Programazio didaktikoak sortzeko orientabideak

Programazio didaktikoak sortzeko orientabideak

Api. 03 - 08. Mai, 2018 Kod. @15-18

Azalpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea eskatuta dago unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Irakaskuntzaren metodologia: 

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.

Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

-Hasiera: 2018/04/03 Bukaera: 2018/05/08

  -Tarifa bakarra: 80 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara

Irakurri gehiago

Helburuak

  1. XXI Mendearen heziketa-beharretara orientatutako programazio didaktikoko gakoak identifikatzea.
  2. Programazio didaktikoa garatzeko aplikazio digital egoki batzuk erabiltzen ikastea.
  3. programazio didaktiko erabilgarriak ikasgelaren funtzionamendu onerako egiteko beharraren gainean kontzientzia sortzea.

Programa

2018-04-03 / 2018-04-09

Justifikazioa eta testu ingurua

Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak.

2018-04-10 / 2018-04-16

Marko juridikoa

Araudiak dira edozein programazioaren oinarria. Horregatik, atal honetan LOE,LOMCE, eta Eusko Jaurlaritzako dekretuak ezagutuko dira. Hots, Heziberri LH,HH eta Bigarren Hezkuntzarako batetik eta bestelakoak lanbide heziketarako.

2018-04-17 / 2018-04-23

Konpetentziak, edukiak, helburuak eta unitate didaktikoak aniztasuna aintzat hartuta

Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko konpetentziak, konpetentzi teknikoak eta zeharkako konpetentziei buruz hausnartuko da. Horretarako Heziberri (HH-LH-DBH-Batxilergoa), Lanbide heziketako oinarriak, LOE eta LOMCE aintzat hartuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko.

2018-04-24 / 2018-04-30

“Edublog”, gelako bloga sortzen Wordpress-en

Gelan erabili dezaketen Bloga sortuko dute parte-hartzaileek.Horretarako, behar dituztenjakintzakirakatsiko zaizkie gai honetan. Bide batez, gelako blog batek eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira, horien artean ebaluazioarena

2018-05-01 / 2018-05-08

Ebaluazioa

1- Hirulaneginbeharkodituzte; (komunikazodigitalaren estrategia, bideobategin eta blogasortu). (%80ko puntuazioa). 2- Foroetan parte hartu (%10ko puntuazioa). 3- Planifikatzendirenlehiaketetangutxienez batean parte hartu (10%ko puntuazioa).

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Matrikula prezioak

Matrikula2018-04-05 arte
80,00 EUR