendizajes, procesos de EA, educación ecosocial… Investigaciones actuales: “Currrículo de emergencia climática y competencia ecosocial”, “Evaluación y participación en ESenRED (red de redes de escuelas hacia la sostenibilidad”, “La Conferencia de Jóvenes Cuidemos el Planeta: su aportación al desarrollo competencial y en sostenibilidad del alumnado”…
Katia Hueso Kortekaas
Katia Hueso Kortekaas es bióloga por la Universidad de Leiden (Países Bajos) y doctora en Sociedad y Cultura por la Universidad de Barcelona. Desde 1994 trabaja como consultora en temas de medio ambiente y desarrollo sostenible, en diversos países de Europa, América y África y es profesora asociada de ICAI/Universidad Pontificia de Comillas. En el año 2011 fundó la primera escuela infantil moderna en la naturaleza en España, el Grupo de Juego en la Naturaleza Saltamontes y poco después, la iniciativa Naturaleza Inclusiva, dirigida a facilitar el contacto con la naturaleza para familias con niños con discapacidad. Es vocal de la Asociación Nacional de Educación en la Naturaleza (EdNa), embajadora del movimiento “Children of nature worldwide hand in hand”, conferenciante, formadora y autora de varios trabajos sobre la materia, entre los que destacan los libros “Somos naturaleza” (2017) y “Jugar al aire libre” (2019).
Itxaro Iturzaeta Iraola
Anoetarra jaiotzez, egun Tolosan bizi da eta 7 urte daramatza Samaniego ikastetxe publikoan lanean. Haur Hezkuntzako espezialitateko Magisteritza ikasketak egin zituen eta hasierako urtetan Tolosako euskaltegian aritu zen irakasle lanetan 5-6 urtez. Ondoren ordezkapenak egiten hasi zen eskola publikoetan, gehienbat Tolosa inguruan (Ormaiztegi, Alegi, Asteasu, Zizurkil, Donostia... eta Tolosa). Samaniego ikastetxean, baso-eskolan parte hartu duten ikasleen tutorea izan da.
Maite Laso Peña
Biologian lizentziatua, zoologian espezializatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketaren Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ornitologiari buruzko proiektu ugarietan lan egin du ikertzaile moduan eta Aranzadiren Eraztuntze Bulegoko eraztunle aditua da. Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailean lan egiten du proiektu ezberdinetan. Ornitologia Saileko formakuntza, sentsibilizazio eta ingurumen-hezkuntza proiektuen arduraduna da. Hegaztiei buruzko hainbat ikastaro eta tailer ematen ditu.
Garbiñe Makatzaga Otxandorena
Goizuetan jaio eta bizi da, naturaz inguratutako ingurunean. Ikasketak Gipuzkoan egin zituen eta irakasle lanetan 16 eman ditu. Hasierako urteetan EAEko probintzia guztiak pasa eta Nafarroan eman zituen urte gehienak. Eskola handi eta txikietan ibili izan da eta azken 7 urteak eskola txikietan eman ditu. Hiru urte daramatza Txirrita eskolan eta 2 zuzendaritzan. Ikasketei dagokionez, Heziketa Berezia egin zuen EHUn eta Entzumena eta mintzaira Mondragon Unibertsitatean. Alor ezberdinetan egin du lan eta azken urteetan tutore lanetan dabil.
Ander Muñagorri Lasa
Heziketa fisikoan eta Haur Hezkuntzan diplomatura (HUHEZI, Eskoriatza). Momentu honetan Laskorain ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendaria da.
Iñigo Muñoz Lopez
Formazioz, Nekazaritza injeniaria Nafarroako unibertsitate publikoan. Irakaskuntzan 10 urte eman eta gero, landa eremuko proiektuak egiteari ekin zion aholkularitza bat abian jarriz. Gaur egun Tolosako udaleko Ingurumen eta Landa eremuko teknikaria da. Lanpostu horretatik ingurumen hezkuntza sustatzen dihardu eta azpiegitura berdeak sortzen eta egokitzen biodibertsitatea eta ekosistemen osasuna hobetzeko asmoz.
Franziska Rautenberg, formadora certificada de la Comunicación NoViolenta según Dr. Marshall B. Rosenberg por el CNVC, titulada en psicología por la Univ. Freie Universität Berlin, terapeuta sistémica familiar y de pareja por la Escuela Vasco Navarra de Terapia Familiar y de embodied peacemaking según Paul Linden. Directora de SentimosNecesitamos. Impulsora y coordinadora del primer FamilyCamp de la Comunicación NoViolenta en España, formadora para el profesorado de CAP de Navarra, colaboradora de la Asociación para la Comunicación No Violenta, Bosquescuela y 21Kolore y facilitadora de formación de crecimiento personal y gestión de conflictos, coach y acompañamiento individualizado. Mi gran afición es la creación de espacios de relaciones humanas vivos, de confianza y empatía. Así como difundir la CNV como terapeuta y formadora, con proyectos como “SentimosNecesitamos”, “El sueño de la jirafa”, la “CNV en Familia”, etc.
Ibon Zabala Arrillaga
Iñaki Sanz Azkue
Biologian Lizentziatua (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Donostiako Ingurugela-CEIDAko teknikaria da. Herpetologiako hainbat arlotan lan egin du. Burutu dituen lan gehienak herpetofaunari buruzko inbentariatze, jarraipen eta kontserbazioari loturik badaude ere, narrastien genetikari buruzko ikerketan ere badu esperientzia. Herpetologia utzi gabe, beste hainbat adar ere jorratu izan ditu, botanika esaterako. Hainbat landare mehatxaturi buruzko lanak burutu eta publikatu ditu. 2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutza eta kontserbazioari loturiko jakintza-alor anitzeko hainbat proiektutan lan egiten du eta koordinatzen ditu. Azken urteetan Argia astekariaren, Gara egunkariaren eta Urumeako Kronikaren kolaboratzaile ere bada, eta ingurumenari, etnografiari eta zientziari loturiko dibulgazio erreportajeak idazten ditu.
Laburpena
Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.
Informazio gehiago13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza
Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.
Informazio gehiago